2023/04/26

Agurra

 

AGURRA

Bide luze honen ostean, guztiok agurtzeko momentua iritsi da. Lan handia egin dugulakoan nago eta eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi asko ikasi baitut zuen laguntzarekin. Hezkidetzak, feminismoak, elka artekoen zaintzak, tratu onek... etengabeko eginbeharra suposatzen dute eta bidea hasi besterik ez dugulakoan nago.  Guzti honek jarraikortasun bat behar du eta horretaz konziete gara. Eskolak eta ikastetxeak hezkidetzaz zipriztinduz lortu dugu, guztiok batera ehundu dugun sare morearekin!



 

https://www.youtube.com/watch?v=GsMDU8gb5sQ



2023/04/24

AMAIERA

 Ikastaro honetako ibilbidea luzea izan da, eta Hezkidetzan bereziki lantzen den Feminismoez gain, zaintza izan da gai garrantzitsuenetariko bat. 

Geure buruaz hasiz besteak zaintzea ezinbestekoa da eskola bezalako komunitate garrantzitsu batean, eta hori lantzeko baliabide eta material onak jaso ditugu hilabete hauetan. Hurrengo pausua hauek gure inguruan eta komunitatean aplikatzea izango da. 

Gogoratu beraz,



2023/04/19

BIDEAN BERRIRO IKUSI ARTE!

 



Azkenik, ikastaroa amaitzeko bi abesti konpartitu nahiko nituzke:

1) Iseo & Dodosound-en “Quemando”


2) Huntza ft mafalda & Tremenda Jauria-ren “Zer izan” 


2023/04/18

GERO ARTE!

Hasiera gorabeheratsu samarra izan nuen eta kostatu zitzaidan pixka bat formakuntzan sartzea, baina behin irakasleen laguntzaz hasita, oso interesgarria izan da prestakuntza honetan parte hartzea.

Formakuntza bizia izan da, baina ikaskideen arteko parte-hartzearen bidez eta irakasleen laguntzari esker, bidea atsegina izan da.

Beraz, ikastaroarekin lotuko nituzkeen 3 hitz hauek lirateke: Intentsua, bizia eta malgua.

Bestalde, maila pertsonalean zein profesinalean hausnarketa sakonak egiteko bidea eman dit ikastaroak eta euki izan du eragina ere nire inguruan. Alde batetik eskolan, gauza batzuk martxan jarri direlako eta beste alde batetik nire familian ere, gai guztien inguruan alabekin eta bikotearekin konpartitu dudalako hausnarketaren bat, eztabaidak sortuz.

Laburbilduz, plazer bat izan da ikastaro honetan parte hartzea!

Mila esker denoi zuen esperientziak partekatzeagaitik eta irakasleei, partekatutako baliabideengaitik eta bidean eskeini didazuen laguntzagaitik.

Ikastaroan bizitakoa laburbiltzen duen abesti batzuk etorri zaizkit burura, baina azkenean honekin geratu naiz, abeslari hau oso gustoko dudalako: Rozalen-en “Girasoles”

Eta bukatzeko, ertorkizunera begira, itxaropena, nahia eta asmoa, hau da: Betaurreko moreak behin jantzita ezin direnez kendu (hori da nire bizipena behintzat), betaurrekoak nire ingurukoei eskeintzea. 

JARRAI DEZAGUN BIDEA EGITEN ESKOLA HEZKIDETZAILERUNTZ!!!



2023/03/20

TRATATU DEZAGUN, TRATATUAK IZATEA NAHI DUGUN BEZELA

    Aste honetan, tratu onak izan dugu gaia eta tratu onak, hezkuntza komunitatean harremanetarako ardatz izan beharko liratekela ere hausnartu dugu.

    Nire ustez, norbera bere buruarekin eta gorputzarekin ondo sentitzen bada, elkarbizitza erreztu egiten da. Horretarako, norbere burua ondo ezagutu behar dugu eta armonian hazi behar gara. Horregaitik eskoletan ere, oso garrantzitsua ikusten dut emozio, sentimenduak,…lantzea eta norbanakoen ezaugarrien onarpena baita ere; ikasleak lagundu behar ditugu autoestimu positiboa izan dezaten, beraien buruetaz harro egoten, seguru sentitzen eta nahi dutena edo behar dutena beldur gabe adieraztea. Honek kalitatezko elkarbizitza ahalbideratu dezake eta baita ere ikasketak hobetu eta erreztu. Horrela, inguruko pertsonekin sortzen ditugun harremanak ere ardurazkoak eta errespetuzkoak izatea ahalbideratu ditzakegu.

    Bestalde, komunitate osoarekin eta konkretuki familiekin eraikitzen ditugun harremanak aipatu nahi ditut. Askotan, irakasleagoa familiak gutxiesten dituzte eta alderantziz ere, familiak irakaslegoa gutxiesten du. Niretzat asko zaindu beharreko harremanak dira familia-eskolaren artekoa; alde batetik eredu izan behar garelako eta bestetik, ikaslearen ongizatea nahi dugulako eta eskola-familiaren arteko harremanak funtsezkoak dira horretarako. Beraz, elkar bizitza osasuntsu baten alde esfortsu guztiak ipini beharko genituzke, denon onurarako.

    Laburbilduz, hezkuntzan lantzeko erronkak, nire ustez, hauek lirateke:

- Elkarbizitza eta pertsonen arteko harreman positiboak eraikitzeko ekintzak antolatu.

Ikasleen eta familien parte hartzea bultzatzen dituzten ekintzak antolatzea; onartuak, baloratuak eta errespetatuak sentitu daitezen.

- Aurreiritziak sahiestu.

-          - Era kontzientean ekin behar dugu eta kritikoak izan gure jarrerekin: zelako hitzak erabiltzen ditugun, gertukoak agertzen garen,… enpatiaz jokatu.

-         - Geletan elkar entzutea, errespetua, onarpena, elkar laguntza,…landu.

-         - Ingurunearekiko harremanak zaindu behar ditugu: Ingurua zaindu, birziklatu,…

-         - Maitasun erromantikoaren mitoarekin apurtu, gizabanakoaren askatasuna errespetatuz.

-         - Erantzukidetasuna haur hezkuntzatik landu.

    Aurreko guztia eskoletan, familia zein ikasle eta irakasleekin lantzeko aproposa izan daitezkeen baliabide hauek proposatzen ditut:

 * Gure eskolan, haur hezkuntzan, erantzukidetasunaren inguruan egiten ditugun ekintzak: gela barruan, erratza eta palak dauzkagu, area, hamaiketakoko apurrak,…batzeko. Trapuak mahaiak garbitzeko. Edalontziak ere astean behin ikasleek garbitzen dituzte; eta baita tenpera poteak ere. Hamaiketakoa ere ikasleek prestatzen dute. Denek hartzen dute parte.

*Zaintzari buruzko Naizenek egindako bideoa; zaren bezelakoa maitatua eta onartua izatearen garrantziaz.  


* https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/19/ ( Bertsoak)

·    https://bizikasi.euskadi.eus/eu/tratu-txarrak-tratu-onak (Bizikasi)

·    * Topikoen inguruan, DBH rako.

·    * Laguntasunari buruz:

·    * https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/cortometrajes-fomentar-la-amistad/ (laguntasunari buruzko hainbat bideo)

·    * Bukatzeko, ingurumenari lotutako bideo hau patekatu nahi dut. Bideo honetan ekofeminismoaren inguruan hitz egiten dute Yayo Herrerok eta orduñako Ekoizpen proiektuko kidea den Marijo.

    Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut,baliabide interesgarriak eskeintzen dituelako; gehienak ikasle nagusiekin erabiltzeko badira ere (ni HHkoa naiz), azkenengo bideoa oso polita iruditu zait eta gure jarrera egunerokotasunean hausnartzeko ere bikaina!

-

2023/03/19

TRATU ONETATIK BIZIMODU HOBEAGORA

 Aste honetako gaia tratu ona da, seguruenik irakasle guztien kezketako bat, irakaskuntzan edozein mailatan aritzen direla ere. Gurasoentzako gai garrantzitsua ere izan behar du. Tratu ona sustatzeak haurtzaro eta nerabezaro osasungarriagoa bermatzen du, eta emozionalki osasungarriagoa den bizitza baten oinarriak ezartzen ditu. Gure eskola-liburutegietarako irakurketa bat proposatzen hastea gustatuko litzaidake.


IRAKURTZEKO PROPOSAMENA

Tratu onetan oinarritutako eskola bat nahi badugu, hezkuntza-komunitateko kide guztien ongizatearen kultura bultzatu behar dugu. Ongizatearen kultura hori nagusi izan behar da hezkuntza-maila guztietan eta esparru guztietan. Ez dugu pentsatu behar ikasleen gaitasun sozioemozionala ikastetxeko tutoreen edo orientatzailearen lana baino ez dela. Irakasgai guztiek, ikastetxeko esparru guztiek gaitasun hori hobetzen inplikatu behar dute. Hobetzeko lan egiten bada, ikastetxeko bizikidetza hobetu egingo da.

Eskolak parekidetasuna sustatu behar du, estereotipoen desagerpenean inplikatu behar du, bere nortasuna ziurtatu behar du eta indarkeriarik gabeko eskola sustatu behar du, bakearekin aliatua.

tratu onari buruzko infografia

Zein dira eskolan tratu ona bultzatzeko gakoak? Autoestimua, berdintasuna, komunikazioa, askatasun errespetua bizitzarako gakoak dira. Ez eskolarako bakarrik. Edozein harreman horietan oinarritu behar da edozein toxikotasun saihesteko

tratu onen hiztegia

Bi proposamen egitea gustatuko litzaidake.

Ikastetxe bakoitzak tratu onaren dekalogoa diseinatu behar du, bere ezaugarrietara eta beharretara egokitua. Hemen sartzen dut Igorreko Inazio Zubizarreta ikastetxearen dekalogoahttp://igorrekoeskola.eus/tratu-onen-dekalogoa/

Eta, amaitzeko, gustatuko litzaidake tratu onaren kultura proposatzea gure jarduera bakoitzean, hezkuntzakoak ez diren jardueretan eta hezkuntzakoetan. Hemen nire ingeleseko ikasleekin egiten dudan jarduera adibide bat dago

https://www.youtube.com/watch?v=Kmc7TtKkTs4


 

https://www.burjassot.org/espai-dona-programa-un-taller-de-autodefensa-feminista-y-autoestima/

ste honetako hausnarketaren gaia indarkeria matxistak gainditzea izan da. Irakasle gisa, gure lehen helburuetako batean, ikasgeletako zitaltasuna eta diskriminazioa saihestea. Ikastetxeek irakasleentzako prestakuntzak antolatzen dituzte, klaustroek behin eta berriz eztabaidatzen dute indarkeria nola eten. Gustatu ala ez, gizartearen isla da. Horregatik, defentsa feminista ezartzeak eta gure ikasleei maskulinitate berrietara egokitzen laguntzeak lagundu ahal izango liguke ikastetxeetako konbikzioa hobetzen.

Ezin dut ahaztu hizkuntzalaria naizela. Gustatuko litzaidake hitz laino bat proposatzea kokreu eme batekin, gaia zentratzeko gakoak dirudite. Eskolak harreman-modu berriak ikasteko aukera eman behar die ikasle guztiei, akatsen aktitudeak desikasi behar ditu eta modu aktiboan egin behar du beti


Autodeensa feministak guztiontzat izan behar du, ez da feminismoarena bakarrik. Emakume guztiok ikasi behar dugu geure burua defendatzen indarkeria sexista mota guztietatik, sinbolikoa, estrukturala edo zuzena izan. Menderatze-estrategiak ezagutzen ikasi behar dugu, gorputzak begirada larderia. Geure burua zaintzeko estrategiak planteatu behar ditugu. Maitena Monroyren material bat ezinbestekoa iruditzen zait.

https://www.feministas.org/IMG/pdf/curso_de_autodefensa_feminista_de_maitena_monroy.pdf.

fBaina defentsa feminista ezartzeak ez digu ahaztu behar gure mutilask ere garai berri horietara atxiki behar direla, eta eskolaren lana dela haiei laguntzea. Gustatuko litzaidake Rebeldes de Genero bildumako material hau gomendatzea.

https://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoescuela/educarparalaigualdad/files/2021/03/rebeldes-de-geunero-3-masculinidades-2021_03_01.pd

Errudun sentitzea saihestu behar dugu, aukera eman behar diegu hazteko eta errealitate berrietara egokitzeko. Irudi honek oso ondo laburbiltzen ditu gure ikasleentzat funtsezkoak diren kontzeptuak.


Azkenik, gustatuko litzaidake gure ikasgeletan erraz erabil daitekeen bideo txiki bat proposatzea.

https://youtu.be/iABllC205Q8