TRENA MARTXAN JARRI DUGU,
LEHENDABIZI DENOK BARRURA,
BIGARREN, ABIADURA
Aste honetan sexu-genero sistemari buruzko hausnarketa egiten saiatu naiz, niretzat gai oso sakona da eta denbora laburrean ez dut uste nire zalantzak guztiak argitu direla, ez guztiz.
Sexu-genero sistemak izan duen kaltea argi daukat, baita generoaren kontzeptualizazioa ere, baina ez dut uste gehiegi sakondu denik sexu kontzeptuaren inguruan, bereziki arlo biologikoan. Bideoan entzun ditudan esaldi batzuk zalantzan jarri naute: sexu-genero kontzeptuak orain dela bi mende hasitako kontua dela? Nik ikasitakoaren arabera askoz arinagoko sistema da hori. Bat nator esaten denean gizon eta emakumean desberdintasunak genoroarekin bat egiteak era naturalean izango balitz bezala frogatu nahi izan dela, kategorizazio dikotomiko baztertzailea alegia. Hala baina, zer esan nahi da bideoan esaldi honekin: (…) horregatik bi sexuez haratago pertsona beste genero identitate egon daitezke deusezten eta berreraikitzen. Nire uste apalean, kontzeptu horiek kulturalak baldin badira eta sozialak pertsona indibidualitate gisa at dagoen eraikuntza da, beraz ez dut ulertzen nola egon daitezkeen pertsona beste genero.
Baten batek esango dit, zergatik nahasten duzu arlo biologikoa arlo sozial batean? Niretzako biak behar direlako aurrez-aurre dugun gakoa ondo ulertzeko.
Baten batek esango dit, zergatik nahasten duzu arlo biologikoa arlo sozial batean? Niretzako biak behar direlako aurrez-aurre dugun gakoa ondo ulertzeko.
Sexu-genero, euskararen erabilera inklusiboa
EHU argitaratutako “Gida azkarra, euskararen erabilera inklusiboa” https://www.ehu.eus/documents/2007376/12795677/Gida-azkarra-Euskararen-erabilera-inklusiboa.pdf/b3df870b-a282-23a0-efef-9545d45df775
-n hizkuntzaren inguruko gogoetak egiten ditu, eta munduan genero ikuspegia deusezteko dauden proposamen batzuk jasotzen ditu. Egia esan, ni oso urrun nago hor planteatzen diren batzuetatik, x formula erabiltzearena -alumnxs, amigxs…- edota genero neutroa -alumnes, amigues- gisa adieraztea.
Baten batek esango dit, zergatik nahasten duzu arlo biologikoa arlo sozial batean? Niretzako biak behar direlako aurrez-aurre dugun gakoa ondo ulertzeko.
Sexu-genero kontuetan sakontzeko hemen aurkitu dudan esteka:
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/el-concepto-de-genero/ar-152507/
Gure esparruan gaia bideratzeko
Bestalde, hezitzaile gisa ikasleekin lantzeko eztabaida interesgarri bat jarri nahi dut. Programa honek audientzia handia izan dut. Gaiaren inguruan, zenbait pentsaera daude. Oso interesgarria izan daiteke Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiteko, bereziki 4. DBHn eta batxilergoan. Gainera, ikasgai desberdinetako aportazioak entzun daitezke: sexua, generoa, identitate sexuala pertsonala eta gizarte mailan. https://www.youtube.com/watch?v=ut_f6rvYyIw
Sexu-genero sistema lantzeko dauden oztopoen artean lehendabizi norbera aipatuko nuke. Gaia ez da erreza bideratzeko, zalantza asko sortzen ditu, norberaren konbikzioak ere zalantzan jartzen ditu. Beste alde batetik, eskolako plangintzan sartu beharreko ikusten dut, familia batzuekin arazorik ez izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina