2019/12/06

HEMEN GAUDE!

Historian guztian zehar, erlijioek, ideologia desberdinek emakumeen bazterkeria babestu izan dute. Mota guztietako mekanismoak erabili izan dira historiaren eraikuntzan eta jendartearen garapenean emakumeen funtzioak, presentzia, ekarpenak… gutxiesteko. Horregatik, oso garrantzitsua da, txiki txikitatik, historiaz ari garenean edo gaur egungo egoeraz hitz egiten dugunean, genero ikuspegitik egitea, eta gure txikiei emakumearen presentzia eta ekarpenak mahaigaineratzea. Horrez gain, eremu pribatuan emakumeak egindako lana aztertzea eta azaleratzea ezinbestekoa da. 
Bozgorailua hartzeko momentua iritsi da eta gure inguruko emakume guztiei ahotsa eta oihartzuna emateko unea da! Horregatik, aste honetako blog sarrera guztietan, emakume protagonista bat aipatzen dugunean, emakume hauen ibilbidea eta bizitza zabaltzen ari gara, beraz, ibilbide luze honetan pausu txikiak baina indartsuak ematen ari gara. 

Buolamwini Kanadan jaio zen eta Mississippin hazi zen. Bederatzi urte zituela Kismet, Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) robota oinarri hartuta XHTML, Javascript eta PHP era autodidakta batean ikasi zituen. Buolamwini Ghanan, Bartzelonan, Memphisen eta Atlantan bizi izan da.
Buolamwinik informatika ikasi zuen Georgiako Teknologia Institutuan eta bertan medikuntza-informatika ikertu zuen. 


Buolamwinik bere ikerketan frogatu zuen aurpegien errekonozimendurako sistemek larruazal iluna duten emakumeak identifikatzeko zailtasunak zituztela eta gehienbat gizon zuriek osaturiko datu-baseekin aritzen zirela. Softwareari Europa eta Afrikako 1.000 politikarien aurpegiekin osaturiko datu-basea eman eta gizon edo emakume bezala identifikatzeko eskatu ondoren konturatu zen genero eta azalaren kolorearen arabera emaitzak oso ezberdinak zirela:  "Literalki teknologiak ez ninduen ikusten".
MIT-en egin zuen tesiaren barruko Genero-itzalak (Gender Shadows) proiektuarekin hedabide garrantzitsuen arreta erakarri zuen. 

2018an argitaratu zuen Genero-itzalak: Zehaztasun Intersekzionaleko Ezberdinkeriak Genero-sailkapen Komertzialean (Gender Shades: Intersectional Accuracy Disparities in Commercial Gender Classification) eta IBM eta Microsoft-en erreakzioa lortu zuten, beraien softwarea azkar hobetu baitzuten. 
Aspirazioen Ispilua ere sortu zuen, inspiratzen zaituenetik abiatuta zure isla itzultzen dizun gailua. 
Berak sorturiko League of Algorithmic Justice programak talde minoritarioen diskriminazioa sor dezakeen kodearen alboratzea salatzen du.

Bukatzeko, eremu hezitzailean emakumeen protagonismoa lantzeko hezkidetza dugu baliabiderik eraginkorrena. Beraz, erronka hauek aurrera eramatea garrantzitsua izango da: 
  • Emakumeak gogora ekatzea eta hauen lanari garrantzia ematea. 
  • Curriculumean eta erabiltzen dugun materialean emakume eta gizonen presentzia alderatzea. 
  • Gaur egungo emakumeak ahalduntzea!


Erronka hauen inguruan, aurreko edizioetako sarrera hau nabarmendu nahiko nuke, erronken inguruko hausnarketa oso sakona egiten du eta. 

Abesti hau kristona iruditzen zait!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina