2019/10/28

Sexu-genero sistema apurtuz askatasunean hezi


Sexu-generosistem a apurtuz askatasunean hezi
Aste honetan landutako hainbat eta hainbat kontzeptu biltzen dituen bideo batekin hasiko dut nire ekarpena


                      
               Edozein gai bati buruz hitz egiterakoan kontzeptuak argitzea ezinbestekoa dela iruditzen zait, baina sexu-generoarekin bueltaka gabiltzan aste honetan kontzeptuen argitzea behar beharrezkoa dela iruditzen zait, oinarria.  

 Sexu-genero sistema  bitarra naturaltzat jotzen dugu oraindik eta hori hausteko, kontzeptuak ezagutu, hausnartu eta hezkidetzan hezi behar dugu. Genero aniztasunean heztea behar beharrezkoa dugu. Bakoitza den bezalakoa izateko askatasunean hezteak lagunduko digu eredu bitarrak hausten. Aske bizitzeko  pertsona beste genero identitate egon daitezkeelako ideia indartu behar dugu kalean, etxean, eskolan, sareetan.
Hezitzaile gisa ikasleekin lantzeko moduko dokumentu bat eransten dut baina nire ustez helduok (izan guraso, irakasle, hezitzaile, auzotar,..) erabat barneratuta ditugun estereotipoak suntsitzeko ahalegina egin beharko genuke, behin eta berriz ezkutuko curriculum horretan errepikatuz goazen eredua.
Baina ez dugu lan erraza, hezkidetzan heztea, hona hemen nire iritziz ditugun oztopoak:
       
-                 Gure aurreiritzi eta ikasitakoak desikasteko zailtasunak. Jaso dugun heziketa ez da hezkidetzan oinarritua izan, sistema erabat bitarrean (neska-mutil / femenino-maskulino) hezi izan gara, neska eta mutilen ezaugarri oso definituak ziren garai batetik gatoz, eta pixkanaka aniztasunez ohartzen joan gara. Baina oraindik oso barneratuak ditugu hainbat eta hainbat jokamolde, hizkera, funtzioa,..
-                 Teorian ikasitakoa praktikan koherentziaz aurrera eramateko zailtasunak. Helduon artean adostasunak lortzea behar beharrezkoa da.
-                 Komunikazio ez sexista eraldatzeko zailtasunak, oso barneratuak ditugun esamolde
“Gure umeak esparru edukatibo batzuetan genero presio gutxiago pairatzea ekarriko balu sikiera, ez litzateke gutxi; askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko…” Amelia Barquín
Berdintasunaren premia hezitzaileon diskurtsoan egotea oso beharrezkoa da, noski; bide luzea daukate emakumek eta neskek lortzeko mutilek eta gizonek dauzkaten aukerak, abantailak, boterea. Baina batzuetan zera botatzen dut faltan “hezkuntza eta generoaren” inguruko diskurtsoan: askatasunaren aldarrikapena. Eta diskurtsoan gabezia hori detektatzen badugu, zer esango dugu praktikari buruz…

Aurreko edizioetako Mabel Ciaren ekarpenarekin bat egin dut, gainditzutzat jotzen ditugun hainbat gauza oraindik pil pilean ditugula adierazten duenean. Hezkidetzan dago gakoa. http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/10/sexu-genero-sistema-gaindituta-dugu.html
Bukatzeko Galukomaren abestia txertatu dut.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina