Aste honetan ere, indarkeria matxista izan dugu
mintzagai, eta horrekin batera, ezin aipatu gabe joan dira maitasun
erromantikoa, mikromatximoa eta LGTBIQ+fobiak. Oraingoan ordea, irakurgaiak indarkeria
matxistaren erroetara joateko ariketa planteatu digu, eta, honekin maskulinitate
berriei eta autodefentsa feministari buruz hausnartzeko. Baina zeintzuk dira maskulinitate berriak?
Josue SánchezekPikaraMagazinen Jokin azpiazu soziologoari elkarrizketa bat egin zion maskulinitateei
buruz hitz egiten. Bertan, honek, ‘berri’ kontzeptua kolokan jartzen zuen, izan
ere zaharra eta berriaren arteko bereizketa honetan, lehenagotik ere bazeuden
maskulinitateak ahazten diren.
Hala, 70eko hamarkadako Bartzelonan, marikak beren
maskulinitate desberdinak agerian jartzen hasi zirenean, inork ez zituen
"berri" gisa sailkatu–, eta ez zen izan klase ertaineko gizon
heterosexuala birpentsatzen hasi zen arte, zerbait berriaz hitz egin zenean.
Dena dela, oraindik ere, erroturik dagoen maskulinitate eredua boterea eta
agintea edukitzea ahalbidetzen
duen gizontasun eredua
da. Sentimendu gutxikoa eta arrazionala.
Berdintasunaren fokoa oraindik ere, ordea, emakumeongan
jartzen da. Ahaldntzeko prozesuetan egin behar genukeen hori azalarazi nahian.
Eta, hau, zentzu batean ezinbestekoa izaten jarraitzen den arren,
maskulinitateak ere landu, deseraiki eta eraiki behar dira. Euskadiko
Gazteriaren Kontseiluak, maskulinitateei buruzko lanketa bat egin zuen pasa den
azaroak 25ean.
Bestalde, azken aldian, maitasun erromantikoari buruz
eginiko lanketa ezberdinak ekarri nahi nituzke hona, emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa
lortzeko estrategia feministarako
gakoa izan dena. Baina
zein lanketa egiten dute euren maskulinitatea lantzen dabiltzan gizonek
maitasun erromatikoarekin? Gizonezkoek orokorrean?
Hainbat gako planteatu nahi nituzke maitasun erromantikoa
eta maskulinitateak uztartzeko, hezkuntzatik klabeak liratekeenak:
Norbere sentimenduak irakurtzen ikasi, hala, besteekiko
harremanetan ere hauek ondo adierazteko.
Entzuten ikasi.
Komunikazioa landu. Zer pentsatzen dugun, zer adierazi
nahi dugun, zer ulertu dugun, zerrek min eman digun…
Ahultasuna lasai
adierazi. Denok gara ahulak eta denok behar dugu zainduak izan. Garrantzitsua
dela uste dut hau lantzea.
Gaiari buruz aste honetako hausnarketa egiterako orduan , konturatu naiz askotan indarkeri matxistaz hitz egiterakoan, fokoa emakumeengan jartzen dela. Aldaketak emateko foko hori gizonengan jartzea beharrezkoa da. Jarrera hau, fokoa emakumearengan jartzea, sistema hetereopatriarkalak berak ezartzen digu.
Ez dut esan nahi, emakumea ez dela ahaldundu behar eta autodefentsan hezi behar, hau beharrezkoa delako. Esan nahi dudana , gizonezkoei erakutsi behar zaiela ez dela jo behar, ez dela inor txarto tratatu behar edo mesprezatu behar... ikasle mutil berdinzaleak hezi behar ditugu.
Mutilen desboteretzea oso garrantzitsua da, eta emakumeen ahalduntzea. Bide honetan , ez dugu bakarrik maskulinitatea landu behar neska eta mutilekin, feminitatea ere landu behar dugu. Horrela maskulinitate toxikoak detektatu, eta hauek mutilekin landu behar dira.
Beste alde batetik, jendartean MIKROMATXISMOEK duten eragina hain handia da, eta hain oharkabean pasatzen dira hauek detektatu eta hauekin bukatzen joan behar garela. Bideo bi hauetan oso ondo azaltzen dira zer diren eta nola gure jendartean hain errotuta dauden.
" LOS MICROMACHISMOS"
"EL MACHISMO INVISIBLE Y LOS MICROMACHISMOS"
Kontutan hartu behar dugu ere , AUTODEFENTSA FEMINISTA ren lanketa oso garrantzitsua dela ere.
Bide oso inportantea iruditzen zait, egiten den lanketa indarkeriarekin bukatzeko , egiten den lanketa politikoa, fisikoa, kolektiboa izan behar da. Emakumeari kendu diote bere burua babesteko duten instintua, gizonezkoa horretan hezten den bitartean. Horregatik emakumeen AUTODEFENTSA FEMINISTA oso garrantzitsua iruditzen zait.
Post ean gizonaren papera zalantzan jartzen du, eta gizonezkoek hain barneratuak dituzten jarrera matxistak zalantzan jartzen ditu. Oso interesgarria iruditu zait egiten duen irakurketa.Nik maskulinitate toxikoetan gehiago sakonduko nuke eta ez hainbeste berrietan.
Ikasleekin landuko nuen leloa ondorengoa da. Nire ustez, geletan txikitatik landu beharreko leloa da. Bakoitzak nahi duen bidea hartzeko eskubidea duelako, eta ez dela besteen menpe egon behar. Inor ez dela besteen menperatzailea edo zapaltzailea izan behar. Pertsonak berdintasunean hezi eta hasi egin behar garelako. Indarkeriari aurre eginez.
Guzti hau lantzeko justifikazioa, hezkidetzan eta justizian oinarritzen den jendartea lortu behar dugulako. Edozein eremutan ematen den indarkeria matxistarekin akabatu behar dugulako eta danok zoriontsuak izateko eta nahi dugun moduan bizitzeko eskubidea dugulako. Bukatzeko ondorengo eztabaidarekin bukatu nahiko nuke.
Konturatu naiz indarkeria matxista gure egunerokotasunean pil-pilean dagoen kontzeptua da, gure inguru hurbil eta ez hain hurbilean dagoen terminoa. indarkeria matxista deitzen diogu arrak bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria oro da, bere figura hegemonikoa bilakatuz. Beraz, biologikoki arra ez dena menderatzeko ohitura izan du betidanik. Egun nahiz eta borroka feministak sozialki gorakada izugarria izan arren, instituzionalki edota legalki, bere funtsean ez ditugu aurrera pauso hain handiak eman, sistema heteropatriarkalak inposaturiko arauak deseraikitzea oso zaila baita. Gainera, komunikabideetan helarazten dituzten mezu eta irudiak genero estereotipoak bortizki trasmititzen dituzte. Hori dela eta, bide luzea daukagu aurretik.
Ikasleekin lantzeko indarkeria matxistaren kontrako hurrengo leloa sortu dut “neure gorputza, neure erabakiak”. Izan ere, norbanako bakoitza bere gorputzaren jabe da, norbanako bakoitza bere erabakiak hartzeko ahalmena dauka. Beraz, norbait gure gorputzaren atal bat uki nahi badu eta guk ezetza emateko gaitasuna daukagu eta alderantziz, norbaiten gorputa ukitu nahi badugu, bestearen baimena eduki beharko dugu. Beste hitzekin esanda, besteak errespetatu behar ditugu.
Pasaden usteko ikastarokide baten hurrengo POSTa gomendatzen dizuet. Izan ere, emakumeok pairatzen dugun beldurraren inguruan dihardu. Beldurra generoa duela azpimarratuz. Izaro Andresen hitz batzuk mahaigaineratu ditu, “Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.
Jendartean zein eremu hezitzailean lantzeko JUSTIFIKAZIOA da sistema patriarkalak eragin digun minagatik, gutxiagotasunagatik, erail dituen emakumeengatik, gure gorputzen jabe zirela usteagatik, gure bizitzak kontrolatzeagatik etab. Indarkeria matxitaren kontrako lanketa egiteko MILAKA ARRAZOI DITUGU!
Beste urteetako posten artean Arantzak egindako hau
aukeratu dut. Uste dut astean zehar landu ditugun kontzeptuak argi
azaltzen dituela, eta erabat partekatzen ditut ikastetxean lantzeko planteatzen
dituen erronkak. Horretaz gain, gustatu zait egin duen irudia:
Aste honetan indarkeria matxistak izan ditugu
aztergai. Nik bi ideia izan ditut bueltaka.
Lehenengoa, begirada zabaldu behar dugula eta arreta
gizonengan jarri. Emakumeengan jarri izan dugu begirada, indarkeria matxista ez
pairatzeko ardura gurea izanen balitz bezala: kontuz nondik zabiltzan, norekin
zabiltzan, nola janzten zaren… Baina hori ez litzateke beharrezkoa mutilek
indarkeriarik erabiliko ez balute. Beraz, jar dezagun fokoa mutilengan! Lan
egin dezagun patriarkatuak ezarritako gizon eredua gainditzeko!
Honekin lotuta dago maskulinitate berrien ideia.
Martxoak 11n NAHIKO jardunaldietan Ibai Fresnedo entzuteko aukera izan genuen.
Oraindik ez dago hitzaldia zintzilikatuta, baina hemen egonen da prest dagoenean. Berak adierazitako hainbat ideia ekarri nahi ditut:
Eskolan
generoen arteko desberdintasun egoeraren atzean dagoen boterearen ulerkeran,
banaketan, erabileran eta honen transmisioan eta erreprodukzioan azpimarra
jartzearen beharra.
“Mutil”
bezala sozializatutako haurrak zuzenean interpelatu behar ditugu eta
parekidetasunaren paradigmaruntz ekarri.
Neskekin
zein mutilekin lanketa paraleloak egitearen beharra. Mutilekin bereziki berdintasuna eta parekidetasunaren arteko
desberdintasuna landu behar da.
Ulertarazi
behar da pribilegioa vs erresistentzia/zapalkuntza.
Mutilen
desboteretzeaz hitz egin beharko litzateke.
Mutilekin
prozesu indibidualak zein kolektiboak abiatzearen beharra. Maskulinitatea bera
ardatz izanen dabanakoen garapena
baloratzeko.
Maskulinitatearen
ideia beti izanen dugu presente, baina harago joan behar dugu beti. Mutilekin
eginen dugun lanketa ezin dugu maskulinitatean bakarrik utzi. Maskulinitatea ez
baita mutilen jabetza soilik, neskekin zein mutilekin landu behar da. Beraz,
genero-adierazpenetan baino genero-subjektuetan jarri beharko genuke fokua.
Mutilen
artean ez badiogu feminitateari lekurik ematen, berriz ere, femeninoaren
ukazioa egin dezakegu.
Inguruan
dauden gizon-eredu egokiak bilatu behar ditugu eta horiek eskolara hurbildu
mutilek ikus ditzaten.
Ezin
dugu maskulinitatea demonizatu, maskulinitate toxikoa da demonizatu behar dena.
Maskulinitate
berriak aipatzen direnean badirudi puntu eta bereiz egiten dugula eta historian
zehar ez dela egon beste maskulinitate eredurik. “Berri” adjektiboak ez du
laguntzen maskulinitate arautzailetik atera diren gizon horiek aitortzen. Hobe,
beraz, maskulinitate berriez hitz egin beharrean maskulinitate toxikoetan
jartzea arreta.
Interesgarria iruditu zait Luis Boninoren
"Hombres, masculinidad y violencia de género"
hitzaldi hau ere:
Bigarren ideia
autodefentsa feministarena da. Irakurgaian esaten den moduan:
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko
estrategia feminista da. Autodefentsa fisiko soila baino zerbait gehiago da,
bertan jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen baitira. Era berean,
autodefentsa feministak beldurrari beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu,
botere pertsonalaz eta emakumeen arteko aliantzen botereaz jabetzeko bideak
jorratzen ditu, baita erasoak, sotilenak ere, identifikatu eta bakarka zein
kolektiboki aurre egiteko moduak ere.
Beraz, autodefentsa
feministak emakume bakoitzaren ahalduntzea, beldurrari aurre egiteko
estrategiak garatzea eta emakumeen arteko sororitatea garatzea suposatzen du. Ekin autodefentsa feministari liburuxkaren
aurkezpen-bideo honek lagundu dit honetan sakontzen:
Interesgarria ere beste bideo hau ildo horretan: Eraso
sexistei aurre egitearen zilegitasuna.
Indarkeria matxistak bere gordintasunean ikus
daitezke bi bideo hauetan:
La mujer cosa de hombres
Esperimentu soziala. Indarkeria igogailuan
Aurreko guztia kontuan hartuta, ikasleekin lantzeko
indarkeria matxisten aurkako lelo hau sortu dut:
Mutilengan jartzen du ardura zuzena eta haiekin
landuko nuke. Ibaik Fresnedok esan bezala, neskekin eta mutilekin batzutan
lanketa paraleloak egin behar direla uste dut, eta hau da kasu horietako bat:
lelo hori mutilekin maskulinitate toxikoa eta maskulinitate “berriak” lantzeko
erabiliko nuke, eta aldi berean neskekin autodefentsa feminista landu.
Ikasleekin indarkeria
matxistaren gaia lantzeko Urtxintxa eskolaren “Egun on printzesa” bideoa
erabili izan dut (DBH):
Eta, bukatzeko, Carmen
Ruiz Repullo Pepe eta Peparen istorioa kontatzen. Zein ongi adierazten duen
nola igotzen den harremanetan indarkeria maila!!