2019/10/28

Giza baliabideon esku


Hasieratik uste izan dut sarreran jasotzen den Itziar Ziga-[1]ren “Bi sexu, bi genero: guztioi hainbeste min egin digun determinismo dikotomikoa” , ezin zela hain labur, argi eta bortitz azaldu. Esaldi benetan eraginkorra deritzot, irakurri eta hausnarketan sakon luzaroan murgiltzeko, bizitzan zehar egin dugun ibilbidea, zenbat pasarte, egoera… gogora ekartzeko, haserretzeko, zenbaitetan indar nahikorik gabe esku hartzeko gai ez garelako izan, edota bai, aurrerago indarberrituta, duintasunaren bila.

Zenbat borroka azken indarretaraino,  Anuntxi Aranak[2] dion kategorien argitasuna, biribiltasuna eta distirarekin haustea erabakitzen duzunean eta zailtasunak zailtasun atzera egin gabe jarraitu: “errealitatea higikorra eta lainotsua da... eta haren aldean kategoriak argi, borobil eta distiratsu agertzen zaizkigu”.

Lanketa guztia neure barneari galdezka aritu zaio, bide batez, egindako hautuen birbalidapena eskatuz, errealitate lainotsu horretan, bidegurutzetan hartutako irtenbideen nolakotasunean. Eta erantzunak baiezkoak izan dira, merezi izan dutela, hainbeste min egin digun determinismoarekin hainbatetan haustea, nahiz oso anker, gogor eta garratz suertatu. Baina bestela ez zukeen irtenbiderik.

Orain badakit genero-ikuspegia dela tresna, jakintza guztiak zalantzan jartzeko lagungarri, egia eta unibertsaltasuna darabilten diskurtsoak deslegitimatzeko eta patriarkatua gizonek emakumeen gainetik eginiko botere-hartze historikoa[3], ezberdintasuna iraunarazteko egitura salatzeko.

Baina aurrera egin ahala, osatuz joan da ikuspegia, transfeminismoaren kontzeptualizazioarekin bat eginez: emakume anitzen arteko ezberdintasunak agertaraztea eta kontuan hartzea, agerian jarriz entzuten ez direnen ahots guztiak.



Gelarako baliabideen artean, aste honetan behin eta berriz landu dugun ipuinaren ikuspegitik, aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratu dut 2017an Itxaso Perez-ek idatzia eta bat nator erronka komunitate osoaren inplikazioan datzala, ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etikoak… bazterkeriarik gabe hezkuntzak eskaintzeko:

... oztoporik handiena,... aliatuak ez aurkitzea da, hau da, norberak bakarrik aurre egitea zaila da, ... Beraz, ikas-komunitate osoan bilatzea izango litzateke idealena, gurasoen aldetik, lankideen aldetik eta eskolan parte hartzen duten guztien esku egon behar da benetako aldaketa.



Eta amaitzeko, gaur goizean Twitterren aurkitu dudan txio bat. Baliabideez ari garenez, hona hemen aurki dezakegun hoberena: gu geu!







[2] Arana, A., Sexismoa sinbolo eta arketipoetan, artikulua Emakumea:sexua ala generoa liburuan (28.or.)
[3] Sau, Victoria, Diccionario ideológico feminista. Bartzelona: Icaria, (1990, 237-238 orr.)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina