2021/03/15

ERANTZUNKIDETASUNA DA BIDEA

Aste honetan aukeratu dut Ohiana Sanchez-en posta Gatazkaren alderdi positiboa hezkidetzaren alorrean. Oso interesgarria iruditu zaizkit gatazkaren teoriaren azalpena eta asertibitatea lantzeko eskeintzen dituen materialak.

Gaur egun, beharrezkoa da haur eta gazte oro eskolan seguru sentitzea, espazio horretan ikas dezaten, libre eta berdintasunean hezi eta sozializatu daitezen. Hori dela eta, gure eskoletan gatazkak saihesteko eredu dialogikoa aukeratu behar dugu. 

Horregatik gure ikastetxean hezkidetza eta elkarbizitza plan bateratu bat lantzea komenni da.. Genero bortizkeriaren prebentzioa eta berdintasuna ikastetxetan landu behar da eta elkarkidetza zein solidaritatea bultzatzen dituzten antolaketak eta metodologiak burutu behar dira. 

Emakumeen ekarpenak agerian jartzeko eta sexismoaz ohartarazteko eduki zehatz batzuk aukeratu behar dira, bereziki eredu dialogikoa burutzean arazoak aurreikusteko. 

Nazioarteko ikerkuntza zientifikoak hainbat ebidentzia erakutsi du indarkeriak, jazarpenak eta gatazkek eskolan har dezaketen formaren, hedapenaren eta izan dezaketen jatorriaren inguruan. Halako kasuak saihestu, atzeman eta garaiz esku hartu ahal izateko informazioa eta giltzarriak ere zehaztu ditu. Gatazkak saihesteko eredu dialogikoa ebidentzia zientifikoan oinarritzen da, beraz, eta indarkeria saihesteko emaitzarik onenak eta eraginkorrenak lortzea du helburu. 

Gatazkak saihesteko eta ebazteko eredu dialogikoak elkarbizitza hobetu dezake, bai eskola barruan, bai hezkuntza-komunitatean. Desberdintasunei aurre egiten die, elkarrizketa oinarri hartuta. Nahiz eta ikasleek paper berezia izan, komunitatearen baitako kide guztien kontsentsua behar da gatazkak saihestu eta ebatzi ahal izateko.

Elkarrizketa ahalbidetzen badugu, adostasunezko konponbide bat topatuko dugu gatazkak saihestu eta ebatzi ahal izateko. Elkarbizitza egokia sortzeko ardura eta gaitasuna ez dago agintari edota bitartekari baten esku, baizik eta ikasle, irakasle eta komunitateko kide guztien esku. Helburua da hezkuntzan hain presente dauden botere-harremanetatik haratago joatea, berdintasunean oinarritutako harremanak sor ditzagun. 

Gatazkei aurre egin ahal izateko ezinbestekoa da elkarrizketarako espazioak sortzea: batzarrak, gelako bilerak, batzordeak eta abar. Ikasleek, familiek eta irakasleek elkarrekin eskola kudeatzen badute, arauak sortzen eta gatazkak konpontzen badituzte, elkarbizitzak hobera egingo du eskolan eta komunitatean. (Iturria: Ikas Komunitatea, gatazkak ebazteko eredu dialogikoa).

Amaitzeko, hurrengo esperimentu soziala ikustea gomendatzen dizuet.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina