2019/10/28

SEXU-GENEROA: GIZA KONTROLERAKO TRESNA

Argi dago etiketak jartzearena asko gustatzen zaigun zerbait dela. Jaio baino lehen kokatu nahi gaituzte alde batean edo bestean. "Zer da neska ala mutila?. Milaka aldiz entzun det galdera hori izan berri dudan alabaren haurdunaldian. Eta nire erantzunik gustokoena izan da: "alua dauka, baino bera nahi duena izango da".

Askotan ez gara konturatzen etiketa horiek atzetik daramazkiten konnotazio guztietaz. Azken finean, etiketa horiek mugatu nahi gaituzte zerbait konkretua izatera:
Neska bada: arrosa kolorea, sensiblea izango da, emozionala, beldurtia izango da...
Mutila bada: urdina kolorea, ausarta izango da, mugitua, lehiakorra...

Bereganatzen ditugu gizarteak atxikitutako rol eta arauak.
Eta muga horietatik ateratzea zaila izaten da. Eta ateratzen dena, kritikak jasotzera edota baztertua izatera arriskatzen da.

Gaiari buruz hainbat gauza nekizkien arren, ez nintzen hain konsziente sexu-generoak duen botereaz eta ikasi dugun bezala, giza kontrolerako tresna nagusietariko bat dela.
Gainera, sexu-genero sistema, sistema bitarra da eta ez du biltzen  existitzen den aniztasuna. Eta horregatik ere, sufrimendu handia sortu lezake pertsona askorengan.

Eta honekin batera, Coral Herreraren hitzak:
"pentsaera bitar horrek naturalaren eta artifizialaren artean bereizi du, eta araua ezarri du, alegia, ‘normala’ dena. Beraz, definizioei men egiten ez diena eta arautik desbideratzen dena arraro,
arrotz edo anormaltzat jotzen da” .

Hona hemen honekin lotuta dagoen bideotxo bat:

La deconstrucción del género | Cris Montgomery | TEDxSantaCruzdelaSierra




Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat

Beste urtetako postak irakurtzen egon naiz eta F!ONA k idatzitakoa aukeratu dut:

SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN


Asko gustatu zait batez ere berak jarritako adibideak oso ohiko gaiak direlako. Alde batetik, elkarteen kasua. Gezurra ematen du  nola gaur egun oraindikan egon daitezkeen horrelako elkarteak. Hain zaila da horrekin bulkatzea? Beste mendeetako gai bat ematen du!
Bestalde, aipatu duen lagunarena ere...Gero eta kasu gehiago ezagutzen ditugu lagunartean, familian edota eskolan. Eta idazleak esan bezala, gu ere batzutan etiketatu behar hori ere sentitzen dugu: neska sentitzen ez bada, mutila sentituko da!...Ba ez! ez neska ez mutila!!!!
Azkenik, komunen gaia. Hain zaila al da denentzako diren komunak egiten? kartelik gabe??etiketarik gabe??

Inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide bat

Aurreko jardueratan ikusi dugun baliabidea oso aproposa iruditu zait, filma edo ipuinen bidez estereotipoak aztertzea.
Honetaz aparte, egunero entzuten ditugun abestiak ere aztertzea okurritu zait. Abesti hauetan, estereotipo ugari daude. Proposatuko ditut abesti pare bat, bat zaharragoa baino beste bat gaur egungoa. 

Mujer Florero, de Ella Baila Sola (1996) (4:15 min)

De mayor yo quiero ser
mujer florero,
metidita en casita
yo te espero.
Las zapatillas de cuadros
preparadas,
todo limpio y muy bien hecha
la cama.
De mayor yo quiero
hacerte la comida
mientras corren los niños
por la casa.
Y aunque poco nos vemos
yo aquí siempre te espero
porque yo sin ti,
es que yo,
es que no soy nada y...
(Estribillo)
Quiero ser tu florero
con mi cintura ancha,
muy contenta

cuando me das el beso
de la semana.
Es mi sueño
todo limpio,
es mi sueño estar en bata
y contar a las vecinas
las desgracias
que me pasan.
De mayor quiero ser
mujer florero,
serán órdenes siempre
tus deseos.
Porque tú sabes
más de todo,
quiero regalarle a tu casa
todo mi tiempo.
(Estribillo)
Y por la noche
te haré la cenita
mientras ves el partido
o alguna revista.
Y hablaré sin parar
de mi día casero.
No me escuchas,
no me miras,
¡ay!, ¡¡cuánto te quiero!!!
(Estribillo)

Abesti guztia kopiatu dut uste dudalako desperdiziorik ez duela!!!

Abestia entzun eta gero hausnarketa bat egiteko proposatuko nieke ikasleei:
*Nola aurkezten dira emakumeak abestian? Gizonak?Ze estereotipo ikusten dira? Emakumeei gustatzen al zaie "mujer florero" izaten? etabar...

Eta gaur egungo beste abesti hau ere aztertzeko eskatuko nieke:


Te compro tu novia. Maluma
Pues tu me has dicho que es linda y apasionada y es buena y adinerada, no cela nunca por nada y sabe hacerlo todo en la casa / No sale ni a la esquina no habla con la vecina no gasta y economiza y todo lo resuelve tranquila. / Véndela, véndela o dile a su madre que me fabrique otra igualita / Véndela, véndela si quiere una mía por ella te las cambio toditas
Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoak?

Neretzako oztoporik handiena da estereotipoak oso oso barneratuta ditugula, eta horregatik oso zaila dira hauek aldatzen. Beraz txiki txikitatik lantzea oso garrantzitsua da.
Maskulino-femenino kategoria dikotomikoek mugatzen dute pertsonak askatasunez garatu daitezen eta lan handia dago jendeak hauek desikasi ditzan.
Gainera, estereotipo horietaz inguratuta gaude telebistan, iragarkietan, filme eta abestietan...beraz zaila da hauetatik eskapo egitea.
Azkenik, oso zaila ikusten det estereotipo horien ondorioz sortu den gorrotoaren kontra borroka egitea, baita hauek sortutako sufrimendua desagertaraztea ere.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina