2021/03/15

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN

 GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post guztien artean Itzar s-ak egindakoa aukeratu dut  nik ere hasieran  berak azaltzen duen bezala  gatazka zer den  ulertzen nuelako .


Oso interesgarria iruditu zait eduso.net aldizkarian berdinen arteko tratu txarrei buruzko egindako ikerketa; batez ere ondorioak. Artikuluak dioen bezala, berdinen arteko tratu txarrak izateko arrazoi asko eta desberdinak daude: autoestima eza, norberaren  buruarengan konfidantza gutxi izatea, jendartean bazterturik egotea, absentismoa, emaitza txarrak eskolan eta hainbat arazo eta gaixotasun psikologikoak.

Honekin lotuta, Monarcak, Rapportek eta Fernández Gonzálezek aipatzen duten bezala " Mantener un buen clima de convivencia en el centro es requisito imprescindible para poder llevar a cabo el proceso de enseñanza-aprendizaje y garantizar su bienestar". Horretarako, gatazken kudeaketa ona egitea ezinbestekoa da.


ADIMENA HARREMANETAN ETA INTRAPERTSONALEAN



Eremu hezitzaileetan erronka batzuk ditugu oraindik; alde batetik, ulertu behar dugu gatazkak ez direla diziplinaz eta zigorraz konpontzen: besteak ulertzen saiatu behar dugula, gatazkaren zergaitia bilatu behar dela. Beste aldetik, partaidetza: Eskolan parte hartzeko guztientzako tokia eta denbora bilatu behar da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina