2021/03/19

INDARKERIA MATXISTEI BURUZ HAUSNARTZEN

 INDARKERIA MATXISTAK GAINDITZEN

Aste honetan mikromatxismoen larritasunaz konturatu naiz eta aldi berean, ze zaila izan daitekeen hauek baztertzea.  Zoritxarrez oso barneraturik ditugu eta izkina guztietatik ager daitezke: etxean, kalean, lanean, familian, telebistan, liburuetan; askotan ez dute ezta hitzik behar, begirada batean ere topa dezakezu. 



Ze zaila ulertaraztea dena mikromatxismo batekin hasten dela eta duten larritasuna eta garrantzia eman behar zaiela; oso ikusgarria iruditu zait maikromatxismen fenomenoa behin eta berriro icebergaren irudia.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean  Oihane Sánchezena aukeratu dut gizon feministek eta maskulinitate berriek duten garratzia azpimarratzen duelako.



Gai honen leloa egiteko ikasleengana joan naiz eta beraiek proposatu didatena hauxe da


Beraien ustez,  ezjakintasuna da indarkeria eta maskulinitate berrien ez ulertzearena gakoa ; horregatik ezin gara nekatu gaiaz hitz egiteaz eta urtero tailerrak eta hitzaldiak antolatu nehar direla eskolan nahiz eta pentsatu beti gauza bera lantzen ari garela.

Indarkeria matxista ertz askoren prisma da eta adituek esaten duten bezala aurre hartzea ezinbestekoa da eta horretarako eskola esparru ezin hobea da berdintasunean oinarritutako hezkuntza sistema zabalduz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina