Aste honetan indarkeria matxistaren gaia jorratu dugu eta gure inguruan, gure gizartean, zer gertatzen den aztertu dugu. Alde batetik, ikusi dugu begirada irekitzeko beharra dagoela, egiturazkoa dena ikusteko. Gizon eta emakumearen figura, kulturak, gizarteak, historiak, politikak inposatua. Figura hori gure idealetan dago, bizi-paradigmetan.
Beraz, kontzienteki, begirada zabaldu beharra dago. Indarkeri-arazoa guztiona da, arazo politikoa da. Partehartzaileak gara.
Pertsona guztien ardura da gelditzea eta galdetzea zergatik jasaten dugun
indarkeria, batez ere emakumeek. Gizonek bereziki pentsatu eta jardun beharko
lukete, beren parte-hartzea aitortuz eta indarkeria matxista gutxitu edo
desager dadin jarriz.
Urrats bat izango litzateke gizon askok onartzea patriarkalismoan errotutako
arazoa: historian, kulturan, pentsamenduan... eta behar horri erantzuteko lan
egitea: indarkeria matxistari tolerantzia 0.
Era berean, indarkeria matxista horri erantzuteko estrategiak aztertu
ditugu. Alde batetik, maskulinitate berriak sortzen dira, emozioei buruz hitz
egiten da, patriarkalismoa eta bere pribilegioak ukatzeko beharra, zaintza
komunaren onarpena, etxeko espazioaren eta espazio publikoaren okupazioa. Eta
bestetik, autodefentsa fisikoa eta emozionala.
Aurreko urtean egindako blogeko sarreretan Anderrena aukeratu dut, indarkeria
matxista desagertzen laguntzeko estrategian gizonak jartzen dituelako
erdigunean:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/begirada-zabaldu-arreta-gizonengan.html
Gizarte justuagoa eta indarkeria matxistarik gabea nahi badugu, beharrezkoa da
berdintasunean heztea eta sektore sozial, kultural, politiko, administratibo,
pertsonal eta familiarra inplikatzea.
Hezkidetzan eta eskoletako erronkak:
Indarkeria matxistan tolerantzia 0 egiteko apustua erdian jarri behar da.
Errealitate anitzak erakusten, gizarte zabalagoa eraikiko da.
Estereotipoak deslegitimatu.
Maskulinitate berriak sortarazi.
Gizarte justua, baketsua, ez beldurgarria eta askea laguntzen eraiki.
Chileko indarkeriaren kontrako feminista performance-a bideoa eta iturria konpartitzen dut :
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina