argazkia:
INDARKERIA
kontsumitzen dugu?
- Zuzeneko indarkeria, norbaitek (eragilea) beste norbaiti (hartzailea) kalte fisikoak eta
psikologikoak eraginez nahita, nabarmenki eta erraz ikusteko moduan gauzatutako
ekintza.
- Egiturazko indarkeria, gizartearen egituraren ondoriozko bidegabekeria eta ezberdinkeria.
- Indarkeria kulturala edo sinbolikoa, adierazpen
kulturalen eta lengoaiaren bitartez emakumeen menpekotasuna mantentzen duten
sinboloen multzoa.
Hor argi ikus daiteke indarkeria matxistan gizarteak duen inplikazioa. Argi dago, hau arazo soziala da.
Komunikabideek zabaltzen dituzten mezuek batzuetan
indarkeriazko eszenak indartzen dituzte, hori errealitate bat da, baina iritzi
publikoaren informazio- eta sentsibilizazio-lanaren aliatuak ere badira.
«Estamos en una sociedad machista muy
implantada y era necesario abrir el debate sobre el uso que las periodistas y
los periodistas hacemos a la hora de difundir estos hechos. Es un problema social, no de las mujeres,
por lo que poco a poco se resolverá y se aprenderá de los errores y se llegará
a realizar un correcto uso informativo de la violencia y las desigualdades en
general», dino Teresa Santos-ek, Malagako Emakume Kazetarien Batzarreko koordinatzailea.
Ondoren
indarkeria matxistaren eragina eremu hezitzaileetan landu beharraren
justifikazioa.
Sexismoa
mantendu egiten da, familiak, eskolak eta gizarteak transmititzen jarraitzen
badute, gizartean oso onartuta dauden estereotipo batzuez osatuta dago, eta
horiek sozialki gizonei eta emakumeei esleitutako rolak islatzen dituzte.
Botere maskulinoa gizartean eraikitzen jarraitzea, haren balioekin,
rolen banaketarekin eta emakumeak menderatzen dituzten funtzioak sortzean
oinarritzen da, sexuagatik diskriminazioa eta bazterketaren eta desberdintasuna
sustatuz. Ezin dugu ahaztu matxismoa dela
genero-indarkeriaren kausa nagusia, 'Contra el maltrato. Tolerancia Cero',
2020ko azaroan egindako makroinkesta baten
arabera.
Funtsezkoa
da gizarteak berdintasunean hezteko duen garrantzia barneratzea. Hauxe da aste
honetako leloa!!
Artea, kultura, medikuntza, enpresa,
politika, hezkuntza, komunikabideak, pertsonak, gizartea, MUNDU OSOA elkarrekin
indarkeria matxistaren kontra.
Mugi dezagun mundua!! 2018ko Urrezko Globoak, inoizko
konprometituenak. Alfonbra gorria beltzez jantzi egin zen babes gisa,
emakumezko aktoreak ekintzaile bihurtu ziren, eta haien hitzaldiek berdintasuna,
jazarpenaren eta isiltasunaren kulturaren amaiera eskatuz, el tiempo del machismo ha acabado, luchemos por ello.
iturria: euronews
argazkia: School of Feninism
Zuentzat Elvira Sastreren bertsoak!!
SOMOS MUJERES
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina