2019/11/04


MUTILEK BIHOTZ GORRIA, 

BEREHALA ASETU BEHARREKOA, 

NESKOK ZER ote DUGU?


Inor ez dadila haserretu jarritako izenburuaz, Marina Subirats-en elkarrizketa entzun eta gero  ONDO ulertuko baita izenburuaren aukeraketa. 

Maria Subirants-ek ondo dioskun moduan (“Cómo educar en la igualdad de género”) arazoa errotuta dago gizakiaren historian, neskak eta mutilak desberdin hazi gaituzte eta hazten ditugu: neskok sufritu, mutilek nahi duten guztia berehala lortu. Honelako sustraiak, besteak beste, dira errotik kendu eta gainditu beharrekoak. 

Genero-indarkeriaz emandako apunteetan agertzen diren zenbakiak beldurgarriak iruditu zaizkit. Datu horiek gerretan genozidioetan dauden zenbakiak gainditzen dituzte. Datu ofizial horiek gainera, urtez-urte igotzen doaz. Tamalez, epidemia honen kontrako neurri nahikorik ez da hartzen eta hartutakoak ere, ez dira uste bezain eraginkorrak. Beste datu batek ere asko inpaktatu nau, goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen duela genero-indarkeria. Hasiera batean pentsa daiteke, genero-indarkeria beheko lanpostuetako kontua dela, baina ez,  transbertsala da. Azkenik, zer esan gazte jendearen inguruko datuak direla eta? Nola azal genezake gazteen artean lakra honek duen eragina? Adin bat dugunok hainbat gertaera, filma, diskurtso sexista ikusi, entzun ditugu, baina gazte hauek teoriaz?, beste kultura batean hasitakoak badira, nola azaldu gertatzen ari dena?
Bideo hau beste behin ikusita aspaldiko anekdota bat gogoratu dut, interesgarria dela uste dut. Aspaldi piszinara joaten nintzen eta ni joaten nintzen orduan 6 urteko umeak ere joaten ziren. Aldageletan amak seme-alabekin egoten ziren eta amak ia beti semeei zeuden laguntzen bainu-jantzia edota kaleko arropak jazten. Neskak ostera, gehienetan, bakarrik jazten ziren. Horrez gainera, pasilloetara irteten zinenean aitak euren artean berbetan zeudela jabetzen zinen. Adibide hauek eramaten gaitu genero-indarkeria ikasia dela pentsatzera. Genero-indarkerian neskak sufritu egiten du, baina horretan hazita dago, mutilak bere desioak lehen bait lehen betetzera. 
Genero-indarkeriaren prebentziorako protokoloak, kanpainak, kultura berria behar dugu. Hezkuntza Sailak, besteak beste,  Ikastetxeetan genero-indarkeriaren prebentziorako esku-liburua bideratu zuen ikastetxeetara.  

Ebaluazio Diagnostikoetan (ED) genero-berdintasunaren inguruko galdera egiten zaizkie bai ikasleei bai ikastetxeetako zuzendaritza taldeei. Galdesortako emaitzekin berdintasun txostena egiten da. 

Aurten, Bigarren Txostena argitaratuko da laster. Bertan ED15-ED17ko datuak konparatu dira. Emaitzak orokorrean positiboak, baina arlo batzuetan espero baino motelagoak dira.  
Ikastetxeetan aldaketak nabaritzen dira, bai formazio-planetan, sentsibilizazio kanpainetan parte hartzen, urteko planetan eta ikastetxeetako dokumentuetan. 

Amaitzeko, kartel hau gustatu zait, bertan arrazoi ezberdin eta asko agertzen direlako genero-indarkeriari aurre egiteko. 



Etiketa: #BegoñaB


Astelehen on guztioi,

HEZKIDETZAKO IKERKETA INKESTA.

Ikerketa inkesta  erantsi gabe nuela ohartu naiz, hementxe galdera eta erantzunak parte hartzaileen hitzekin transkribatuz:
Watsaap bidez bidali ditut, neska eta mutilei bidaltzen saiatu naiz baina momentuz bi mutilen erantzuna bakarrik jaso dut, gainontzekoak neskak dira, alde nabarmena ikusiko duzue erantzunetan, batzuk  feminismoa mundukoak direlako eta besteak berriz ez hain gertukoak. (batzuk gazteleraz erantzun naute eta komila artean jarriko ditut)





GALDERAK:

- EZAGUNA DA HEZKIDETZA ZURETZAT?
- ZER DA?
- ZEINTZUK DIRA BERE LAN ILDOAK?

JASOTAKO ERANTZUNAK:

(1-2 emakumezkoa) Ba pertsona bakoitzabere baitan heztea sexua kontuan izan gabe.
(3) Parekidetzaulertzen dut dela ildoa.
(1-2 emakumezkoa)"Coeducación es la manera de formar, no se yo si educar o que esta viene de casa, con niños y niñas juntos.
(3)Las lineas de trabajo, ya lo siento pero me pilla algo tarde".
(1-2-3 emakumezkoa) Hezkidetza ezaguna egiten zait noski, genero berdintasuna bultzatzea eta lantzea dela esango nuke. Denok genero berdintasunean heztea, bai haurrak eta baita helduak ere, hezkidetzak ez baitauka adinik, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte landu beharreko atal garrantzitsua da. Izan neska edo mutil, horrek ez dezala pertsona baten bizitza baldintzatu, hori lantzeko hainbat ildo daude. Hezkuntza, hedabideak, jemdartea oro har. Etxea eta familia. Erakundeen politikak. Guztia geure arteko aniztasuna eta benetako inklusibitatea kontuan hartuz eta errespetatuz
(1emakumezkoa) Hezkidetza nikdakidala hezkuntza metodo bat da, non oinarria sexuen arteko berdintasuna den, hau da ez den desberdintzen mutil zein neska.
(2-3) Ildoen eta ezaugarrien inguruan ez dut ezagutzarik.
(1emakumezkoa) " Educación sin diferenciación de sexo; no sabia que se llamaba así lo he mirado en internet"
(1 emakumezkoa) "Yo no tengo ni idea".
(1 gizonezkoa) "Educación igual en ambos sexos.
(2-3) Si algo, entiendo que llegar a la igualdad total.
(1 gizonezkoa) Bai neska eta mutilak hezkikera berdina izatea.
(2.3) Berdintasuna sustatzea bizitzako maila ezberdinetan: komunikabideak, gizarte, hezkuntza...

Ondorioa ikusi dezakezuen bezal nahiko ezberdina da, batzuk argi dute zeren inguruan doan, baina atentzioa deitu nau hezkuntza, feminismo berdintasun idoaren inguruan ez dabiltzatenak ez dutela oraindik ezagupenik. Egia da bestalde indarkeria matxista, genero berdintasuna dexente aipatzen direla hedabietan baina HEZKIDETZARI ez zaiola nahiko oihartzuna ematen iruditzen zat. Baina bestalde kostata bada ere hezkuntza eta jendartan sartzen joango dela ziur nago, gu ere horretarako gaude eta prestatzen, egungo egoerak horixe ere eskatzen digu eta, bakoitzak aurkitzen garen tokitik badugu egiteko.

Nik uste nuena baina, errazago erantzun dute, aurrera jarraitzera animatzen nau.

HEZKIDETZA INKESTA bilaketarekin bat datozen irudiak

HEZKIDETZA INKESTA bilaketarekin bat datozen irudiak
Interesgarria izan daiteke ikasleei egiteko.

#Josune
#HezEH

MUNDU BERRI BAT


NBEren arabera, honela definitzen da genero-indarkeria: generoan oinarritutako edozein indarkeria-ekintza, baldin eta horren emaitza izan badaiteke kalte fisiko, sexual edo psikologikoa, mehatxuak, hertsapena edo askatasunaz arbitrarioki gabetzea barne, bizitza publikoan edo pribatuan gertatzen bada "

Baina Veronica de Miguel Lukenek dioen bezala: nerabeen eta gazteen arteko genero-indarkeria hautemateak genero-indarkeria oinarritzen den pentsamoldea ere islatzen du ".

Hezkuntzan urte asko daramatzagu genero indarkeria desagerrarazteko lanean; orduan, zergatik ez da lortu? Gazteek zergatik jarraitzen dute pentsatzen bikotekidea kontrolatzea onuragarria dela?

Erantzuna estereotipoen transmisio kultural edo historikoan lor dezakegu. Horiek desagerraraztea oso konplexua dela uste da, kontuan hartuta herrialde honetako ikuspegi sozial, politiko eta, batez ere, erlijiosoaren ikuspegitik, urte askotako tradizio kulturala alde batera utzi beharko litzatekeela eta beste mundu bat eraikitzen hasi, desberdintasun sozial, politiko, ekonomiko eta abarrek lekurik izan ez dezaten. Baina horretarako, HEZKIDETZA dugu ikasleei zeregin horretan laguntzeko eta mundu berri honen transmisoreak izateko, genero-berdintasunera, arrazetara eta abarrera bideratutako balioekin … Genero-indarkeriak ez baitie erreparatzen ez arrazei, ez gizarte-klase desberdinei … Aurreko edizioan Ander Alonsok esan zuen bezala gure lurraldean soilik emakumeen% 5,7 daude indarkeria mota horren eraginpean. OMEren arabera, Europako datuei begiratuz gero, 62 milioi emakumek jasan dute indarkeria fisikoa. DARDAKARIA.

Aurrekoa kontuan hartuta, nola sor genezake mundu berri hori eskolatik? Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzaren hezkidetzako II. plana eta, batez ere, 8. zutabean  hemen lanean:

1.- Indarkeriaren desnaturalizazioa (ausarten kluba)

2.- Enpatia eta gatazkak bake-bideetatik konpontzea lantzea (Bizikasi)

3.- Jostailu ez-sexistei buruzko kanpainak

4.- Maskulinitate berriak
(https://hivhealthclearinghouse.unesco.org/sites/default/files/resources/22263.pdf

5.- Sare sozialak erabiltzea gazteen adibide gisa https://www.otromundoesposible.net/violencia-de-genero-en-redes-sociales /

6.- Emakumeen ahalduntzea (tailerrak aisialdiarekin eta Janire Estebanez)

7.- Mito erromantikoak haurtzarotik deskontatuz  http://www.juntadeandalucia.es/institutodelamujer/index.php/component/remository/publicaciones/libros_y_otros_recursos_de_caracter_monografico/recursos-de-coeducacion/otras/orderby,2/page,1/?Itemid=0

8.- … … … …..

Nolanahi ere, ezin dugu ahaztu Graciela Atencioren esaldia:
INDARKERIA-MATXISTAREN ZIFRA OFIZIALEK ez dute BIKTIMA guztiak berdin egiten: Datuak Ia BIKOIZTU egiten dira. "

INDARKERIA UNIBERTSOA

INDARKERIA UNIBERTSOA

Emakumeon aurkako indarkeriak, gure bizitzetan duen dimentsioa konszientera ekartzeko ariketa, ezinbestekoa beharko luke izan eskoletako hezkidetzako planetan.

Jakina da zibermunduak erabat kezkatua eta erne gaituela,besteak beste, askotan gazteek gailu digitalen bitartez jasotzen dutelako indarkeria.

Ekarpen moduan azpimarratu nahiko nukeena da gailu digitalen bitartez ere egin ahal zaiola aurre eta iraultza tresna ere bihur daitekeela.


Honekin batera, lotu nahi dut 2018an Andonik egin zuen ekarpenean :

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html gogora ekartzen duela

June Fernández kazetariaren planteamendua, non esaten duen mikromatxismoaren aurrean, mikroiraultzekin erantzutea izan daitekeela bide posible bat.



Sare sozialetan gazteentzat ere oso erakargarriak izan diren erantzunak eman dira eta horiek ekarri nahi ditut gogora bereziki oso motibagarriak direlako gelan lantzeko.
Buruan nuen Manadaren epaia eta gero sareetatik antolatu ziren erantzun ezberdinak, baino momentuan ez nion arreta berezirik jarri sortu zen mugimendu bati: , non memoria kolektibo bat osatu zen oso denbora gutxian emakumeek egunerokoan jasotzen dituzten indarkeria guztien errelatoak jasoaz. Hona hemen fenomeno honen sortze eta garapena kontatzen duen liburua.



eta hona hemen indarkeria unibertso horren errelatoen bilduma deskubritzeko gunea:

Baliabide hau aukeratu dut emozionalki oso indartsua delako, baino era berean, oso erreala,indarkeria mota guztiak dira azaltzen dira bertan islatuak, gure amek,lagunek,

ahizpek eta guk geuk idatziak izan ahal direlako eta gure egunerokoaren isla delako.



veste aldetik, Haur Hezkuntzari begira, erabiltzen dudan ipuin bat aipatu bahi dut, sinple bezain indartsua delako, mezua oso errez iristen da haurrengana eta oso

aproposa da emakumeon aurkako indarkeria lantzeko adin hauetan:
<

Azkenik,esan gai honetan erreza dela biktima paperean edota maternalismoetan erortzea, beraz, biktima paperetik atera ditzagun gure eskoletako haur eta gazteak!!!arma ditzagun duintasunez!!



2019/11/03

#Josune "HEZKIDETZAZ BLAI ETA EMAN PLAY"


#HEZKIDETZA



Peru, Colombia, Chilen landutako bideoa

hezkidetza osotasunean lantzeko aipagarria Margarita

irakaslearen hezkidetzailea

# Josune,HEZKIDETZAZ BLAI,

ETA EMAN PLAY
#HezEH ¡¡¡










Genero-indarkeriaren mito nagusiak, goruntz.


Genero-indarkeriaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan,  datu adirazgarriak daudela ikusi dugu; 2018ko “EAEko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako datu estatistikoak: analisia eta interpretazioa” txostenean azaltzen den bezala, indarkeriaren inguruan dauden mito nagusien inguruko adostasunak, gora egin dute:


“ Aipatzekoa da 2011. urteaz geroztik  nabarmen gora egin duela hiru mito nagusiekiko adostasunak:
·         alkoholaren eta drogen abusua dago emakumeen kontrako indarkeria matxistaren ekintza gehienen atzean (lehen % 50, eta orain % 62, oso edo nahiko ados dago)
·         eraso gehienak estres-maila handiko egoeretan edo une batez kontrola galtzen denean gertatzen dira (lehen % 42, orain % 61) eta
·         salaketa faltsu asko egiten dira genero indarkeriaren kasuetan  (lehen % 25, orain % 39).



Salaketa faltsuei dagokienez, garrantzitsua da Estatuko Fiskaltza Nagusiak 2018ari buruzko azken memorian argitaratutako datuak azpimarratzea; izan ere, datu horien arabera 2009tik Salaketa faltsuagatik kondena-epaia eman den prozedurak 96 izan dira, (% 0,0078). Horiei tramitatzen ari diren kausak gehituta, epai kondenatzaileak emango balira (131), azken ehuneko maximoa % 0,011izango litzateke. Kopuru hori nahiko adierazgarria da, berez, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan “salaketa faltsuen” prebalentziaren inguruan egiten diren adierazpenak gezurtatzeko
Genero-indarkerian aditua diren  ALBERDI, I. eta MATAS, N. ek, La Caixa fundazioak 2002an argitaratutako “La violencia doméstica. Informe sobre los malos tratos a mujeres en España” n, bikotekideek eta bikotekide ohiek eguneroko bizitzan edo etxean eragiten duten honako eaugarriak dituzten indarkeria mota identifikatu dituzte:



   Kode patriarkalaren ondoriozko desberdintasun eza: gizonek beren bikotekideengan eragiten duten indarkeriaren arrazoiak egiturazkoak dira, eta gizonak emakumeen gainetik daudela deritzon ideologian oinarritzen dira. Emakumezko askok bat egiten du pentsaera horrekin, eta, ondorioz, gizonek eta emakumeek oso rol desberdinak barneratzen dituzte

       Ikusezintasun soziala: Emakumeen bikotekideek etxeetan emakumeen aurka erabiltzen duten indarkeria da munduan zabalduen dagoen krimen ezkutua.

         Kontrolatzeko eta zigortzeko tresna: Emakumeen aurka etxeetan erabiltzen den indarkeria instrumentala da erabat, haren jomuga baita gizonaren nagusitasuna eta emakumearen menekotasuna ziurtatzea, emakumeari zer egin behar duen adieraztea, autoritatea nork duen erakustea eta bikote-harremanean kide bakoitzak zer rol duen erakustea. “Emakumeari argi utzi nahi zaio gizonaren borondatearen eta gogoaren mende izan behar duela, eta gizonak ahalmena duela emakumeari kontuak eskatzeko, hura kontrolatzeko eta zenbait gauza debekatzeko”        
   
     Erruduntasun-sentipena: erasotzaile askok ez du erruduntasun-sentipenik, baina emakume askok erruduntasun handia sentitzen du bikotekidearengandik jasotzen duten tratu txarrarengatik.

         Irteerarik gabeko harremana: indarkeria behin eta berriro tresna moduan erabilita, prozesu bat osatzen da, non harrapatuta geratzen diren bai emakumea, bai gizona. Kateatuta geratzen direla esan daiteke: emakumea, beldur delako eta hartzen duen indarkeriaren meneko delako, eta gizona, berriz, erasoekin jarraituz seguru sentitzen delako. Gizonaren kontrola finkatu egiten da, eta horrek gero eta eraso handiagoak egitera darama; hala, indarkeria progresiboa izaten da sarritan.





Genero indarkeria ikaskuntza soziala dena jasotzen duen Maider Evaristoren post-a ekarri dut hona gaurkoan. Oso modu grafikoan azaltzen ditu genero indarkeriaren gakoak eta ezaguna dugun “Nola egiten dute korrika neskek” bideoa gogarazi digu: noiz hasten dira bere buruarengan konfidantza galtzen neskak, testuinguruaren eraginez?










Modu anitzetan ari gara lantzen genero indarkeriaren gaia hezitzaileen munduan: ikastetxean, etxean,lagunen artean, auzoan… nahiz eta egia den, momentuz, indarkeria zantzuak dituzten egoeretan jartzen dugula indarra. Indarkeriarik gabeko egoerak identifikatzen hasteko garaia dugu, gatazken ebazpen baketsua identifikatzen hasteko garaia, emakumeek historikoki eta batzutan modu ixilean garatutako erresistentzietaz konturatuz, persona guztien autonomia bultzatzen duten prozesuetaz jabetuz.  Egoera hauen erreferentziak beharrezkoak ditugu: noiz eta nola ematen diren, zein diren gakoak eta testuinguruak. Bai jokamolde indibidualena, eta bai jokabide kolektiboena.

Generoari loturiko zorigaiztoko KERIAK

Genero-indarkeria “mundu osoko izurrite” bezala agertzen den momentutik, dauden datu eta txostenak beldurgarriak dira edonora begiratuta ere, Europa, estatu mailan, EAEn.... 2019ko abuztura arte %3 areagotu omen dira delitu molde guztien biktimak eta salaketak. Graciela Atencionek dio indarkeria matxistaren zifra ofizialek ez dituztela biktima guztiak kontutan hartzen zeren, zeren eta hala balitz, datuak bikoiztu egingo lirateke, munduan barrena salatzen ez diren beste hainbeste indarkeria kasu, feminizidio eta emakumeen hilketa ematen direlako.



Patricia Amigot, psikologia sozialean doktorea den adituak, eldiario.es-en egindako elkarrizketa batean esandako hitz hauek aipatu nahiko nituzke:

“Que desde el año 2000 hasta la actualidad haya habido más de 1.000 mujeres asesinadas en el Estado quiere decir que por detrás hay infinidad de situaciones de maltrato y de violencia de diferentes clases, porque la violencia de género tiene expresiones muy diversas. Las que más impactan mediáticamente son las físicas y, por supuesto, los asesinatos, pero aparecen desconectadas de esas expresiones de violencia mucho más abundantes que sustentan esos casos extremos. La violencia contra las mujeres es una expresión de una desigualdad social que tiene muchas caras.”

Dioen bezala, muturreko indarkeria (normalean fisikoak,sexualak eta heriotza) da gugana iristen dena. Hori gertatzeko emakume guzti horiek, baita egunerokoan beste askok ere, mikromatxismoa eta hainbat indarkeria mota ezberdin jasan behar izan dituzte horretara iritsi baino lehen: psikologikoa, ekonomikoa, digitala, egiturazkoa, sinbolikoa…

Aipatzekoa da,  EMAKUNDEren txostenaren aurrerapenean gizon  erasotzaileengan arreta jartzean azaltzen diren datuak. Hauen adina erreparatuz, gazteak eta adingabeak kontutan hartzeko kopurua osatzen dute.
Zer erakusten digu honek? Genero-indarkeriaren aldaerak ikasita daudela. Gazteak bere garapen prozesuan jendarteratze agente guztien eraginez (familia, eskola, komunitatea, arte, erlijio, kirol, kultura…), dikotomia sexistak ikasten joango dira, estereotipoetan oinarrituz: gizonak, boterea eta indarra, agintzeko eta kontrolatzeko; emakumeak aldiz, sentimenduen munduan kokatuak eta zaintzarako prestatuak, mendekotasuna adieraziz. Patriarkatua nagusitu zenetik, botere desberdinkeria, kultura/natura dikotomian oinarritu da: gizonak natura menderatuko du eta emakumea posesio objektu bihurtuko da.

Bideoak erakusten du adierazi nahi dudana:




Aurreko edizioetatik, 2018/11/05ean idatzitako MaiderAvaristo Iziarren posta aipatuko nuke. Bisualki oso ikusgarria da eta mezuak zuzen sartzen dira irakurlearen begietara. Definizioak motzean, ederki kateatzen ditu eta txertatzen dituen bideoen ekarpenak ere baliagarriak dira.

Inguruan gai hau lantzen duten esparruak, herri ezberdinetan errotzen ari diren Berdintasun sailak bideratutako jabekuntza eskolak aipatuko nituzke. Baita talde feminista ezberdinak ere. Azaroaren 25a eta Martxoaren 8a aldarrikatzeko egiten diren ekintza sorta ere aipatuko nituzke. Hala ere, gizarte-indarkeriaren muturreko manifestazioak aurrez aurre jartzen zaizkigunean, haserretu, asaldatu…egiten gara, baina oraindik gai honekiko beldur handiak dauzkagula iruditzen zait. Ezagun edo bizilagunen batek horrelako egoera bat jasaten badu, ez gara askotan ausartzen guk geuk salatzea, inoren bizimoduan ez sartzeko aitzakiarekin. Ez entzun, ez ikusiarena egiten dugu. Denon ardura dela iruditzen zait honi aurre egitea eta hau guztia lantzeko erronkak honakoak lirateke (bi irudi pantaila dira):



Helburua, kontzientzia hartu eta jarrera berriak praktikan jartzea litzateke, hurrengo adibidean emakume honek jasaten duena inor gehiagok jasan ez dezan: biktima izan eta bizitza kondena batean bihurtu!  Zergatik ez dute bere erasotzailea muturreko babes neurriekin zaintzen? Eta zergatik izan behar du berak zaintzapeko bizitza pairatu behar duena?

Twitter mezu honetan ikus daiteke: