Sexu-genero
sistemari buruz aritu izan gara aste honetan. Hasieran uste nuen gaia
nahiko konplexua izango zela, baina ez horrenbeste. Hori
ezjakintasunaren ondorio izan da. Irakurgaia 3 aldiz irakurri ostean
eta asteko jarduerak burutu ahala konturatu naiz lan handia dugula
egiteko, ez baita konplexua , oso konplexua baizik. Horrek ez du esan
nahi pesimista nagoenik honen guztiaren aurrean, ez, baina bai
konturatu naiz gutxi batzuk ez dugula ezer lortuko eta erronka
nagusia lehen urratsean dagoela, sentsibilizazio prozesuan, alegia.
Hori lortu ostean, denbora izango da beste urrats guztien testigu.
Aurreko
edizioak trasteatuz, hainbat ekarpen interesgarri irakurri ditut,
baina ondorengoa aukeratu dut:
Zer
da normala? Izenburua jarri zion Argiñek eta horrek eman dit
atentzioa. Ondoren, irakurri eta nola egituratu zuen artikulua
gustatu zait. Halaber, hainbat hiperresteka interesgarri eta bideo ere
agertzen dira.
Bestalde,
inguruko ume zein gazteekin gai hau lantzeko baliabide aproposen bat
zein izan daitekeen jarriko dut. Guztiek ikusi eta ondoren egin
beharreko hausnarketa eskatzen dute: Lehen hirurak DBH eta Btxilergorako lirateke aproposak eta azkena LHrako
-
Ez dugu zalantzan jartzen sistema bitarra edota gehienek ez dute zalantzan jartzen, behinik behin. Horregatik “normaltasuna” erreferentzia marko gisa agertzen da oraindik eta hori zeharo aladatu beharko litzateke.
-
Sexu-genero sistema binarioaren ondoriozko transfobia, lesbofobia, homofobia eta ezaugarri guztien aurka borrokatzeko aukera murritza da oraindik, ez baitugu lehen puntuan esan bezala sexu-genero sistema binarioa suntsitu.
-
Eta azkenik, genero ikuspegia integratzea hezkuntzan esku hartze eta eremu guztietan, baina baita familia eta kalean litzateke helburu nagusia. Baina horretarako, arestian esan bezala, sexu-genero sistema binarioa suntsitu beharko genuke, beste behin ere.
Azkenik,
gai hau lantzeko, bai etxean, bai eskolan zein kalean, ondorengoak
liratekeela esango nuke oztopoak:
Beraz...ez
gara geldituko...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina