2017/10/09

NIRE AURKEZPENA



Izen bat baino zerbait gehiago garela uste dut. Izena baino beste hamaika hitz, egoera eta bizipen definitzen gaituztelako.
Jara dut izena. Jara!! Ez Jara y Sedal, ez Jarra ez Jana, Sara edota Lara ere. Ez dut Jara liburua irakurri eta Jara izenaren istorioa edota esanahia ez dakit zein den. Jakinmina piztu bazaizu izan zaitez zu informazioa aurkitzen duena. Nahi izanez gero ni neuk ere egingo dut eta!!
Gogoan dut gazteagoa nintzela eta parrandan ateratzen nintzen askotan izenaz aldatu behar nintzela, aspertu egiten nindutelako komentarioak. Orduantxe Ainhoa nintzen, erreza eta ulergarria. Argi dago interesatzen ez ninduten pertsonen aurrean izenaz aldatzen nintzela. Oso astuna egiten zitzaidan txisteak egiten zituzten mutilak eta neskak aguantatzea.
Haur hezkuntzako ikasketak bukatu ostean urtebete Londresera joan nintzen, haurtzaindegi elebidun batean lan egitera. Jende asko eta bizipen asko bizi izan nituen. Gaitasun eta konpetentzia asko lantzeko aukera izan nuen. Hizkuntza batera hurbiltzea, neure kabuz gauzak aurrera ateratzea, jendearengana hurbiltzea, kultura ezberdin asko ezagutzea…. Oso urte ona izan zen, etekin asko atera nion eta neure buruan konfiantza hartzeko ere baliagarria izan zitzaidan.
Londresetik bueltan berehala lan egiteko deitu zidaten. Ordezkapenen munduan buru belarri sartu nintzen. Gogotsu hasi nintzen eta momentu horietan ondo hartu nuen alde batetik bestera ibiltzeak. Gauza asko ikasten hasi nintzen, esperientzia ezberdin bakoitzetik eta lankide ezberdinak inguruan izanda estrategia eta lan egiteko moduak ikusten hasi nintzen.
Formatzeari ez nion utzi eta eskolak berak edota aukera nuen ikastaroak egiten hasi nintzen. Esperientzia, metodologia ezberdinak, eskola funtzionamendu ezberdinak….
Aspaldi kontzientziatua nabilela hezkidetzaren inguruko gaiekin, akaso hezkuntza munduan emakume askorekin lan egiteko aukera izan dudalako. Sormen handi pizten zait gai hauen inguruan ze ekintza egin ditzakegun eskolan, eta horregatik edo eskolan aurten hezkidetza batzordea sortu dugu.
Ameslaria, alaia eta sortzailea naizen bezala lotsatia, beldur anitzekoa eta burugogorra banaiz ere. Alde ona, goxoa eta suabea dudan bezalaxe alde exigentea, urduria eta kaotikoa dut. Bi alderdien batura bat naiz. Pertsona alaia eta aurpegian irria itsatsia duena. Umorea eta errespetoa motorea izanda erronkak eta beldurrei aurre egiteko prest dagoen emakumea naiz.
Nire gertuko jendeak esango luke oso pertsona maitekorra, gertua eta naturala naizela. Hala izaten naiz, konfiantza hartzen dudanean.
Mendia, paseoak, lagunekin bazkaldu, parrandak, bidaiak…. Gustuko ditut. Gauza berriak eta erronka berriei irekita nago. Jakinmin handikoa naiz.
Kolore ba banintz berdea izango nintzateke, naturak berak transmititzen duen lasaitasuna eta edertasuna.
Eta duda barik animalia bat banintz uretako edozein izango nintzateke. Egoeraren arabera….jajaja
Lehengoa izateko uste dut presio gehiegi sartu diodala nire buruari eta ez naiz guztiz gustura geratu, baina tira apurka joango naiz moldatzen eta nire buruari hainbeste ez exijitzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina