2021/01/17

NON DAGO BESTE ERDIA ?

 

Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen Bilboko kaleen izenak aztertu ditut. Adibide batzuk dira Angela Figuera, Casilda Iturrizar, Rafaela Ybarra.. Gaur egun 28 kale, Bilboko 900 kaleetatik 28k emakume izena dute, guztien % 3k. 

 

                                      


 

 

Beste hiri handi batzuekin alderatuta, Bilbo atzean dago kale-izenen parekotasunari dagokionez. Madrilgo kaleen % 21ek emakume izena dute, Zaragozan % 18k eta Bartzelonan % 16k.

Egoera hau aldatzeko Bilboko udalak, hemendik aurrera hirian garatuko diren kale, plaza, etorbide, berdegune edo bestelako azpiegitura berri guztiek emakumeen izenak izan ditzaten erabaki du. Txalotzeko ekimena da hau eta txalotzekoa ere talde eta herritarren ekarpenekin ezartzeko bidea erraztea. 

Hainbat emakume islatu dute emakumeen egoera hirian. Horien artean, Provi Morillas eta Amparo SimĆ³.

Provi Morillasen lanak, Zenbakien bakardadeak, metaforikoki hitz egiten digu hiriko paisaiaren aurrean emakumerik ez egoteari buruz, esfera publikoaren arazo diskriminatzaile desberdinak nabarmenduz. 

Amparo SimĆ³ren seriean, Ispiluaren bidez, hiriko lekuak osatzen dituzten espazio bereizietako baten existentzia erakusten da, komun publikoak, kontratu sozio-sexualari muin egitea izan den espazioen banaketa nola sustatu den erakusten dutenak.

Emakume hauek egindako lana ondo ikusten da egoera. Nire proposamena da, ahal dugun neurrian, holakoak ezagutaraztea guztion inplikazioa lortzeko aldaketa honetan.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Jasonek egindakoa aukeratu dut, DENBORA, IZENA,IZANA, ESPAZIOA, ERALDAKETA... hitzak baino askoz gehiago. asko gustatu zait egin duen aurkezpena, nola antolatu eta garatu duen gaia eta patioen antolaketari buruz aurkezten duen ELKARTOKI proiektua.

Amaitzeko Pilu Velverrek konposatu duen kanta, La otra mitad, entzutera gonbidatzen zaituztet.

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina