2019/11/02

GENERO-INDARKERIA: MUNDU OSOKO IZURRITE BAT



Genero indarkeria gizarte guztietan dago. Gizarte guztiek partekatzen dute, neurri handiagoan edo txikiagoan, emakumeen eta gizonen arteko harreman hierarkikoak ezartzen dituen ideologia patriarkala. Mundu osoko izurrite bat dela diote adituek. Bestalde, zeharkako fenomeno bat omen da. Indarkeria emakumeen aurka gauzatzen da, haien egoera zibila, jatorria, klase soziala edo kultura edozein izanda ere. Arrisku-faktore bakarra emakumea izatea da. Genero indarkeria diskriminazio modu bat ez ezik, giza eskubideen urraketa ere bada, estatuek prebenitu eta desagerrarazi behar dutena.
Biolentzia horren azterketan arrazoi eta aldagai ugari sartzen dira, baina nik Ines Alderdiren[1] hitzak azpimarratuko ditut: “estereotipo sexisten iraunkortasunak genero-indarkeria ezkutatzen laguntzen du, hasierako faseetan agertzen denean zaila egiten zaie errekonozitzea…”. Halere,  ideia hori ez da berria, aurreko asteko gaia izan baita, eta biolentzia prebenitzeko lan-lerrorik inportanteena dela esan daiteke. Gazteek ez badituzte eraikitzen edota eraldatzen estereotipo sexistak eta, horretarako estatua hezkuntzaz zein legez baliatu beharko  litzateke, prebenitze-lan hori gauzatzea zaila baino zailago izango da.



Genero indarkeria ikasia dela frogatzeko beha dezakegu zer gertatzen den ikastetxeetako patiotan, izan ere, patioak dira gatazkak agertzen diren lekurik ohikoenak. Testuinguru horretan  erraz ikusiko ditugu gizonek gatazkak ebazteko erabiltzen dituzten estrategiak: keinuak, kolpeak, irainak, mehatxuak, baztertzea, erridikularizatzea… Eta estrategia horiek guztiak telebistan, etxean, kaleetan ikusi eta ikasi dituztela.










Bukatzeko, beste adibide harrigarria bezain kezkagarria, desodorante baten publizitatea. Emakumeen erabilera salatzeko modukoa da.


 

Aurreko edizioetako posten artean Maider Avaristorena (http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/genero-indarkeriari-buruz-hausnartzen.html)  aukeratu dut genero-biolentzia zer den ikasteko akrostikoa oso originala eta erabilgarria iruditu zaidalako.


Gizarteak biktimei laguntzeko eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzesteko erantzukizuna badu. Salaketa jartzea lehen urratsa da, baina ez da nahikoa. Emakume batek salaketa egiteak adierazi nahi du gizarte gisa prebentzio politiketan berandu gabiltzala. Horregatik, beharrezkoa da sozializazio ez-sexistaren alde egitea, berdintasunezko balioak, indarkeriarik gabeko gatazkak konpontzeko jokabideak eta genero-indarkeria lantzen duen indarkeria sinboliko eta estrukturala desagerrarazteko. Era berean, biktimek kasu bakoitzari egokitutako babes-neurriak behar dituzte, laguntza espezializatua eta diziplina anitzekoa eta erakundeen laguntza indarkeriaren ziklotik ateratzeko. Genero-indarkeria prebenitzeko modurik onena berdintasunezko gizartera joatea da, non gizonek eta emakumeek balio, parte-hartze eta eskubide berberak dituzten.





[1] Jóvenes y género. El estado de la cuestión. Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventud y la Fundación de Ayuda contra la Drogadicción. 2015. Género y Juventud: una lectura actualizada. Inés Alberdi 21. or. Ikus taulak 136.or., 142, 144, 145

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina