2020/12/13

EMAKUMEAK IKUSARAZI? BAI, NOSKI. NOLA, BESTELA?


 

 

Moyano legeak (1857) ezarri zuen lehenengo aldiz 6 eta 9 urte arteko neskak eskolara joateko derrigortasuna. Neskentzako eskolak sortu zirenez, maistrei prestakuntza pedagogikoa emateko beharra ere sortu zen. Baina bi sexuen lan-banaketa tradizionaletik abiatzen zen legea, eta neskak etxerako edo magisteritzarako besterik ez zituen prestatzen. Beraz, neskak mutilengandik banatuta zeuden eta garatzen zuten curriculuma ere desberdina zen. Ikasketetan aurrera egin nahi zuten emakumeen bidea ez zen erraza.

Resultado de imagen para guiño | Emojis, PlataformasDerrigorrezko eskolaratzeko adina zabaltzen joan zen, eta  1970. urtean (14/1970 legea) lortu zen 14 urtera arte eskolara derrigorrez joan behar izatea, curriculuma berdina izatea neskentzat eta mutilentzat eta, horrekin batera, denak elkarrekin egon ahal izatea gelatan. Sexuz desberdindutako eskolatik eskola mistora pasa zen. Urrats handia, zalantzarik gabe.

                                           Historian sakondu nahi duzuenentzat, bi lotura 


50 urte pasata… non gaude? Benetan egin dugu aurrera? Denontzako curriculum berdina dugu, bai. Neskak eta mutilak elkarrekin daude gure geletan, bai. Itxuran aukera berdinak dauzkagu denok, bai. Baina… hala da, benetan? EZ!! 

Eskola mistotik eskola hezkidetzailera pasa behar dugu, ez baita egia berdin hezten eta garatzen direla gure haurrak, neska edo mutil jaio baldin badira. Gizarteak ez dituelako berdin tratatzen eta, ondorioz, eskolak ere ez.


Nola definitu, ordea, Mari Jose Urruzolak esaten dituen pauso berri horiek? Blokearen irakurgaiak hainbat pista eman dizkigu:



Hortxe dugu, ba, erronka!!! Eta, horretarako zer? Besteak beste, hauek:

  • Eskola komunitate osoarekin sentsibilizazio-lana egin, argi izan dezagun  denok emakumeak presente egin behar ditugula eta hori guztion lana dela.
  • Orekatu beharreko eremuak zein diren aztertu.
  •  Curriculumaren errebisioa egin, ofiziala eta ezkutua, Dekretuetatik hasi eta gelan egiten den lana arte.
  • Eskolan erabiltzen diren materialetan genero-ikuspegia zaindu. Horretarako, baliagarria da oraindik ere duela 20 urte baino gehiago Neli Zaitegik eta Mari Jose Urruzolak egindako gida: Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak.
  • Ikastetxeetako dokumentu ofizialak begirada hezkidetzailetik egitea.
  • Hezkidetzan ere, ikasleak protagonista bilakatu.
  • Aurreko guztiaren ondorioz, erabakiak hartu!!

 

Eskola hezkidetzaileak pertsona ororen garapen integrala askatasunean sustatuko duela sinistu nahi dudalako. Pentazitate ereduan proposatzen dena lortzea dugulako helburu:

 

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-etatik Olatz-ek egindakoa gomendatzen dut, emakume musikariak ekartzen dizkigulako. Hemen duzue lotura.

Eta, bukatzeko, hezkidetzarako bost estrategia eraikitzaileetako bat: UMOREA. Virginia Imaz Quijera baita aukeratu dudan emakume sortzailea. Zein ongi adierazten duen, umorez josita, bidea. Emakunde saria eman zioten 2017an, hemen duzue saria jaso zuenean egindako agerraldia. Disfrutatu!



 

 

AMONAK NON EMAKUME INDARTSUAK HAN!

 

    Hainbat sarreratan murgilduta egon eta gero hau da aukeratu dudana: Emakume handi baten atzea ez dago gizonik egon beharrik eta zuk badakizu! esaldi hau gogorarazi dit post honen izenburuak.


 

    Eta honen harira Gloria Steinem nor zen jakiteko aukera aprobetxatu dut, bloke honengatik ez balitz seguru aski ez nuke denbora hori hartuko edo ez nioke garrantzirik emango. Telesail honetara eraman nau bilaketa honek eta hemen gomendatu nahiko nuke: Mrs America.


 

Eta orain niretzako emakume erreferente bat aurkeztuko dizuet.

- Larruskaineko baserri batean sortua 1940.urtean.

- Hamar anai arrebetatik laugarrena.

- Eskolara joan ez eta baserriko lanetan zein gerora etorri ziren anai arreba txikiak zaintzen laguntzen.

- 9 urterekin Elorriora joan zen, eta asto batean ogia saltzen zuen.

- 16 urterekin fundizio batean hasi zen lanean, gehiengo oso handia gizonezkoak ziren.

- 20 urterekin ezkondu eta lan egiteari utzi zion.

- Bi alaba izan zituen eta hauek 8 eta 6 urte zituztenean etxetik kanpo lanean hasi zen berriro. Auzoko elikagai denda batean lehenik eta herriko medikuaren kontsultan ondoren.

- 42 urterekin alargun geratu zen. Lehen bilobak izan eta beraien zaintza lehenetsi zuen.

- 13 urte bikote gabe egon ondoren gizon bat ezagutu eta 20 urte iraungo zuen erlazioa hasi zuen. Ez zuen berriro ezkondu nahi izan.

- 70 urterekin zerbait gertatzen zaiola konturatu eta bere bizitzan zer nahi eta zer nahi ez duen erabaki. Ondorioz, bikotea izandakoa utzi eta Elorriora bueltatu bakarrik bizitzera.

- Handik gutxira Alzheimerra diagnostikatu eta lau urtetan hainbat bizilekuetan egon ostean Otxandioko Zaharren egoitzan ingresatzea erabaki.

- Gaixotasunaren ondorioz nor den eta nor garen ondo jakin ez arren, beti ezaugarritu duen irribarrea erakusten du. Nire amama. 

 


 


Orokorrean arlo guztietan erreferenteak bilatzen ditugunean jende askorengarana heltzen diren pertsonak bilatzen ditugu. Jakintza, militantzia arloetan, arlo artistikoan edo arlo globalago batean egin duen lanagatik merezimendu bat daukana. Asko kostatzen zitzaidan horrelako norbait aukeratzea, eta bere inguruko informazio bilketa soil batean bakarrik geratuko zenez, niretzat benetan garrantzitsuak eta erreferenteak diren emakumeetan pentsatzen hasi nintzen, eta hauxe da emaitza... Uste baino hurbilago dauzkagu kontatzeko moduko bizi ibilbidea duten emakumeak.

Honekin guztiarekin Euskal Herriko gure amona eta emakume indartsu horiei aitortza, askotan ahaztuak izaten baitira.

 


 

Benetan ariketa oso interesgarria izan da amonaren inguruko informazioa jasotzea eta inoiz egin ez baduzue, horretara animatu nahi zaituztet! Gora gure amonak!