Hasteko Ander Alonsoren post hau ekarri dizuet Hezkidetza planak gai honi buruz dioena
ekartzen baitigu gogora.
Nire herrian, Orion eginiko ikerketa hau aurkeztu nahi dizuet:
Gerora Herrian Ahalduntze eskola Aurrera daramaten bi emakume
hauek eginiko diagnosian informazio
mamistu asko azaltzen da. Oraingoan aste honetan dagokigun gaiari lotutako
diagnosiaren zati hau aipatu nahi dut:
(22. Orrian)
“d. Espazio publikoaren erabilera
Hasiera
batean ez genuen aurreikusita espazio publikoaren erabileraren inguruko
azterketa bat
egitea,
baina, gorputza, kirola eta indarkeri gaiak lantzean espazio publikoaren erabilera
behin eta berriro atera den arloa izan da. Hortaz, gai honi atal bat eskaintzea
erabaki dugu.
Atal
honetan hiru mezu nagusi ondorioztatzen ditugu:
Alde batetik, espazio publikoaren erabilera lotsak
eta beldurrak limitatuta bizi dugu.
Bestetik,
Oriori buruzko iruditegi sinbolikoan ez dago emakumeontzako lekurik. Eta,
azkenik, adierazpen kulturaletan genero rol tradizionalak indartzen dira.”
Irakurgaian ikasi
ditugun aspektu asko nire herriko errealitatean nola islatzen diren azaltzeko
adibide garbia da ikerketa hau.
Herrian aldaketak egin nahi baditugu ikastetxeoi gure
etxekolanak egitea dagokigu.
Alde batetik honako hau aurrera eraman beharko dugu Hezkuntza
sistemaren erantzukizuna delako:
● Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual
desberdinetan sexu-genero
estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko
ikus-entzunezko alfabetizazioa eta
literarioa eskaintzea.
● Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten
ikus-entzunezko
ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.
Klaustrokideok hausnarketa
sakona egin beharko dugu honi buruz ere eta aste honetan ikusi ditugun
baliabide anitz horietatik elikatu gaitezke gure ikasleei hezkidetzaileak izango
diren eskeintzak egiteko.
Bestalde Ikastetxeetako patioak direnez beraien
lehenengo espazio publikoak, hauek denentzako diseinatuak izan behar dute.
Bertan DENAK protagonista senti daitezen eta harreman osasuntsu eta
berdintasunean oinarrituak izan ditzaten.
Gure eskolan TIPI –ren Aholkularitzarekin Kanpo espazioaren eraldaketa aurrera eramaten ari gara.
Naturarekin kontaktuan eta
denenentzako beharrak asetuko dituzten eta elkarbizitza sendo bat bermatuko
duen espazioa sortzen saiatzen gabiltza.
Hona genuen patioa ezagutzen aritu gineneko bideoa.
hikhasi aldizkariko azken
alean “Patio 1 11” aukera gure eskolaren eraldaketari buruzko elkarrizketa aurkituko duzue:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina