2021/03/15

Existitzen al da bakea?

 

Gatazkari buruz hitz egin dugu aste honetan, eta post honetan, hitz honen inguruan eta honek hezkuntzarekin duen loturaz jardungo naiz.

Gatazka, aldez aurretik, zentzu negatiboa duen kontzeptu bat dela iruditu ahal zaigu eta askotan hau saihesten saiatzen gara. Baina, kontua da, bizitza gatazkaz josita gaudela eta hauek kudeatzen jakitea ezinbestekoa da.

Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan datorrena eta Mariak bere postean jasotzen duena ekarri nahi nuke lerro artera: “bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka. Alde horretatik, gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da, pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota”.

Bakea, aldi berean, gatazkaren aurkako kontzeptu gisa kokatzen dugu eta edozein indarkeriarik eza bezala uler dezakegu. Ageriko indarkeria da gaien identifikatzen duguna (erasoa), baina ezin dezakegu ahaztu ezkutuko indarkeria ere badagoela; alde batetik egiturazko indarkeria eta bestetik indarkeria kulturala. Ezkutuko indarkeria da hain zuzen ere gaur egungo gizarte heteropatriarkalaren oinarriak sostengatzen dituena. Badirudi gatazkak borrokarekin edo liskarrarekin lotzen dela eta ahaztu egiten da oinarrian, ezkutuan, gatazka bultzatzen duten hainbat dimentsio eta balio kultural baliogabezko daudela.

Gogora ekarriko dut, Argiak argitaraturiko izebergaren irudia:

 

 



Bakea anitza den heinean, ordea, gatazkak ere anitzak dira, eta feminismoak ekarpen asko egin ditu alor honetan. Jule Goikoetxeak, galdera hauek planteatu zituen Bakea ez da existitzen, feminismoa bai izeneko jardunaldian: Normalizazioak bakea al dakar? Noren bakea? Zer da gatazka?

Goikoetxearen hitzetan, egungo gizartearen pertzepzioa gatazkarik ez dagoela da, gatazkak gizonezkoen artean arazoak daudenean soilik ematen dela eta bakea ere gizon bi edo gehiagoren artean hitzarmenak egiten direnean ematen dela. Hala, hainbat puntu aipatu zituen:

  • Bakearen kontzeptua biolentzia motak ezkutatzeko asmatu zen, eta bakea lortzeko feminismoa behar da.
  • Bakea estatuekin ditugun gatazkak konponduta dator.
  • Bakearen kontzeptua biolentzia motak ezkutatzeko asmatu zen, eta bakea lortzeko feminismoa behar da.

 

Ideia hauek garrantzitsuak irudtzen zaizkit bakea eta gatazkari buruzko dugun iruditegian hausnartzeko. Bestalde, gaia hezkuntza eremura ekarrita, hainbat gako proposatzen ditut:

  • Gatazkaren inguruko konotazio negatiboa zalantzan jartzea eta honen gaineko hausnarketa egitea.
  • Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea. Feminismoak egin dituen ekarpenak jaso eta hausnartzea.
  • Gatazkak bideratzeko bitartekoak eskaintzea eta heziketa emozionala lantzea.
  • Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa).
  • Elkar entzute aktiboa eta errespetua bultzatzea.
  • Norberaren eta besteen tratu ona eta elkarren zaintza sustatzea.

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina