2021/03/15

GATAZKEEI AURRE EGIN

Aste honetan gatazkak landu ditugu. Asko gustatu zait “Kultura positiboa”-ren kontzeptua eta collage bat egitea bururatu zait.

https://www.textgiraffe.com/

“Isabel Fernández-ek bost eremu hauek landu behar direla proposatzen du ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko.”

Kalitate-sistemek egiten diren gauzen berrikuspenak ezartzen dituzte, eta, ikuspuntu horretatik, eskolan egiten diren praktikak eta antolamendua berrikusi beharko genituzke. 

Bestalde giza faktorea ere garrantzitsua da, gatazka baten aurrean nola erantzuten dugun, non kokatzen garen, bi aldeak entzuten dugun, zer sentitzen ari garen, gure aurreiritziak itsutu egiten gaituzten, formakuntza jaso dugun...


Egia esan, gatazkaren aurrean ez dakigu nola egin eta askotan ebazpen salomonikoak hartzen ditugu kontuan hartu gabe tartean dauden bi aldeetako baten gainetik pasatuz, enpatizatu, entzun, hitz egin eta akordio batera iritsi beharrean.



http://bilgunea.blogetan.eus/blogak/hezkidetzan-esku-hartzen/gatazken-ebazpenean-genero-ikuspegiaren-beharra


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Titulua oso aproposa iruditu zait, proposatutako baliabideak oso aberasgarriak dira ere.


Interesgarria iruditu zait:


Nire ustez eremu hezitzaileetan indarkeriaren arazo larria dago. Autoestimua, emozioak, erlazioak eta errespetuz jokatzeko arazoak dauzkagu. Askotan ere irakaslegoa ez dago prestatuta gatazkaren aurrean esku hartzeko eta bestalde badago itsutasun puntu bat, indarkeria detektatzeko betaurrekoak behar dira eta tresnak garatu matxismoari aurre egiteko eta haren zikloa eteteko. (ikusi Carmen Ruiz Repulloren bideoa)




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina