Emakumeek historian zehar gure gizarteari, gure kulturari eta zientziari egin dizkieten ekarpenak isilarazi egin dituzte etengabe gizonek. Eta ez da hori bakarrik, esan dezakegu diskriminazio bikoitza jasan duela, eta jasaten du. Alde batetik komentatu duguna, sortu dituen ekarpenak kendu edo ezkutatu dizkietela, eta bestetik ezagutzarako sarbidea ukatu zaiola. Horrela, emakumeek gure kultura eta gizartearen garapenean aktiboki parte hartu ahal izatea zailtzen da. Eta forma horretan bigarren mailako subjektu gisa mantendu daiteke.
Historian ezkutuan egon diren eta guztion aintzatespena merezi duten borrokalari, sortzaile, ikertzaile eta aktibista guztiak argitara ateratzeko unea iritsi da.
Aurreko urteetan eman diren mezuak irakurri ondoren, honako hau nabarmendu
nahi nuke:
Datu interesgarriz beteta dago, eta nik ezagutzen ez nuen kazetari eta dokumental-zuzendari bat aurkezten du, oso interesgarria iruditu zaidana.
Amaitzeko, gustatuko litzaidake aipatzea Bizenta Mogel Elgezabal, lehen euskal idazlea. 1782 jaio zen, eta bere osabak (Juan Antonio Mogel) irakatsi zion irakurtzen eta idazten. Garai hartan emakumeek ez zuten ikasten irakurtzen eta idazten, baina osabak Bizentaren adimenaz ohartu zen eta irakatsi egin zion.
Urte batzuk geroago, Juan Antonio Mogelek euskaraz idatzitako lehen eleberria idatzi zuen, euskarari buruzko beste ikerketa batzuez gain.
1804an, Bizentak alegiazko liburu bat idatzi zuen. Agian, beste hezkuntza batekin eta beste laguntza batzuekin liburu gehiago idatz zitzakeen.
Aste honetako dokumentuan argi geratu da emakumeak historian zehar izan duen papera, baita patriarkatuak desagerrarazteko erabili dituen mekanismoak ere. Beste post batzuetan aipatu dudan bezala, memoria historikoa ezinbestekoa da nor garen ulertzeko. Emakumeen historia berridazteko eta ikusarazteko betebeharra dugu. Beti egon gara eta beti egongo gara.
Gai honi buruz sentitzen dudana bi hitzetan laburbiltzen dut.
Beste urte batzuetako postetatik, Bittorena aukeratu dut. Bere postean, Gloria Steinem aktibista feministaren esaldi ospetsua aipatzen du: "A woman needs a man like a fish needs a bicycle" Esaldi honek, oso modu bisualean, patriarkatuak legitimatu nahi duen guztia desmuntatzen du.
Aukeratu dudan emakume sortzailea Ida Freund da, ahaztu gabe berarekin lan egin zuten kideak.
Ida Freundkimikako lehen emakume irakaslea izan zen, Erresuma Batuko Unibertsitate batean. Feminista aktiboa zen, beti emakumeen sufragioaren alde zegoen. Ida Smedley eta Martha Whiteley-rekin batera paper garrantzitsua jokatu zuen Kimika Elkartean sartzeko emakumearen borrokan. 1920an onartu zuten emakumeen onarpena elkarte horretan, baina Idak ezin izan zuen lorpen hori ikusi. Kimikari buruzko bi liburu idatzi zituen eta gasa neurtzeko hodia asmatu zuen, bere izena hartuko zuena.
Hautatu dut, uste dudalako horrelako emakumeak direla gainerako emakumeei gure lanbideetan aritzeko aukera eman digutenak. Historia betiko aldatzea lortu dute.
Amaitzeko, nirentzat hauek dira eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko ditugun erronkak :
Historikoki ezkutatu dizkigute emakumeen
ekarpenak. Isildu eta desagerrarazi gaituzte. Hor daukagu erronka handi bat.
Izan gara, bagara eta izango gara.
Izan ere, oso post konpletoa dela irizteaz
gain, umorea hartzen du ardatz. Virginia Imaz hautatu du erreferente gisa, eta umoreari
dagokion balioa ematen diola iruditu zait.
Nik hautatutako erreferentea Miren Amuriza Plaza
bertsolari eta idazlea da. Izan ere, emakume gaztea izanik ere bere ekarpena
sekulakoa izaten ari dela iruditzen zait, hainbat esparrutan.
Alde batetik, bertsolari bezala egindako lana
eta ekarpena izugarria da, baita genero ikuspegitik ere. Horren adibide dira azkeneko
Bizkaiko txapelketan botatako hiru bertso hauek, genero indarkeria hizpide
hartuta.
Bertsolaritzaren barruan egindako beste ekarpen
ikaragarri bat doinutegiaren aldetikoa izan da. Besteak beste, Chavela Vargasen
eta Silvia Perez Cruzen melodiak ekarri ditu bertso neurrira. Hemen ETBn horren
inguruan egin zuten bideoaren zati bat:
Gaiez eta doinuez gain, Amurizak emanaldi
bereziak egin ditu bertsolaritza eta bestelakoak uztartuta. Horren adibide da
Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariarekin batera egindako Gorria emanaldia.
Azkenik, Mirenen idazle ibilbideaz aipu pare
bat. Lehenik, oso azpimarratzekoak iruditzen zaizkit bi urtez Berria egunkarian
egindako eguneroko zutabeak. Bestalde, Basa nobela idatzi zuen Igartza saria
irabazi ostean. Oraintsu atera da gaztelaniazko bertsioan Miren Agur Meabek
itzulita.
Beraz, diziplina ugaritan egindako
ekarpenagatik euskal erreferente nagusienen artean jarriko nuke Miren Amuriza.
Aipatutako hau guztia lotzen dut eremu hezitzailean
egin beharrekoekin. Euskal emakume erreferenteak behar ditugu. Esparru
guztietan. Nora begiratu behar dute gure emakume gazteek, noren antza izan
imajina dezaten, nora iritsi nahi duten, zer hartu eta zer berritu, baina
abiapuntu bat izan behar dute. Hortik euren bidea egin dezaten.
Eta
orain, emakume errreferente bat aukeratzea tokatzen denean, zalantzak datoz,
daudenen arteannorgoraipatu, zein aukeratu,ospetsuak izan direnak edota isilpean aritu
direnak, eremu publikora atera direnak edo etxeko beroa mantendu dutenak…? Behar
beharrezkoak dira guztiak, batzuk zein besteak.
Egia
da plazara atera diren horiekin gabe ezin izango ginela iritsi gauden punturainoberaz, beraien bizitza ematea emakume guzion eskubideen
alde goraipatu egin behar dugu inongo dudarik gabe. Baina beste aldetik, familiak
mantentzenberaien bizitza eman duten
emakume indartsuak, ahulak, alaiak, tristeak, etsituak, borrokalariak…ere ezin
ditugu ahaztu. Horiek ere goraipatu behar ditutu eta horrexegatik hain zuzen ere
beste edizioetako post hauaukeratu
dut:
Dena
dela post honetan hurrengo emakumea
aipatu dut. Fatima Mernissi.
Wikipediak
egiten dion aurkezpena hau da: “Fatema
edo Fatima Mernissi marokoar idazle eta soziologoa izan zen. Pariseko
Unibertsitatean ikasi ondoren, herrialdeko feministarik ospetsuenetariko bat
izan da. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik eta Koranean mundu mailako
aditua izateagatik nabarmendu zen”
Mendebaldeko
harema izenburua duen bere liburu famatu batetik aterako esaldi
bat dakart hona:
Indarkeria sinbolikoa, patriarkatuak
dituen sexismo eta androzentrismoaren mekanismoen ondorio argia ikusten da.
Hurrengo paragrafoan ildo
beretik jarraitzen du: “Ondoren,
esperientzia desatsegina izan nuen ikusteko mendebaldeko munduan indarrean
dagoen edertasun-estereotipoak psikologikoki mindu eta umiliatu egin dezakeela
emakume bat. Bai eta Estatuak beloaren erabilera inposatzeko ordaindutako
poliziaren jarrera ere, Iran, Afganistan edo Saudi Arabia bezalako muturreko
erregimenak dituzten herrialdeetan”
Bidea egiten ari gara eta tinko bide horretatik jarratitu behar dugu!!