2021/03/15

GATAZKA AUKERA GISA

 

Gatazkak bi kontzeptu, ideia, uste, jarrera, sentimendu... ezberdin (eta askotan kontrajariren) arteko talka dira. Gure barneanedota beste batekin sortu daitezke.Talka horiek ez dute zertan negatiboak izan, orekak desordenatu eta oreka berrietara edota egoera berrietara mugiarazteko estretegia bezala ere identifikatu genitzazke.

Aurreusteak aberasteko bide oparo moduan irudikatu genezake gatazka, lehendik uste nuena zalantzan jarri eta, beste batzuekin edota neure buruarekin, ibilbide berriak sortzeko. Aste guztia daramat ideia honekin buruan. Sarri erabiltzen dudan estrategia pedagogikoa da gatazka kognitiboa (Piaget) deritzoguna, ideia berriak eta jakintza kolektibo berria sortzeko aurrekoarekin dileman jartzea hain zuzen ere. Guayaquilgo unibertsitateko María Fernanda Chiriboga Posliguak honela definitzen du: "El conflicto cognitivo es el camino que permite a los niños y las niñas darse cuenta que los conceptos existente en sus esquemas mentales no son los únicos que existen"; hau da, gure imajinarioetan ez dauden aukera posibleak entzun eta ulertzen laguntzen digu. Estekatuta daukazue berak egindako ikerketa bat HHn balaibide hau erabiliz garapena sustatzeko, niri oso interesgarria iruditu zait. Azken finean, galdera ziztatzaileak oinarian dituen tresna bat da eta sormena, ikerlari sena eta hipotesien azterketa ditu oinarri. Modu horretan, askotariko ikuspuntuak aztertzen, besteak entzuten eta paradigma berriak irekiz elkarrekin ikastea nahi da.


Esan genezake elkarbizitza eta hezkuntza emozional osasuntsuaren oinarrian egon daitezkeela. Jarraian dagoen bideo honetan, gatazka kognitoaren aukerez aritzen da James Nottingham (ingelesez):



Bada garaia gatazkek duten esanahi negatiboa alde batera utzi eta, osasuntsu kudeatutako estrategien bitartez, ikasleengan eta guregan hezkuntza emozionala eta elkarbizitza oinarrian duten prozesuak martxan jartzeko. Gehiegitan ezkutatu ditugu gatazkak hauek kudeatzeko beldurrarekin (zer gertatuko denaren beldurra edota nola egin ez dakigulako gertatzen da gehienetan) eta azkenean bola handi bat egiten dira eta kudeazinak direnean lehertu, gehiegitan, biolentzia handiko egoerak indartzen direlarik. Askotan esaten da: guztiok dakigu elefante handi bat dagoela gure gelan, klasearen ongizatea oztopatzen du, baina ezikusiarena egiten dugu garrantzia kentzen diogulako edota ez dakigulako zer egin. 



Nire ustez hauxek dira gatazken kudeaketaren inguruan, ikastetxe gehienetan,dauden erronkak:
  • Gatazkak, aukera bezala ikusi beharrean, ekidin beharreko zerbait bezala ulertzen dira.
  • Gatazkak kudeatzeko era bortitza oso zabaldua dago eta ikasgela gehienetan oso nabaria da.
  • Gaizki kudeatutako gatazkak lehertzen direnean, jarrera autoritario (irakasleen aldetik zigorrak) eta bortizkeria (psikologiko bai fisikoa ikasle eta irakasleen aldetik) diranagusi (heteropatriarkatuak boterea mantentzeko erakutsitako tresnak erreproduzitzen dira).
  • Emozioen kudeaketa, elkarrizketa, enpatia eta elkarulertzea jomugan jartzea, oraindik, bete gabeko erronka da, bai eskoletan, bai gizartean. 
Aurreko urteetako lanak begiratu ondoren, Ainarak idatzitako post hau gomendatzen dizuet. Bertan baliabide oparoak elkarbanatzeaz gain, gaztazkaren analisi abersata egiten du.  Etorkizuna eskolako blogean ere, post honetan gatazken kudeaketarako estrategiak gomendatzen dituzte.

Amaitzeko, Txatxilipurdi elkarteak euskarara itzuli berri duen Komunikazio ezBortitza liburua gomendatzen dizuet, altxor txiki bat bilakatu da niretzat, Marshall B. Rosenberg psikologo estatubatuarrak idatzia.



EKIDIN BEHARREAN, GATAZKETATIK IKASI DEZAGUN!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina