2019/10/28

SISTEMA BINARIOTIK ANIZTASUNERANTZ


Sexu-genero sistemari buruz aritu gara aste honetan. Argi dago kultura patriarkalaren naturalizazioa dela gure gizartearen rolak zein esteriotipoak naturalizatzeko modua, eta hori eskolara eramaten dugu, modu inkontzientean, ikasleekin zein irakasleekin ditugun harremanetan (curriculum ezkutua). Ezinezkoa da rolen naturalizazioaz hitz egitea dikotomiak aipatu gabe: ona/txarra, egokia/desegokia, maskulinoa/femeninoa … Dikotomia horren barruan, sexua eta generoa definitzen ditugu, sexua osagai biologikoekin eta generoa zerbait kolektibo edo kulturaltzat hartuta. Horregatik, sexu-generoa sistema eredu teoriko bat da, genero-sozializazioa nola gertatzen den azaltzen duena.


Gertatzen dena da maskulinoa denaren hierarkizazio horrek, femeninoa denaren gainetik, sistema bitar berera garamatzala, eta genero-ideologia sustatzera, ideia eskuindarrak dituzten pertsonengan hain hedatua.
Hortik abiatuta jaiotzen dira teoria feminista berriak eta jaiotzen da Judith Butlerren queer teoria.
Hasieran, queer teoria soilik trans munduari erreferentzia egitea usten nuen. Baina irakurgaia irakurri ondoren, ikusten dut dikotomia hori haustean eta sexu-identitate eta -orientazio desberdinak onartzean oinarritzen dela. Orain badakit, generoari eta giza sexualitateari buruzko ideia-multzo bat da, generoak, sexu-identitateak eta sexu-orientazioak funtsean ez daudela gizakiaren izaera biologikoan inskribatuta, baizik eta gizarte bakoitzean aldatzen den eraikuntza sozial baten emaitza direla.


Jarduerak egin ahala, feminismoaren teoriek genero-ikuspegiei buruz izan duten bilakaeraz ohartu naiz.
Gainera, konturatu naiz gizartea ez dagoela uste bezain aurreratua eta jendeak uste duela dena lortuta dagoela (berdintasunaren espejismoa) eta ezer gutxi geratzen dela egiteko.

Horregatik da hain garrantzitsua hezkidetza 0 urtetik aurrera lantzea, eta, ondorioz, indarkeria denaturalizatzea; izan ere, hezkuntza formala eta ez-formala mundua aldatzeko eta esteriotipoak, rolak eta abar hausteko zutabeetako bat da, eta, batez ere, sexuen hierarkizazioarekin, maila pertsonalean, sozialean, ekonomikoan ….








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina