2017/10/14

NIRE AURKEZPENA

Iratxe naiz, 43 urteko hezitzailea, Orozkon bizi banaiz ere, izatez laudioarra. Arnas estuka azaltzen naiz… zuen aurkezpenak eta ekarpenak jarraitzeko asmoz…  Eguraldi ederrak izorratu nau eta etxean denbora gutxi …

Hamar urteko mutil baten ama naiz, eta amatasunak berdintasunarekin harremanetan jarri ninduen. Betidanik feministatzat daukat nire burua, baina amatasunak jarri ninduen bide honetan konzienteago. Berdintasunaren gaiak ikaragarri aberastu nau, eta zorionekoa sentitzen naiz ildo honetan jardun izanagatik. Egindakoak irakatsi dit, gure helburua lortzeko, pausoz pauso, poliki poliki eta umore onez bideari ekin behar diogula. Eraldaketek denbora asko behar dutela... Horregatik, gustatzen zaizkidan kanten artetik, hauxe da oraingoan aukeratu dudana, musika - erritmo, hizkuntzaren goxotasunagatik, mezuagaitik… Nire aurkezpenerako egokienetariko bat iruditu zaidalako… Maitasuna, umore ona eta ondo pasatzea gustokoak ditugulako, eta berdintasunaren biderako ezinbestekoak direlako!!






Lagunekin, ostiraleko poteoa, mendia, eta beste motatako planak gustatzen zaizkit (bizikletan, museotan...). Lagunekin beti… eta lagun berriak egiten… posible bada. Lagunak eta familia uztartuz…

Aurrerago lan taldeko kideren batek adierazi duen lez, ikasteko gogoekin beti, eta erronka berrietarako prest (nahiz eta estualdiak pasa). IKT-ak menperatu ez arren, konpetentzia digitala minimo bat lortu nahiean nabil. Baina zaila egiten zait… ordenagailu baten aurrean egon beharrean, beste motatako ekintzak gustatzen baitzaizkit.

Kolore asko gustatzen zaizkit, zeru urdina, eguzki oria, landarretako berdea,… Nahiz eta janzteko beltza, grisa, urdin iluna eta zuria erabili… Horietatik ez naiz normalean ateratzen, eta zeozer berri sartu nahi izanez gero… normalean armairuan geratzen da.

Animalien artean zaldia izan dut beti gustoko… baina ez dakit zergatik… Txikitan indio eta bakeroen pelikulak gustokoak nituen, eta zaldi appaloosak etortzen zaizkit gogora, galdera hori egiten didatenean. Bere kolore eta edertasuna, zintzotasuna eta bizkortasuna, leialak eta dotoreak...

On line ikastaro honekin, baliabideak eta berariazko formakuntza lortu nahi ditut. Hemendik aurrera nire konpromisoa asteko lanak garaian egitea izango da, nire hasiera berandutu izan bada ere, garrantzitsua iruditzen zaidalako garaian gauzak egitea, posiblea den heinean eta bakoitzaren erritmoa errespetatuz noski.

Eta hasieran nire adina mahai gainean jarri dudanez, agurtzeko ere erabiliko dut... Flavita Bananaren irudi bat... Irudi batzuk, berez hitzegiten dutelako...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina