2019/11/01

Gazteen %31ak: "gizon oldarkorrak erakargarriagoak dira"

Genero-indarkeria emakumeek ​emakume izate hutsagatik jasaten dituzten tratu txarrak dira. Indarkeriaren eskalada arrunta mikromatxismotik, abusu psikologikora pasatu, eraso fisiko eta sexualarekin jarraitu eta, kasurik txarrenetan, erailketara ailegatzea izan liteke. Oso modu errazean azaltzen du hau Carmen Ruíz Repullo soziologoak, “La historia de Pepa y Pepe”-ren bidez:



June Fernandezek dio “Mikromatxismoak ugariak dira, era guztietakoak. Pertsona batek egindako erasoa izan daiteke, baina egungo gizarteak emakumeen aurka zuzenean egindakoa ere izan daiteke”. Hona hemen hainbat adibide:
Kasu gehienetan, muturrekoa ez bada, indarkeria hau identifikatzea zaila egiten zaigu, gizartean oso errotuta, presente eta naturalizaturik baitago.
Maite Asensio Lozanok Berrian idatzitako artikuluan adierazten du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2019ko abuztu amaierara arte bildutako datuen arabera, egunero 14,8 salaketa izan direla urteko lehen zortzi hilabeteetan. Datua beldurgarria da, bi orduro salaketa bat eguneko. ​Eta hori gutxi ez balitz, Graciela Atencio​kdioe​n moduan indarkeria-matxistaren zifra ofizialek ez dituzte biktima guztiak kontuan hartzen: “Datuak ia bikoiztu egiten dira".


Baina gatozen gazteengana…

Harrigarria bada ere, Verónica De Miguel Lukenek aipatzen du mutilen %33k onuragarritzat jotzen duela ​bikotekidea kontrolatzea.​ Hemen teknologia berriek mesede gutxi egin dutela esan beharra dut. Hala gertatzen da esaterako whatsappak:
 
 
Ines Alberdik egindako ikerketaren emaitzek ere arreta deitzen dute. Mutilen %30 pasatxo ados dago ondoko baieztapenekin: “Emakume bati bere senarrak eraso egiten dionean, zerbait egin du hori probokatzeko” eta “Mutil bat neska batzuekin ibiltzea ondo dago, baina ez alderantziz”. Mutil hauei Ibon Arrizabalaga de Mingo aurkeztuko nieke​ “​sexismoak sortzen duen desorekak ez du bakarrik emakumeen kolektiboan eragiten. Gizonei pribilegio batzuk ematen dizkie, engainatuta edukitzeko eta ez ikustarazteko sistema ez dela ona”.
Baina are deigarriagoa egin zait nesken %28 eta mutilen %34a "gizon olkdarkorrak erakargarriagoak dira" esaldiarekin ados daudena jakitea. Honi azalpena Susan Brownmiller​-ek ematen dio, esanez historian zehar “heroi bortxatzailearen eredua” izan dela gizonentzat eredurik erakargarrienetariko bat. Gizonak mundua konkistatzen zuen heinean indarrez bereganatzen zuen emakumea. Baina ez soilik gizonentzat, hemen ikusten dugun moduan, baita emakumeentzat ere. Eta horrek haserretzen nau ni. Izan ere, emakumeok geure buruei harrika gabiltza askotan!

Genero-indarkeria ikasia dela​ frogatzen duen adibide bat ematea ez da zaila. Maskulinoa denaren eraikuntza txikitatik hasten da. Lagun baten semeak gustuko zuen jertse arrosa janztea, baina behin eskolan barre egin zioten eta jertse hura ez zein berriro ere etxeko armairutik atera. Beste behin parkera joan eta helduagoak ziren mutilek barre egin zioten azazkalak margotuta zeramatzalako. Hala ikasi zuen azazkalak ez margotzen, gustuko bazuen ere. Ordura arte naturaltasunez egiten zuena ukatu zioten. Hala ikasi zuen zer den mutil maskulinoa izatea... Gero honelakoei erantsi diezaiekegu Ines Alberdik aipatutako baieztapenen sinismena eta horra hor genero-indarkeriaren iturburuak.


Ikastetxean genero-indarkeria lantzeko hainbat jarduera egiten dira, tutoretza planean txertatuta daudenak. Batez ere tutoretza saioetan edota balio etikoetan lantzen da genero-indarkeria, nahiz eta beste ikasgairen batean, hizkuntzak kasu, halako gaiak ere landu egiten diren irakurgaien bidez edo. Askotan, ordea, azaroaren 25aren inguruan lantzen den gaia izan ohi dela uste dut. Egia esan, primeran dago, baina ez zait nahikoa iruditzen…  
Erronkak...
1- Aniztasuna aldarrikatu eta onartu: maskulinitate berriak landu; gizon izateko, emakume izateko, pertsona izateko moduak eta ereduak ireki
2- Tratu txarrak identifikatu eta tratu onak landu
3- Ikasleen artean berdintasunezko harremanak sustatu: botere desorekarik gabeak 
4- Heziketa afektibo-sexuala landu ikasleekin eta familiekin, haien artean maitasun eta harreman osasuntsuak izan ditzaten.
5- Ikastetxe seguruak egin: gatazkak modu baketsuan ebazten diren tokia 


Aurreko ediziotako posta asko onak badira ere, nik honakoa hautatu dut bertan dagoen irudiagatik, ez testuagatik egia esan. Bertan, margarita baten hostokatzearen bidez azaltzen da biolentziaren eskalada. Interesgarria eta originala. 


 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina