Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa gai honetan hitzak izan ditugu aztergai; zaila da askotan gure sinbolikoan ditugun estereotipoei kasu ez egitea, oso barneratuta ditugu eta;
horregatik jarraitu beharko dugu betaurreko moreak jantzita, zer ikusi, zer esan eta zer egiten dugun aztertzeko, ikuspegi hezkidetzailea emateko.
Hemen sortu dudan letra-zopa; bertan hizkuntzaren erabilera sexista bideratzen dituzten oztopoak agertzen dira:
Aurreko urteetako posten artean aukeratu dudana:
Hizkuntza feminizatu: emakumeak ikustarazi eta aitortu; berak aipatzen duen bezala, “Hizkuntzaren erabileraren eta egiten dugun komunikazioaren bitartez gure munduaren kontzepzioa islatzen dugu, horregatik garrantzitsua da erabiltzen dugun komunikatzeko modua”.
Aditu desberdinek esan eta berak bere postean nabarmendu duen esaldiarekin bat nator:
“Hizkuntzak ez dira sexistak, hizkuntzen erabilerak dira”.
Horretaz gain, hizkuntza eta komunikazio inklusiboaren inguruan bi baliabide interesgarri aipatzen ditu:
Hizkuntza inklusiboa erabiltzeko zergatia azaltzen duen bideo interesgarria:
" El poder del lenguaje incluyente" (Ivanna Parlett);
- “Komunikazio inklusiborako gida” (STEE-EILAS 2016); azken honetan, erabilpen androzentrikoak eta erabilera sexistak saihesteko gomendioak, komunikatzeko aldagaiak, irudi bidezko komunikazioa, ea aazaltzen dira.
Bestalde, hizkuntza ez sexistaren inguruko gida bat proposatzerakoan, hauxe aipatuko nuke:
Euskararen erabilera inklusiboa. (UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza eta Pikara Magazine). Testuen egilea: June Fernández Casete.
Bertan agertzen den Komunikazioa ez-sexistaren gakoak atalean, bi azpiatal interesgarri agertzen dira:
- Euskararen erabilera jatorra eta ez-sexista. Haibat adibide ematen dira esparru desberdinetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko; kazetaritza, hizkuntza adituak, erakundeak, telebista saioak, ea.
- Irudiak: estereotipoak eta asimetriak. Gaur egun publizitateak, sare sozialek eta hedabideek hainbat produkturen estereotipo sexistak indartzen dituzte; horregatik gida horretan hainbat gako eta adibide ematen dira, norberak hausnarketa egiteko.
Interesgarriak iruditzen zaizkit praktika onak aipatzen direlako eta egoera berriak proposatzeko galderak ere planteatzen direlako.
Eremu hezitzailean, bi alderdi horiek lantzea eta berrikustea funtsezkoa iruditzen zait; lehendabizi hezitzaileok, irakasleok aztertu beharko genituzke alderdi horiek, gure egunerokotasuneko lanean, hizkuntza erabiltzerakoan, irudiak erabiltzerakoan; ondoren ikasleekin landu (aztertu, hausnartu…).
Jendartean, berriz, ikastetxeetatik bideratu daitezke gurasoentzako tailerrak, hizkuntza ez-sexistaren erabilera sustatzeko; bestelako jendarteko kolektibo desberdinei gaiaren inguruan informazioa zabaltzeko, orokorrean udalerriak antolatzen dituen ekintzetan, lehiaketetan, ikastaroetan, ea bideratu daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina