Indarkeria matxistak gainditzen gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan, hainbat kontzeptu eta ideia azaltzen zaizkigu:
- “matxismoa, emakumeek sufritzen duten gizonek duten arazo bat da”,
- “feminismoari buruz aritzea, demokrazioari buruz aritzea da”,
- "gizonen %40a femnista dela adierazten omen du”,
- “gizonen %95-ak berdintasunaren alde dagoela adierazten du”
Ardura kontuak atera zaizkigu indarrez: zaintzaren inguruko ardurak, etxeko lanen ardura, indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, horregatik nire leloak kontzeptu hori jaso du:
Bat egiten dut Rosana Madariagak aurreko edizio batean Genero indarkeria ikasia azaltzen duenean.Indarkeria matxista ikasi egiten da eta gradu anitzak ditu Marina Marroqui-k irudi honen bidez erakusten duen bezala, nahiz ta indarkeriaren zati handi bat ikustezina ere izan daitekeen, Zumaiako Asanblada Feministak erakusten digun “iceberg” honetan azaltzen den bezala:
Indarkeria matxisten aurkako lelo bat sortu beharko bagenu? Non jarri fokoa DBHko ikasleekin landu beharko bagenu? Maskulinitatea, laborategira! edo hobe "Maskulinitateen tailerra edo laborategia". Ikasle mutilekin berdintasun tailerrak egiteko proposamena da, Aurélia Blanc- autoreak “Educar contra el machismo” liburuan egiten duen bezalakoa. Maskulinitate anitzak daudela eta horien deskubrimendua bideratzea merezi duela dio.
Gurasoei zuzendua dagoen liburua da, esteretipoen kontra lan egiten duena, mutilen hezkuntza afektiboa azpimarratzen duena, berdintasuna aldarrikatzen duena:
Eta zergatik da inportantea guzti hau eremu hezitzailea eta jendartean lantzea? Maskulinitatea barrutik begiratu beharra dagoelako, mutila izateko modu ugari daudelako, indarkeria matxistari buruz hitz egin behar dugulako, zaintzak eta etxeko lanak denonak direlako eta berdintasuna demokrazia delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina