Aste
honetako irakurgaiak ere eman du bai hausnarketarako gaia.
Gatazkak
egunerokoan ditugu eta hauek nola bizi muga edo ikaspen ugari emango dizkigute.
Oihana
Sanchez-ren post hau aukeratu dut gatazkaren inguruan lagungarriak izan
daitezkeen baliabide oso interesgarriak partekatzen dituelako.
Norberak
edo parte sentitzen den kolektibo batek bere burua ahaldunduta ikusten badu eta
behar duen lekua ematen ez zaiola bizi badu bere lekua hartzen , eskatzen
saiatuko da eta noski mugimendu horrek gatazka bat ekarriko du ordurarte
espazio hori okupatzen zuenarekin.
Adibide
garbia da feminismoa . Feministen eskutik emakumea bere lekua eskatzen, hartzen
ari den une oro gatazka sortzen da. Lorpenak daudenean taldeak ospatu egiten
dugu bai baina hurrengo urratserako bidean jartzen gaitu benetako berdintasun
bat nahi badugu eskilarak igotzea tokatzen zaigulako eskilara bakoitza borroka
bide bat da, gatazka batean lorpen garaipena dagoenean hurrengoa helburu.
Demokrazia,
berdintasuna lortzeko gatazka egongo da ordurarte antolatua egon den sisteman
desoreka sortzen duelako.
Gatazkak
intrapertsonalak, biren artekoak edo kolektiboak izan daitezke.
Interes
batzuk egon daitezke atzean, edo sinesmenak edo beharrak…
Unean
uneko gatazkaren muineraino joatea interesgarria izango litzateke soluzioa
bilatu nahi badiogu eta horretarako aldek elkar entzutea beharrezkoa da.
Hemen
ideia honekin lotutako bideotxo bat
Eskola
eremuan bitartekaritza lantzea interesgarria izan daitekeela uste dut nik.
Horrela
ikasleei bizitzan dagoeneko dituzten eta izango dituzten gatazkak bideratzeko modu
interesgarri bat eskainiko diegulako
Hemen
duzue horren adibide bat
Bukatzeko
bideotxo honekin amaitu nahiko nuke aste hontako post-a. Denok dugun zauri hori
nola sendatu erakusten digu eta!! Maita dezagun gure burua eta besteak!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina