2021/12/10

ERABIL-ERAZ

 


Hizkuntzaren jabe gara eta askotan modu inkontzientean erabiltzen dugu. Baina zer ari gara esaten erabiltzen ari garen hitz bakoitzarekin? Kontziente gara? Hitzak duena boterea du, eta botere hori modu egokian erabiltzen ikastea dagokigu. Inor zapaldu barik.  


Gaiarekin hasteko, hemen azpimarratu nahiko nituzkeen kontzeptuak topatu ahal izateko letra-zopa. Ea asmatzen dituzuen.

 



Iazko postetatik, honako hau aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Hizkuntza%20ez%20sexista, bai edukiagatik bai diseinuagatik ere. Oso egokia iruditu zait ideiak ordenatzeko eta garrantzitsuenak azpimarratzeko modua. Eta, beti bezala, asko baloratzen dut umoreari tartea egitea eta oso egokiak iruditu zaizkit Irantzu Varelaren bideoen erreferentziak.


Hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko giden artean honakoa aukeratu dut: June Fernandezen https://www.ehu.eus/documents/2007376/12795677/Euskararen-erabilera-inklusiboa.pdf/9d3417d4-4479-9b9c-e744-a49c31e65369 (Euskararen erabilera inklusiboa). Izan ere, oso berritzailea iruditu zait Fernandezek emandako enfokea. Dokumentuan generoaren ardatzaz gain, kapazitismoa, trans pertsona, arrazarena… lantzen ditu. Ezinbestean lotutako gaiak guztiak.

Dokumentu horretan agertzen direnen artean, eremu hezitzailean landu beharreko bi alderdi hauek aipatuko nituzke:  

-        -  EMAKUMEEI ETA GIZONEI TRATAERA SIMETRIKOA EMATEKO GAKOAK

-        -  HIZKUNTZAZ GAIN, IRUDIAREN ERABILERAREN LANKETA KONTZIENTEA

Hau guztia ikastetxean edo jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek izan daitezke:

-         -  Hizkuntzaren erabileraren kontzientzia hartzea

-        -   Hizkuntzaren erabileraren inguruko formazioa jasotzea

-        -     Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako pausoak diseinatzea

-        -   Egindakoaren ebaluazioa egitea

 

Beste gai askotan bezala, asko dugu egiteko. Eta askotan kontrakoa uste badugu ere, euskara ez dago hizkera sexistatik salbu.

Amaitzeko, Amelia Barquinek Berria egunkarian argitaratutako artikulu bat gomendatuko dut: Ni ere generoaren polizia ote naiz du izenburutzat. Eta bertan aipatzen den esaldi batekin borobilduko dut gaurkoa: «Badirudi askoz errazagoa dela beste gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino».

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina