2019/10/27

Genero-ikuspegia, hizpide





      Sexu-genero sistemari buruz aritu gara 2019ko urriaren aste honetan. Hasiera uste nuen lorpen handi bat zela “edozein jarduera edo eremutan emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkariak kontutan hartzen dituen enfokea”z konturatzea.

       Irakurgaia irakurri eta astean zehar eginiko jarduerak burutu ahala konturatu naiz gai hau ez dela azaletik hartu beharrekoa eta jabekuntza prozesuak desberdintasunak identifikatzeaz gain, zerbait gehiago behar zela. Genero-ikuspegiaren enfokeak sistematikoki emakume eta gizonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko ezberdintasunak aztertzea suposatzen badu, zein dira gure gizartean genero sistemari bruzu sortzen diren diskurtsoak eta zein legitimitate ematen zaie?



Nork du hitz egiteko eskubidea eta nor dira ixiliarazten diren persona eta sektoreak?  Dolores Julianok 2017n “Tomar la palabra: mujeres, discursos y silencios” liburuan idazten duen bezala, diskurtsoak eta mezuak garrantzia dute, portaera batzuei zilegitasuna ematen dietelako eta momento bakoitzean onargarria denaren muga markatzen dutelako. 

Noren mezuak sinesten dira gehienbat? Botere soziala dutenen diskurtsoak sinesgarritasun handiagoa dute. Beste sektore batzuk ez dute ahotsik eta horiei erreparatzea garrantzizkoa izango zaigu.

Eta emakumeen mezuak entzun eta ulertu behar direla dio argentinar antropologoak; Antropologiak, Soziologiak, Komunikazio zientziak, eta Hezkuntza zientziak ahots ixildu horiek entzun eta ulertu behar dituztela, legitimazio falta duten argudioak azaleratuz.


Hori da, hain zuzen, “El juego de las astucias. Mujer y construcción de modelos sociales alternativos” defendatzen duen ideia, adibidez: botere soziala ez zuten eremuetan, emakumeek ahoz kontatutako ipuietan, emakumeen mezuak (ez bakarrik modu agerian egindako aldarrikapenezkoa baizik eta egunerokotasunekoak ere) irakurtzen jakitea ezinbestekoa dela, emakumeen subertsioa beti eman delako eta hori identifikatzea ere garrantzizkoa dugulako.  

Beraz, genero sistemaren diskurtsoak identifikatzearekin batera, sortu diren subertsio diskurtsoak ere identifikatzen ikastea interesgarria izango zaigu ixilarazitako ahotsen mezuak ere ulertu ahal izateko.



 Ikastaroaren 2018-19ko edizioko #Leireaiz egindako post hau aukeratu dut oso ondo azaltzen bait du noiztik eragiten diguten genero estereotipoak. Oso adierazgarria den bideo hau ekarri du, non, helduon begiradak eragiten duen haurrarekiko harremana. Hezitzaile gisa ikasleekin, nere inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa dela esango nuke.






Genero iksupegia  hezitzaileetan (formalean, ez formalean, etxean…) lantzeko oztopoak aipatu beharko banitu, honako hauek dira nere ustez garrantzitsuenak: diskurtsoen analisi sakona egitearen zailtasuna, irudietan oinarritutako mezuen  gaur eguneko sinesgarritasun handiari aurre egitearen zailtasuna, irakasleek eta hezitzaileek ahotsik gabeko pertsonen entzuleak izatearen kontzientzia beharra (emakumeena, ekonomikoki egoera larrian auden pertsonen ahotsa, kultura gutxietuen ahotsa…) eta diziplina desberdinetatik (Hezkuntza zientziak, Soziologia, Komunikazio Zientziak eta Antropologia) laguntza izatearen kontzientzia, diskurtso anitzen deslegitimazioan laguntzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina