Zentzu horretan, egunerokoan topatzen ditugun bidegabekerien oinarrian mundua ulertzeko ikuskera bat ezkutatzen da, eta ikuskera horrek hain errotuta dugun sistema honekin egiten du bat. Eta horrela, eta "Sexu-genero sistema suntsitzen" testuan irakur dezakegun bezala, "hausnarketa konplexu eta esku hartze diseinu sakon bat egin ezean, eremu hezitzaile oroko binarismoa eta esentzialismoa hedatzen jarraituko du". Horregatik, izan gaitezen ausart, murgildu ditzagun ikasleak konplexutasunean, hausnartu dezagun gure errealitateaz, eta saia gaitezen injustiziaren zergatiak topatzen, gure esku baitagu bide berriak sortzea.
Aurreko edizioetako postak arakatu eta "Sexu-genero sistema gure inguruan" jardueran egin dudan hausnarketarekin lotura zuzena duen sarrera bat izan dut gustuko, hainbat erreferentzia interesgarri eta baliagarri eskaintzen dituena, gainera: 2018ko abenduaren 17an Argiñe Alacanok egindakoa: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/12/nolakoa-gizartea-halakoa-hizkuntza.html. Hizkuntzetako irakasle naizen heinean, bide berri hauetan pausuak eman ahal izateko bada aztertu, aldatu eta hausnartu behar dugun eremu bat: hizkuntzarena. Sexu-genero sistemak ezarritako mugei aurre egin ahal izateko, pentsamoldearen oinarriak ezagutu eta eraldatzeko eguneroko ahalegina egitea da nire proposamena, ahalegin hau ere gure eguneroko hizkuntzan islatu ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina