2021/03/15

GATAZKEN BIDEZ HASI ETA HEZI

Gatazken inguruan hausnartzean, gatazkaren ikuspegi negatiboa aldatzea komenigarria da eta  ikuspegi natural, positibo eta pedagogiko batekin ikusi beharko genuke.




Gatazkek eskolan nahiz eskolatik kanpo  gure bizitzaren zati bat osatzen dute.

Oso garrantzitsua da gatazkak tratatzeko modu konstruktibistak, positiboak eta sortzaileak ikastea. Eta modu horietan oso garrantzitsua da pertsonak kontuan izatea.

Adriana Esquirozek oso ondo azaltzen du, gatazkak haurren bizi prozesu naturalaren parte direla, baina helduon elkarbizitzan zailtasunak dakartzatela




Gatazka bat sortzen denean banatu egiten gara, bestea etsaia dela pentsatzen dugu eta irabazi egin behar diogula. Orduan, gatazkak biko ikuspegitik fokatzen ditugun bakoitzean, mugak jartzen ditugu. 



Aldiz, ikuspegi naturalago batetik fokatzen ditugunean, gatazka horiek geure burua prestatzeko eta ikasteko aukera bihurtzen dugu. Gatazkak prozesu gisa ikustea eta lehenbailehen jardutea oso garrantzitsua da nire ustez, eta ez ez-ikusiarena egitea.

Askotan eremu hezitzailean gatazka bere egoera gordinean dagoenean parte-hartzen dugu, baina hauek prebenitzea oso garrantzitsua da.



Gatazkaren aurrean jarrera ezberdinak egon daitezke eta hauek ezagutzen ikastea garrantzitsua da. Batzuetan gatazka baten aurrean indarkeria  eta agresibitatea erabiltzen da, eta indarkeri mota ezberdinak daudela kontutan hartu behar dugu. Hauek ekiditeko hezkuntzan inplikazioak  eta esku hartzeak egin behar dira.


Bide honetan, hezkuntzan parte hartzeak gomendatzen dituen gida hau oso interesgarria iruditzen zait.

https://elearning3.hezkuntza.net/013159/pluginfile.php/10114/mod_resource/content/1/AIA_ETA_BIZIKIDETZA_PLANA/Guia_Convivencia_Garatu_EUS-1.pd


Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko gidaz aparte ondorengo  baliabideak gomendatzen ditut:
 


CONFLICTOS 




Sarritan, gatazka batean sartzen garenean, gatazka pertsonala bihurtzen dugu, eta, ondorioz, lortu nahi genituen helburuen ikuspegia galtzen dugu. Horren aurrean, objektibotasunari beti eusteko borrokatu behar da.


CONFLICTO DE OVEJAS:



Eremu hezitzaileetan eta jendartearen erronka nagusiak, ondorengo funtsezko konpetentziak lantzea proposatzen dut. Konpetentziak inter-erazionatuta daude. 
Eta kontutan hartu behar dugu , ikasleek ikasitako estrategiak egoera zehatz batetik geroko egoera batzuetara zabaltzea errazten duela.

  •  Gatazken kudeaketa arloa: Negoziazio integratiboa eta bitartekaritza.
“Gatazken Kudeaketa” konpetentziaren garapenerako ezinbestekoa da  gatazka zer den ikastea, egoeraren parte bakoitzaren pertzepzioak ezagutzea, norberaren motibo eta beharrak kontuan hartzea eta aurre egiteko estrategiak ulertzea.



  •  Emozioen erabilera arloa: autoezagutza, erregulazioa eta emozioen espresioa.

 Gure emozioen autoezagutza,  erregulazio eta espresiorako konpetentzien garapenera zuzenduta agresibitate kontrolpean izateko asmoz eta, hortaz, frustrazio, mina eta beldurraren ondorioz sortutako  jarrera bortitzak saihesteko.

    •  Autoezagutza: Egoera ezberdinetan sentitzen ditugun emozioak ulertu eta identifikatzea. Jakin behar da emozio hauek geure pentsamenduen menpe daudela, errealitatea interpretatzeko erak eragina izango du, eta hau gure bizitzan lehengo esperientziekin lotuta dago. Emozioa identifika dezakegu aldaketa fisiologikoei esker. Aldaketa hauek ulertzen ikasiko dugu. Prozesu honetaz ohartzea oso garrantzitsua da egoera konkretu bat zein portaera orokorra azaltzea posible egiten duelako. Autoezagutzak emozioak erregulatzea erraztuko du. Honen ildoan, haserre emozioa hartuko dugu kontuan bereziki. Emozio hau frustrazio egoerei aurre egiteko doitze mekanismoa bezala funtzionatzen da eta mina, defentsa emozioak edo beldurra emozioekin lotura handia du.


    • Emozioen erregulazioa: Sentitzen ditugun emozioak ezagutzeko gai garenean, haserrea erregulatzeko erak abordatuko ditugu jarrera bortitzak baztertu ahal izateko. Emozioak maneiatzea posiblea da gure pentsamenduak aldatuz; emozio atseginak eragiten dizkiguten egoerak aukeratuz; emozioaren alde fisiologikoa landuz;  eta gure jokaera aldatuz .

    • Emozioen espresioa: Behin sentitzen dugun emozioa ezagututa eta erregulatuta, espresio asertiboari ekingo diogu. Hau da, emozioez arduratzen eta azaltzen ikasiko dugu besteei sentitzen dugunaren errua leporatu gabe. Modu honetan gure emozioak oxigenatzeaz aparte, besteak sentitzen dugun emozioa entzun eta ulertzeko prest egotea lortuko dugu.


  • Komunikazio arloa: Asertibitatea eta komunikaziorako gaitasunak.Elkarbizitzan eta Gatazken Kudeaketan asertibitatea oso konpetentzia inportantea da gure iritziak, intentzioak, sinesmenak eta sentimenduak defendatzen digulako besteei eraso barik. Aldi berean, teknika asertiboek gatazkei edo egoera batzuei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigute gure helburuak lortzeko indarkeria saihestuz. 

  • Autoestimu arloa: autoestimu errefortzua, automotibazioa eta pentsamendu positiboa
    •  Autoestimuaren errefortzua: Elkarbizitzarako ezinbesteko konpetentzia da autoestimua geure buruarekin gustura egoten laguntzen digulako eta honek besteekin harreman asertiboak izaten errazten digu. Horrela, gatazkak modu kooperatibo batean konpontzeko gai izango gara. Ondorioz, autoestimua sendotzeko erak ezagutzeak nerabeei euren buruarekin hobeto sentiaraziko die bizitzako garai horren krisiak gainditzen lagunduz

    • Automotibazioa: Autoestimuan maila ona izateak bizitzan lortzen ditugun arrakastekin erlazioa dauka. Arrakasta horiek gai garela erakusten digute eta horrela hobeto sentitzen gara geure buruarekin. Honen ildoan, nerabeen helburuak planteatzeko eta erronkak gainditzeko automotibazioak oso garrantzi handia dauka proiektu honetan.
    • Pentsamendu positiboa: Bizitzan agertzen diren erronken aurrean sortutako pentsamenduez ohartu behar dugu gure jokaerak gidatzen dituztelako. Zerbait egiteko gai ez garela pentsatuz gero, inoiz ez dugu lortuko, bizitzan muga handienak geuk ezartzen ditugu eta. Pentsamendu hauetako adibide batzuk hauek izan litezke: “Ez naiz gai!”; “Hau ezinezkoa da!”. Adibide hauek ohikoak dira nerabetasunean zailtasunak aurkitzen dituztenean, besteak beste, kurtso errepikatu behar dutenean, haserrea kontrolatzeko zailtasuna dutenean…

 

  • Enpatia arloa:

 Enpatiak funtsezko konpetentzia irudikatzen du bizikidetzan, eta gakoa da nortasun asertiboren garapenean.

Halaber, konpetentzia oso garrantzitsua da gatazkak kolaboratiboki konpontzeko, gainerakoen ikuspuntua eta emozioak ulertzea dakar eta.

Hau alderdi erabakigarria da hala nola negoziazio integratiboa eta bitartekaritzaren tekniketan.

Zentzu honetan, azken aurkikunde neurologikoen arabera, borondatez erabiltzen den biolentziari aurrea hartzeko enpatian heztea erarik aproposena da amorru emozioa baztertuz (emozio hau lan egingo dugu "Emozioen erabilera" Konpetentziaren bidez).



Ikasleen arteko gatazkak egunero ematen dira eskoletan, eta hortaz, irakasle moduan hauek ezagutzea eta hauen balio hezitzaileaz baliatzea ezinbestekoa da. Horretarako esku-hartzea diseinatu behar da.  Aurretiazko diagnostiko bat egin , ikasleek gatazkari aurre egiteko dituzten jokaera bortitzak detektatu... . Gatazken kudeaketarako estrategiak lantzea ikasleen garapen integralean oso garrantzitsua da.

Beste urteetako post bat aukeratzerako orduan ondorengoa aukeratu dut, Anabelenv rena. Humorez bideo batean oso ondo azaltzen duelako emakumeok ze nolako gatazkan bizi garen.

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: Gatazken trataera hezkidetzailea (hezkeh0506.blogspot.com) 

#ALAITZ#GATAZKAK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina