Arratsalde on guztioi!
Momentua topatzea zaila egin zaidan arren, hona hemen nire aurkezpena!
Nire izena Iosune da eta 30 urte bete berri ditut udan, nire urtarorik gustokoena. Algortan bizi naiz, itsaso alboan. Lasaitasuna, indarra eta babesa ematen didan horrek. Hona hemen etxe alboan dudan altxorraren argazkia.
Itsasoaz maiteminduta nago aspalditik. Nire burua itsasoaren modukoa ikusten dut: behatzailea eta isila, milaka sekretu gordetzeko kapaza baina laztanak maite dituena.
Jende artean ibiltzea asko gustatzen bazait ere, noizbehinka bakardadea ere eskatzen dut. Bizipoza eta irribarrea ahoan, aurrera begira beti, bizitzak irakatsitako lekzioen ondorioz. Nire esaldirik gustokoena "Bizitza gaur da, agian bihar dena aldatuko da" eta nire koletillarik gustokoena " a lo loco" izanik, beste dana imaginatu dezakezue.
Haur hezkuntzan eta atzerriko hizkuntzako ikasketak burutu nituen orain dela hainbat urte. Ikasteko grina handia euki dut beti eta aurreko urteetan beste hainbat ikastaro eta master burutu ditut gai ezberdinen inguruan.
Uztaileko lehenengo egunetan Hezkidetzari buruzko ikastaroren bat bilatzen hasi nintzen, eta honekin topo egin nuen. Eskerrak! Oso pozik nago aukeraketa hau egin izanaz.
4urteko gelako tutorea izanik, egunero ikusten ditut umeek etxetik eta kaletik ekartzen dituzten genero aurreritziak. Hau aldatzeko asmoarekin, hezkidetzaren inguruan murgiltzea erabaki nuen.
Kolore bat aukeratu beharko banu, zalantza barik, urdina izango zen. Zergatik? Argi dago: itsasoaren kolorea delako. Ez hori bakarrik, nire begien kolorea delako baita ere. Eta itsasoa begiratzea gustatzen zaidan moduan, besteek ni begietara begiratzea gustatzen zait.
Animaliak gustatzen zaizkit, baina ez dut nire burua animali batekin identifikatzen.
Musika eta dantza pilo gustatzen bazait ere, ezin dut abesti bakar bat aukeratu. Dozenaka ditut gordeta nire bihotzean, nire bizitzatik igaro diren pertsona eta momentuekin lotura dutelarik.
Momentu honetan, hau daukat gustoko. "ASKE MAITTE" (Gatibu-Izaro)
(39.rren segunduan hasten da)
https://www.youtube.com/watch?v=yTn1FOqYe3o
Eta bertatik esaldi honekin geratuko nintzen, ozenki ohihukatzeko:
NAHI DUGUNIEN, NAHI DUGULAKO, ASKE MAITE, ASKE BIZI, BIZITZA OSOAN".
Nire itxaropena ikastaro honekin bakarra da: GOZATZEA! Beste dana bakarrik dator.
Agur bero bat danontzako eta... gogoratu... BIZITZA GAUR DA! AGIAN BIHAR...DENA ALDATUKO DA! Goza ezazue!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina