Historikoki ezkutatu dizkigute emakumeen
ekarpenak. Isildu eta desagerrarazi gaituzte. Hor daukagu erronka handi bat.
Izan gara, bagara eta izango gara.
Hasteko, iazko postekin ekingo diot.
Iazko posten artean Martaren honakoa aukeratu
dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeak-ikusarazi-bai-noski-nola.html
Izan ere, oso post konpletoa dela irizteaz
gain, umorea hartzen du ardatz. Virginia Imaz hautatu du erreferente gisa, eta umoreari
dagokion balioa ematen diola iruditu zait.
Nik hautatutako erreferentea Miren Amuriza Plaza
bertsolari eta idazlea da. Izan ere, emakume gaztea izanik ere bere ekarpena
sekulakoa izaten ari dela iruditzen zait, hainbat esparrutan.
Alde batetik, bertsolari bezala egindako lana
eta ekarpena izugarria da, baita genero ikuspegitik ere. Horren adibide dira azkeneko
Bizkaiko txapelketan botatako hiru bertso hauek, genero indarkeria hizpide
hartuta.
https://bertsoa.eus/bertsoak/20061-miren-amuriza-bakarka
Bertsolaritzaren barruan egindako beste ekarpen
ikaragarri bat doinutegiaren aldetikoa izan da. Besteak beste, Chavela Vargasen
eta Silvia Perez Cruzen melodiak ekarri ditu bertso neurrira. Hemen ETBn horren
inguruan egin zuten bideoaren zati bat:
https://www.youtube.com/watch?v=sPzDg0c712g
Gaiez eta doinuez gain, Amurizak emanaldi
bereziak egin ditu bertsolaritza eta bestelakoak uztartuta. Horren adibide da
Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariarekin batera egindako Gorria emanaldia.
Azkenik, Mirenen idazle ibilbideaz aipu pare
bat. Lehenik, oso azpimarratzekoak iruditzen zaizkit bi urtez Berria egunkarian
egindako eguneroko zutabeak. Bestalde, Basa nobela idatzi zuen Igartza saria
irabazi ostean. Oraintsu atera da gaztelaniazko bertsioan Miren Agur Meabek
itzulita.
Beraz, diziplina ugaritan egindako
ekarpenagatik euskal erreferente nagusienen artean jarriko nuke Miren Amuriza.
Aipatutako hau guztia lotzen dut eremu hezitzailean
egin beharrekoekin. Euskal emakume erreferenteak behar ditugu. Esparru
guztietan. Nora begiratu behar dute gure emakume gazteek, noren antza izan
imajina dezaten, nora iritsi nahi duten, zer hartu eta zer berritu, baina
abiapuntu bat izan behar dute. Hortik euren bidea egin dezaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina