2019/10/27

sexu-generoAKATSA SISTEMAN!!!!


Sexu-genero sisteman, sexuak (biologikoa) generoari (kulturala) lotua egotea derrigortzen du eta honek berarekin dakar hierarkizazioa, maskulinoa beti femeninoaren gainetik egotea. Bereizketa bera  estereotipoak dira, kolektibo bati atxikitzen zaizkion ezaugarrien bilduma eta hauexek dira kalte gehien egiten dutenak. Pertsona baldintzatu egiten  du, rol eta parametro batzuen barruan mugitzea behartzen du bere jokaera, sentimendu, emozio…alor ezberdin askotan, askatasunez eta nahi duen bezala adierazi beharrean.

Horregatik, zenbat eta gehiago irakurri eta gai honetan sakondu, emakumea izateaz harro nagoen arren, badirudi, generoaren bereizketa desagertzen ez den bitartean maskulinitate hegemonikoa errotua izango dugula. Gainera, sistema dikotomiko honek ez du biltzen existitzen den aniztasuna, beti ere sistema heterosexualari erreparatzen baitio. Kulturalki inposaturiko zerbait denez, deseraiki daiteke eta horretarako ezinbesteko tresna genero-ikuspegia da. Sistematikoki emakume eta gizonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko ezberdintasunak aztertzen ditu honek, patriarkatuari aurre eginez, hau da, ezarritako egitura sozial hierarkikoari.


Aurreko edizioetako post-en artean Maria Erostarberena gustatu zait, batez ere identitate, genero eta sexua bereizteko erabili duen irudiagatik. Laburmetraia eta luzemetraia ere eskertzekoak dira.

Nire ingurukoekin gai hau lantzeko, ni hezkuntza munduan ez nagoenez, ipuinak erabiliko nituzke. Ipuin klasikoak aztertzeak lagungarriak dira, baina gaur egun badira generoaren gaia eta nortasuna espezifikoki lantzen duten ipuinak. Beraz, Lehen Hezkuntza hasierako haurrei begira akaso, hauek irakurtzea litzateke eta ondoren ulertu denaren eta benetako esanahiaren analisia egitea. Argazkian ipuin hauetako batzuk (Nor naiz ni?, Munstro arrosa, Las lavanderas locas, Yo voy conmigo, Aitatxok uste du mutila naizela, Itsaslamina-isatsa):




Genero bereizketa gure gizartean oso errotua dagoen gai bat da, uneoro aukeratu behar dugu gizon ala emakume garen: komunetan, aldageletan, arropetan, jostailuetan…Inguratzen gaituzten eremu guztiak baldintzatuak daude oraindik ere, telebistako iragarki, interneteko informazioa, eskoletako ikasmaterialak…Beraz, espazio guzti horietan eragitea lortu beharko genuke, iristen zaigun informazioa anitza izateko eta kolektibo guztiekin inklusiboa.

Bideoa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina