Aste honetan
sexu-genero sistema izan da jorratu dugu gaia. Hau ondo zenbait kontzeptu
definitzea gustatuko litzaidake:
- Sexua: ezaugarri biologikoak direla medio, pertsona bat gizon edo emakume bezala sailkatzea.
- Generoa: Maskulinoa edo femeninoa da, estereotipoak dira. Hau da, kolektibo bati atxikitzen zaizkion ezaugarrien bilduma. Ezaugarri hauek hierarkizatuta daude, maskulinoa femeninoaren gainetik, eta osagarriak dira. Genero sistema bitarra da beraz.
- Sexu-genero sistema: logika dikotomiko edo bitarrean sexua generoarekin derrigorrez lotzea. Hau da, gizonak maskulinoa (Indartsua, mugitua, lehiakorra, heterosexuala, garapen eremu publikoa) izan behar du eta emakumeak femeninoa (samurra, ulerkorra, enpatikoa, eskuzabala, ahula, beldurtia, garapen eremua etxea eta etxetik kanpo ere lan eginez gero diskriminatuta).
Giza-kontrolerako
baino erabilgarriak ez diren sinesmen, ikuskera, ideologia eta kultura honek
ekoizpen sozialak dira eta sozializazio prozesuaren bitartez erreproduzitzen
dira. Hau da, maila sinbolikoan dauden ideia edo sinesmen hauek berezkoak eta
naturalak balira barneratzen dira. Sistema honek gizonezkoen nagusitasuna eta
emakumezkoen mendekotasuna dakar, honek, gure gizartean uzten duen aztarnarekin.
Hala
ere, eraikuntza sozial hau deseraikitzeko aukera ere badago, eta horretarako
dugun trena genero-ikuspegia da. Honen helburua emakume eta gizonen baldintzen,
egoeren eta beharren arteko ezberdintasuna modu sistematikoan aztertzea da.
Ikuspegi honek patriarkatuaren aurka egiten du modu zuzenean.
Aurreko
ikasturteetako post bat aukeratu beharko banu AneLe-k
idatzitakoa izango litzateke. Izan ere, oso post borobila iruditzen zait eta
hausnarketa sakonekoa. Gainera, beste kultura batzuetan ematen diren egoeren
berri ematen du eta interesgarria iruditu zait ekarpen hori, bacha posh
kontzeptua adibidez.
Arestian
aipatu bezala, eraiketa sozial hau deseraikitzeko aukera badago eta horretarako
proposamen pare bat dauzkat. Alde batetik, Alboan GKE-k Genero-berdintasuna
sustatzeko helburuarekin emakumezkoen inguruan ematen den irudia eta
gizonezkoen inguruan ematen denaren inguruan hausnartzeko jarduera batzuk
proposatzen ditu, http://mated.alboan.efaber.net/eu/activities/2428
. Eta bestetik, STEE-EILAS sindikatuak estereotipoak apurtuz izenpean sortutako
unitate didaktikoa. Zeinetan hainbat ekintza jarduera dira estereotipoak
identifikatu eta hausteko. Gainera, unitate honetan bideo labur baten gomendioa
egiten da, nire ustez baliabide ona suertatu daitekeena “el vestido nuevo”.
Eremu
hezitzaileak gai honi heltzeko oztopoak ditu. Izan ere, eskola gizartearen isla
da eta beraz honek ere gizarteak errotuta dituen sinesmenak eta kultura ere
erreproduzitzen ditu. Beraz ezinbestekoa da gizarte komunitate osoa
sentsibilizatzea eta nire lankide batek dioen bezala denok betaurreko morean
janztea. Hau da genero-ikuspegia txertatzea eskolako jarduera, baliabide eta
bazter guztietan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina