2019/10/28

Paradoxak lagunduko gaituelakoan:

GENERO-ERAIKUNTZAK DESERAIKI, GENERO-IKUSPEGIA TXERTATUZ

SEXU-GENERO SISTEMAri buruz aritu gara aste honetan, zeinaren arabera, sexua (biologikoa) generoarekin (kulturala) derrigor lotuta egon behar du, hala, gizonek maskulino izan behar dute eta emakumeek femenino. Baina nolakoa da gizon maskulinoa? Eta nolakoa emakume femeninoa? Are gehiago, zer da gizon? Eta zer emakume? Genero kontzeptua ez ezik, sexu kontzeptua ere eraikuntza soziala baita. Sistema bitarrak ez du biltzen existitzen den aniztasuna. Josebe Iturriozen testigantza entzun eta ikus dezakegu hemen: “ez dut uste gizonik existitzen direnik”, edo emakumerik existitzen denik. 
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/autentikoak/bideoak/osoa/6363093/bideoa-josebe-iturrioz-transexualitateaz-eta-maskulinotasun-ereduez/
Ildo beretik, Judith Butler-ek zera dio: pertsona beste genero-identitate egon daitezke eta bakoitzak nahi beste genero garatu ere bai.


 
 

Hala ere, Coral Herrerak dioen bezala, jendea ahal den moduan egokitzen zaio genero identitate bitarrari, horri esker onespen gehiago lortuko baitu. Aldiz, arautik, sistema bitarretik desbideratzen dena, arraro edo anormaltzat jotzen da eta baztertu. Gauza bera gertatzen da bestelako estereotipoekin: jatorria, sinesmenak, orientazio afektibo-sexuala, ezaugarri fisiko eta psikokoak...  
Baina gauza da aipatutako ezaugarri horien intersekziotik osatzen dela identitatea, hain zuzen ere. Sistema bitarrak ezarritako kartzelatik ihes egin eta geure buruak onartu eta maitatu behar ditugu.

Aurreko ediziotako postak ikusten nenbilela, honakoarekin egin dut topo:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/patriarkatuak-sustatzen-dituen-bizi.html
Bertan, Gayle Rubinen “Sexu-hierarkia: zirkulu magikoa versus kanpoko mugak” taula dago ikusgai, non gaur egun sexualitate ona eta txarra zer kontsideratzen den azaltzen den. 

Hasieran uste bezala, irakurgaia irakurri ondoren eta astean zehar eginiko jarduerak burutu ahala, geroz eta argiago dut SISTEMA BITARRA ZALANTZAN jarri behar dugula eta gainditu. Baina nola deseraiki eraikitako genero-identitate sistema? GENERO IKUSPEGIA erabili beharko dugu aurrena, paradoxikoa badirudi ere; estereotipo eta rol horiek detektatu behar ditugu haietatik askatu ahal izateko. Askotan ohartu gabe erortzen baikara dikotomia horietan, jarrera eta harreman sexistak erreproduzitzen ditugu; horrek ekarri ditu emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak. Horretarako baliagarriak izan daiteke rolak eta estereotipoak iraultzen dituzten baliabideak:
 

Eta ez soilik generoarenak, baita orientazio afektibo-sexualarenak ere: https://www.youtube.com/watch?v=GKt7YqJ7Egw&feature=youtu.be Edota beste edozein aurreiritzi zalantzan jarriko dituenak, arraza edo sinismenak kasu: https://www.youtube.com/watch?v=M-KiKD0ye8Q
Gainera, entzuten dituzten abestiak, ikusten dituzten telesailak, jokatzen dituzten bideojokoak, irensten dituzten iragarkiak, egiten duten sare sozialen erabilera… Horiekin guztiekin lan egin daiteke. Bestela ere, material interesgarri asko dago: STEILASen Unitate Didaktikoak (Iraultzeko prest! http://eskola.ehige.eus/wp-content/uploads/2018/05/STEILAS-IRAULTZEKO-PREST.pdf edo genero eta aniztasun sexualerako gida https://steilas.eus/2015/05/14/genero-eta-aniztasun-sexualerako-gida/ esaterako), Berdinduren “Ikasgelan sexu-heziketa lantzeko eskuliburua”, Rainbow Project tresna pedagogikoa http://www.rainbowproject.eu/material/index.htm eta abar luzea…
Aste honetan, adibidez, ikasleak erakusketa bat ikustera eraman ditugu: “ERAIKUNTZA IDENTITARIOAK, WORK IN PROGRESS”. Bertan disidentzian dauden hainbat gorputz existitzen direla ikusi dute.
ZAILTASUNAK?
Genero-sistema deseraikitzeko zailtasun nagusia horixe bera da, genero-sistema, sistema bitarra erabat barneratuta dugula. Eta beste faktore bat gaineratuko nuke: beldurra, ziurtasunik gabeko eremuetan bizitzeko dagoen beldurra; dena sailkatzeko beharra dugula dirudi.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina