Hausnartu egin beharko genuke ea hizkuntzak duen androzentrismoaren erru osoa edo aldatu behar dena da jendarteak hizketan erabiltzen dituen hitzak edo lengoaiari ematen diogun erabilera. Adibidez, foroan agertu den zirujau hitza esaten dugunean buruari etortzen zaigun irudia gizon batena da , gizon bat izan behar dela pentsatzeko hezita gaudelako baina, jendarte gisa, emakume zirujau asko daudela onartzea eta normalizatzea lortzen badugu, agian…aldaketa bat lor genezake. Nabarmenagoa da gaztelaniaz, normalean “cirujano” esaten dugu (ohituta gaudelako) eta ez “cirujana”. Kasu honetan femeninoan hitza erabili ahal izan arren, maskulinoan erabili ohi dugu; has gaitezen hori gugan aldatzen.
Giden artean
hurrengoa aukeratu dut, bi hizkuntzetarako (euskara eta gaztelania) gida bat
delako:
_-Lengoaia berdinkorra erabileraren gida. Guía
sobre un uso igualitario del lenguaje. Ortuellako udala. berdintasunezkolengoaia erabiltzeko gida. Gida zehatza eta laburra adibide anitzekin eta hizkera
ez-sexista erabiltzeko jarraibideak.
Honekin lotuta, eremu
hezitzailean honako hauek ikusten ditut ikasleekin landu beharreko
lehentasunezko bi alderdi:
- Bilatu Interneteko berrien adibideak non gizonei eta emakumeei erreferentziak egiteko genero gramatikal maskulinoa generiko unibertsal gisa erabiltzen den.
- Bilatu emakume kirolarien argazkien iruzkin sexistak berrietan ( egunkarietan edo Interneten). Honekin lotuta esteka hau irakurtzea gomendatzen dizuet Iruzkinsexistak emakume kirolariei
Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Ikasleei ikusaraztea hizkuntzak ahalmena duela eta hizkuntza modu ez matxistan erabiltzen irakastea. Horretarako, helduok ere hizkuntza behar bezala erabili behar dugu eta errotuta ditugun hitz eta adierazpen matxistak gure hiztegitik baztertzen hasi behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina