Sexu-genero
sistemari buruz aritu gara aste honetan. Hasiera batetan garrantzitsua da hainbat
kontzeptuen berri izatea eta horiek ulertzea: sexualitatea, generoa, sexu-genero
sistema, patriarkatua, estereotipoak, genero-ikuspegia, etab.
Irakurgaia
irakurri eta jarduerak egin ahala ohartu naiz, horien berri izan arren oraindik
ere informazio ugari irakurtzeko, hausnartzeko, … dudala. Argi dago, gure
gizartean bizitzen ikasten duguna patriarkatuak ezartzen duen genero-sistema
dela.
Gero dator,
hori suntsitzeko benetako kontzientzia. Eta nire ustetan, txikitatik
hezkidetzan hezten bagaituzte; baliabide ezberdinak eskainiz, informazio zabalduz
eta norbera den bezela onartuz, gizarteak ezarritako estereotipo eta
sexu-genero sistema ahuldu genezake. Zihur.
Horretarako
ezinbestekoa da egungo helduok honengan hausnartzea eta sinistea bidea hori
dela. Gero hau, txikienei helarazteko. Gaur egun baliabide ezberdinak ditugu,
bideoak, literatura, erreferente diren benetako bizipenak, familia sistema
ezberdinak eskoletan, …
Aurreko
urteetako ekarpen hau partekatu nahiko nuke zuekin:
Bestalde, burura etorri
zaiten bide honekin amaituko dut gaurkoan, ondo izan!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina