Emakumeek gizartearen eremu guztietan erabateko eta bidezko parte-hartzea izatea funtsezko giza eskubidea da. Hala ere, mundu osoan, emakumeek eta neskek ordezkaritza txikia dute: politikatik, hiriguneko espazioetatik, entretenimendutik hasi eta lantokiraino.
Argi dago gure hiri eta Herrietako kale izendegiak demokratizatu behar ditugula. Gure herri eta hirietako kaleek apenas ez dute emakume izenik.
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210113/se-abre-el-camino-hacia-las-calles-con-nombre-de-mujer
Beste urteetako post a aukeratzerako orduan Jaso Z E rena aukeratu dut. Alde batetik, asko gustatu zait "y mi calle pa cuando" bideoa, umorea erabiliz aldarrikapena egiten dutelako. Beste alde batetik , post ean publikatzen dituelako patioak eraldatzeko adibide ezberdinak, eta hauek ere interesgarriak iruditzen zaizkit. Nire ustez eskolatako patioak eta espazioak eraldatzeko lan handia dugu oraindik, eta gai oso garrantzitsua da.
II. hezkidetza planaren 6. zutabea den, "Espazioak ikastetxeetan, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak" lantzeko erronka hartuko nuke.
Lehendabizi, eskola komunitatea osatzen duten guztien artean sentsibilizazioa eta arazoa ikusi behar dute. Askotan, gurasoek, irakasleek, udal ordezkariek ... haur guztiak kontutan hartu gabe jokatzen dute eta eskolako espazioen banaketa hezkidetzaile baten kontra azaltzen dira ( mutilek erabiltzen duten espazioei zentralidadea emanez).Gehienetan futbola eta saskibaloia mugatzearen kontra azaltzen dira.
Zorionez, gero eta gehiago dira eremu horiek lantzen hasi diren ikastetxeak, eta bertako jarduerak eta espazioaren banaketa harreman berdintzaleagoak eta erabilera bidezkoagoa bultzatzeko proiektuetan sartzen ari direnak.Aipatu dudan bezala, eskola komunitate guztiaren artean hausnarketa egin eta diagnostiko bat osatu beharko zen.
Hemendik abiatuta espazioen banaketa guztion artean egindako proiektu batean osatuko genuke, adostasunen bila joanez eta beti ere ikuspuntu hezkidetzaile baten oinarrituta.
Gai honetan pixka bat sakonduz, interesgarriak iruditu zaizkit prentsan agertzen diren gure hirietako datuak, egun, gure kaleen izendegietan . Emakumezkoen presentzia eskasa, oso adierazgarria da.Kontutan hartzeko datuak direla uste dut. Oraindik ere heteropatriarkatua zein errotuta dagoen adierazten digu.
"Ez dena izendatzen ...ez da existitzen".
Bilboko 900 kale baino gehiagotatik 28k baino ez dute emakume izena, %3ak besterik ez.
Gasteizko kaleen % 4,5ek soilik dute emakume izena. Kaleen % 15 emakumeenak dira, eta % 85 gizonenak. Emakume izenen artean, gainera, "Ama Birjinen eta santuen gehiegizko ordezkaritza" dago.
Istorian zehar, hainbat dira emakumeak kaleak merezi dutenak: Bizenta Mogel,Casilda hernandez Vargas... Hiri eta herri bakoitzak baditu bere erreferente emakumezkoak.
Bide honetan interesgarria iruditu zait, Ihintza Elustondok egindako lana, eta horrelakoak egitera bultzatu beharko zen instituzio eta administrazioetatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina