Gaur egun, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia edo bide nagusiak bi dira: maskulinitate berriaren eraikuntza eta autodefentsa feminista. Lehenengoari dagokionez, maskulinitate hegemonikoaren inguruko hausnarketa kolektiboa sustatu beharko litzateke eta modu honetan, pribilegiorik uko egin beharko liokete. Horren bidean, hurrengo elementuak ezinbestekoak izango dira:
Maskulinitate eta biolentziaren arteko elkarketa desegin beharko da.
Emozioekin kontaktuan jarri behar dira.
Espazio pribatu zein domestikorako autonomia garatu behar dute.
Zaintzaren erantzukizuna onartu eta aktiboki aritu beharko dira.
Baliabideak zein boterea partekatu beharko dute.
Feminismoaren bidean, amaituak izango dira.
Bigarrenari dagokionez, autodefentsa feministaren bidean, emakumeen ahalduntzea kolektibo zein indibiduala ezinbestekoa izango uda. Estrategia feminista honen bidez, emakumeok bizi ditugun eraso zein zapalkuntzaren aurrean beldurra galtzen laguntzen digu eta aurre egiteko gai garela azalarazten digu. Batzuetan, eraso hauek sotilak dira eta hauek identifikatzeko ahalmena ere eskaintzen digu. Hau gutxi balitz ere, GURE gorputzaz jabetzeko eta berau askatasunez bizitzeko baliabideak ere eskaintzen dizkigu. Ildo honetan, botere pertsonala eta emakumeen arteko aliantzak elementu garrantzitsuak dira.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean gehien gustatu zaidana Andonik idatzitakoa izan da. Gizon batek autodefentsa feministaren inguruan horrelakoak idaztea egoera aldatzerik pixka bat hurbilago gaudela pentsarazi dit. Post honetan, gizonei zuzendutako zati bat dago eta honetan, egoeraz jabetzeko eta iraultzeko gako batzuk botatzen ditu. Bere ustez, lau elementu gaurdanik lantzen hasi beharrekoak dira:
Maskulinitate eredu berriak sustatu, erakutsi eta ezagutarazi.
Mikormatxismoal identifikatzeko eta iraultzeko baliabideak eskaini.
Natxituko eta jarrera erasotzaileen aurrean desadostasuna adierazi.
LGTBIQ+ fobien aurkakotasuna sendotu.
Aipatutako guztia aintzat hartuta, 12-16 urte bitarteko gazteekin egunerokotasunean ematen diren eraso sotilen inguruan esku hartzea ezinbestekoa dela uste duten. Horregatik, bururatu zaidan leloa hurrengoa da:
Eraso sotil horiek identifikatzea aldera, hurrengo bideoak oso egokiak dira. Alde batetik,emakumeon ahalduntzea sustatzen dutelako eta bestetik gizonen kontzientziazio landuz, aurrera begira aliatuak izango direlako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina