Aste honetako irakurgaian errepresentazioaz eta denboraren erabileraz hausnartu dugu. Gauzak horrela, berriro baieztatu ahal izan dugu emakumeon presentzia hutsaren hurrengoa dela bai espazio fisikoetan, bai birtualetan.
Espazio fisikoei dagokienez, irakurgaiak gogorarazi dit Basaurin aspaldi (2002an) egin zutela Herriko puntu ilunen gida. Baina kuxkuxeatzen jarrita ikusi ahal izan dut 2011n Emakumeen Aztarnen Mapa Basauri ere egin zutela (irakurgaian ere lotura dago), eta orain herriko gazteei laguntza eskatu zaiela Basauriko tratu onen mapa ere egiteko. Ez dakit ekimena noizkoa den, baina imajinatzen dut osasun-egoerak ez diola egitasmoari lagunduko.
Honi helduta, Basauriko kaleen izenak pentsatzen hasi naiz. Bazegoen Basaurin Manuela Egiguren emagin ospetsua, eta berak baditu kale bat bere izenarekin eta nire etxetik oso hurbil dagoen eskultura bat. Aztarnen Mapari esker ikusi dut haren ama zen Juanita Madariaga ere emagin ezaguna zela, baina ez dut haren omenez ez kalerik ez eskulturarik aurkitu. Pentsatzen hasita ez datorkit burura Basaurin emakume-izena duen beste kalerik; bestekaleak.eus webgunean ere ez da besterik agertzen. Argi dago hau aldatu beharra dagoela. Baina egia da Basaurik ez duela aukerarik kale berririk izendatzeko, eta, ondorioz, aukera hobea dutela orube handiak etxebizitzez bete behar dituzten herriek.
Paisaiari erreparatuta, ostera, albiste hau topatu dut. Eta bitxia egin zait oraindik ez dudalako ikusi Bilboko kaleetan horrelakorik…
Patioei dagokienez, nire Berritzeguneak hartzen duen zonaldean hainbat ikastetxe ari dira espazioak birpentsatzen eta berrantolatzen. Umeen ikastetxean ere ildo honetan ari dira; eta, ikusi dudanaren arabera, aurtengo pandemiak sortutako burbuilek, behintzat, honetan lagundu dute: espazioa konpartitu beharra dago. Nire umeen taldeetan, behintzat, andereño biek esandakoaren arabera, klasekide guztiak elkarrekin jolasten aritzen dira: ez da gaitzik, onik ez dakarrenik.
Hona hemen espazioa berrantolatzeko horretarako gida bat.
Honekin guztiarekin lotuta, aurreko edizioko post hau gomendatuko nuke. Patioei buruz egiten duen hausnarketa eta eskaini dituen baliabideak oso baliagarriak egin zaizkidalako.
Erronkei buruz ari bagara, honako hau aipatuko nuke:
Betaurrekoa moreak jantzi eta sentsibilizazio-kanpainak egitea beharrezkoa dagogoetaren bidez: nola erabiltzen ditugu patioak, zer errepresentazioa dute emakumeek gure ingurunean (testu-liburuetan, gazteek kontsumitzen dituzten produktuetan, ikastetxean, herrian…). Horrela, sexuen arteko desberdintasunak azaleratu ahal izango ditugu. Eta ondoren, desberdintasunak orekatzen saiatu behar dugu. Horretarako, eredu anitzak eta emakumeak (haien lanak, ekarpenak…) bistaratu behar ditugu, espazioak berrantolatu, ikuspegi hezkidetzailetik eredu aproposagoak eskaini…
Azkenik, hona hemen nire memea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina