Desoreka-paradigma
hori apurtzeko emakumeen presentzia eta protagonismoa ezinbestekoa da. “Pentazitatea”n
Begoña Salasek esanda: “Protagonista
izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta
bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen
gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek
behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera,
gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregukatzeko aukera
emanez norberari” identitatearen
garapenarekin, boterearen garapenarekin eta jabekuntza-prozesuarekin oso lotuta
dago. 2015/12/03
Emakumeak Protagonista
Desoreka-paradigma
hori apurtzeko emakumeen presentzia eta protagonismoa ezinbestekoa da. “Pentazitatea”n
Begoña Salasek esanda: “Protagonista
izatea nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta
bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen
gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek
behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera,
gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregukatzeko aukera
emanez norberari” identitatearen
garapenarekin, boterearen garapenarekin eta jabekuntza-prozesuarekin oso lotuta
dago. 2019/12/09
Kukuuu! Non zaudete?
Tristea bada ere, ikusi dugun bezala, gutxi dira orain arte testuliburuetan azaldutako erreferentziazko emakumeak. Batzuk diote, emakumeak ez direla historian agertzen hauek ezagutzari egindako ekarpenak edo gizartean eragina izan duten ekintza gutxi egin dituztelako.Hau arrazoitzeko, zaintza eta hazkuntzan zentratuagoak zeudela diote. Honi buelta bat eman diezaiokegu esanez, emakumeak eremu pribatuko ekintzetan kontrolatuak mantendu dituztela, hauek ezagutzatik aldenduz. Patriarkatuak biologia erabili izan du emakumeen gutxiagotasun fisikoa argudiatuz zapalkuntza justifikatu ahal izateko.
Historian jasotako gertakariak, gizonek (elizgizon, apaizak...edo potere sozial, politiko edo ekonomikoa zutenak) idatzitakoak ziren, eta beraientzako aipagarri zirenak jasotzen zituzten historia "unibertsala" sortuz, eta emakumeak kanpoan utziz.
Beraz historia berreraiki behar dugu eta erakutsi emakumeen papera ezinbestekoa izan dela historian zehar.
Hau guztia kontutan hartuta, baditugu erronka garrantzitsu batzuk. Alde batetik, emakumeen ekarpenak ikustarazi behar ditugu eta erabiltzen ditugun testuliburu edo materialetan emakumeen presentzia bermatu behar dugu. Horretarako, kurrikulumean txertatu behar ditugu eta bai kurrikulum formala zein ezkutukoa aztertu eta eraldatu.
Bestetik, Celia Amorosek zioen bezala, femeninotzat hartzen diren ekintzak balorizatu behar ditugu eta dagozkion garrantzia eman, orain arte maskulinotzat hartutakoak bakarrik izan baitute prestigioa.
Aurreko edizioetako #ItsasoGOren post hau aukeratu dut:
Emakumeak protagonista!!!
Egia esan, egin duen memeak atentzioa deitu didalako aukeratu dut hasiera batean, oso barregarria baita! Eta horretaz aparte,Toti Martinez de Lezea idazlea aukeratu duelako. Oso garrantzitsua iruditzen zait umeei liburuen bitartez transmititzen dizkiegun mezuak. Hasiera batean, Haur Hezkuntzan batez ere, aunitz dira ikasleei kontatutako ipuinak, eta hauek aukeratzean oso kritikoak izan behar dugula uste dut, eta genero-ikuspegia izatea nahitaezkoa da. Totiren “Nur” kolekzioak, neska bat du protagonista eta hau ere garrantzitsua iruditzen zait, orain arte mutilak zirelako istorioen protagonista nagusienak. Esan bezala, neskek beste neska eta emakumeen erreferenteak izan behar dituzte.
Euskal emakume aitzindari bat aukeratzeko orduan, duela gutxi izandako elkarrizketa batera eraman nau. Kide batekin hitzegiten duela gutxi, deskubritu nuen nere auzoan dagoen plaza baten izena bere amonarengatik jarria zela: Maria Dolores Goya.
Honek eraman ninduen famatua izatearen zergatiak bilatzera, momentura arte ezagutzen ez nuelako. Honek beste erronka bat ekartzen dit burura: emakumeen ekarpenei buruz formatu behar gara, guk ezagutzen ez baditugu, nola erakutsiko dizkiegu beraiei buruzko gauzak gure ikasleei?
Beraz ondoren nire aportazioa:
MARIA DOLORES GOYA
Donostian jaio zen 1913ko otsailaren 19an eta irakaslea izan zen. Maistra titulua 1932an lortu zuen 19 urte zituela eta hezkuntza izan zen bere bizitzako ardatz nagusia.
Euskal irakaskuntzan lan handia egin zuen eta ikastolen mugimenduaren hastapenetan koka dezakegu.
Gerra zibila piztear zela, andereño moduan hasi zen lanean Etxaide kaleko ikastolan, eta 1936ko irailean egin zuen eskola publikorako oposizioetako lehen azterketa. Oposizioko bigarren ariketa gisa, eskola batean urtebetez praktikak egin behar zituen. Praktikak Plentzian (Bizkaia) egin zituen. Itsasontziz ihes egin zuen udalerri hartara, irailaren 13an “erreketeak” Donostian sartu baitziren. Gernikako bonbardaketa ondoren eskolak itxi arte egin zituen han praktikak.
1937ko maiatzaren 22an, “La Habana” itsasontzian Erresuma Batura ihes egin zuen 95 irakaslerekin batera eta beste 3500 haurrekin. “La Habana” itsasontzia gerrako haurrek gerratik ihes egin zezaten Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarri zituen itsasontzietako bat zen. Southamptonera iritsi zirenean, herrialde osoan banandu zituzten eta Maria Dolores Wight uhartera eraman zuten.
Gerra amaitu zenean, Euskal Herrira itzuli zen 1941ean. Mugan, atxilotzen eta 10 urteko kartzela-zigorra ezartzen saiatu ziren gerrako haurrekin Ingalaterrara ihes egin zuelako, baina ez zuten halakorik egin. Hala ere, fitxa poliziala ireki zioten.
Berriro ere irakaskuntzara gerturatu, eta 1943an eskola ireki zuen Ergobian. Urte hartan bertan ezkondu eta lehen haurra izan zuen. 1946an lana utzi behar izan zuen bigarren alaba jaio zenean.
1951n hirugarren alaba jaio zenean, Gros auzoko Karkizano kalera joan zen bizitzera. Etxe hartan, Elisabete Maiztegik animatuta, ikastola irekitzea erabaki zuen. Garai hartan, ikastolak klandestinoak ziren eta etxe partikularretan irekitzen zituzten. Ez zegoen ikastola asko eta ikasle gutxi zituzten. Klandestinitatea andereñoentzako eta seme-alabak hara eramaten zituzten familientzako izaten zen. Oso arriskutsua zen gainera. Urte haietan debekatuta zegoen euskaraz hitz egitea.
Maria Dolores bere etxeko gela batean 3-10 urte arteko 10 ikasleri eskolak ematen hasi zen, baina kopurua laster 20 ikasletara igo zen. Hasieran, ikasleak 2 orduz bakarrik joaten ziren.
Garai hartan ez zegoen ikasi ahal izateko euskarazko materialik, eta Maria Doloresek bilaketa-lan gogorra egin behar izan zuen material baliagarria topatzeko.
Erreferentzia gisa, Maria Doloresek bere ikasle-garaian ezagutu zuen “Centros de interés”eko metodo pedagogikoa erabili zuen. Ovide Decrolyk asmatu zuen metodo hura eta, adin bakoitzeko haurren interesen arabera, ikasketarako gaiak zentratzea zuen oinarri. Gainera, Euskal Herriko mapa ere bazuten Euskal Herriko udalerriak, ibaiak eta mendiak kokatzen ikasteko. Bere metodologiaren barruan, euskarazko abesti eta otoitzen irakaskuntza ere jasotzen zuen Maria Doloresek.
Ondorioz, Maria Dolores ikastolak bultzatzen eta sortzen erreferentea eta aitzindaria izan zela esan dezakegu. Hori guztia, ordea, arrisku handiak bere gain hartuta, baliabide gutxirekin eta desobedientzia zibilarekin lortu zuen.
Hona hemen irudi bat laburpentxo batekin:
Eta ondoren bere alaba Miren Egañaren bideo bat bere amari buruz hitzegiten:
Miren Egaña Maria Dolores Goyari buruz
2020/12/10
IKUSEZINTASUNETIK PROTAGONISMORA
Historian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria babestu izan dute. Biologismoaren izenean, askotan justifikatu dira gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak.
Nahiz eta emakume askok historian zehar borroka egin duten desorekan eta desberdintasunean oinarritutako paradigma horren aurka, nahiz eta ekarpen hainbat arlotan egin duten, ez digute inoiz haiei buruzko ezer kontatu, isilpean mantendu izan dira. Gizonek kontatu digute historia, haren historia gizatiaren historia bihurtuz.
Presentzia eta protagonismoa identitateari, botereari eta autoritateari lotuta daude. Presentzia eta protagonismo gabe, emakumeak objektu bihurtu dira eta beharrezkoak izan dira urteak subjektu izatera iristeko.
Patriarkatuak funtsezko hiru mekanismo erabili ditu emakumeak bizitza publikoan ez agertzeko eta, ondorioz, egin dituen ekarpenak ezkutatzeko: androzentrismoa (gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da), sexismoa (emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa), eta ezagutzaren jabetza kentzea (gizonak emakumearen lorpenez jabetu dira edo bere izenpean agertu dira).
Emakumeek merezi duten lekuan jartzeko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten balorazioa emateko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten boterea eta autoritatea eskuratzeko unea iritsi da!Euskadin, iraganean eta egunez, espazio publikoa okupatzen duten emakume asko daude, eta "agintariak" dira bizitzako hainbat esparrutan.
Emakume horietako bat Bertha
Gaztelumendi Caballero da, eta haren bizitzak atentzioa eman dit, beti lanean aritu baita giza eskubideen eta emakumeen berdintasunaren alde.
BERTHA GAZTELUMENDI CABALLERO
Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962) gipuzkoar kazetaria, dokumentalen zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn ikasi eta EITB eta Emakunderako lan egin du.
2012an “Mariposas en El Hierro”
dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta. Bertha Gaztelumendik
hausnarketa-dokumental honi buruz hauxe esan du: “indarkeria mota desberdinei
buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken
konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan”.
“Nigar franko egingo zuen aitak”
dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei
buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan kontatuta dago Gipuzkoako herrixkako
(Villabona) biztanleengatik, garai horietako gatazkak bizi zituztenengatik.
Nuria Casalekin “Las buenas compañías” zuzendu zuen. Dokumental horrek jorratzen ditu Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministak, hor 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egon ziren adulterioa, abortua eta prostituzioagatik.
2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen.
“Volar” dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen,
2017an. Dokumentalak genero-indarkeriagatik tratu txarrak jaso dituzten adin eta
lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.
"Atzerriko dokumental
onenaren" saria, Annual Copenhagen Film Festivalen, 2019an. 14, Volar
dokumentalak irabazi zuen.
Bertha Gaztelumendi indarkeriari
buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstáculos y buenas
prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la
experiencia de mujeres del área rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de
divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de
la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.
Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.
HEZKIDETZAREN
ERRONKAK
Marian Morenok bere artikuluan “la historia de la
humanidad en femenino" dio: “Gizateriaren historia, oro har, maskulinoan
kontatu da; izan ere, Gizonezkoaren Historiaz hitz egin ohi da gizateria osoari
buruz hitz egiteko. Gerra, botere, konkista, inbasio, aberriaren guraso eta
abarren historia izan da. Badira urte batzuk unibertsitateko emakumeek historia
femeninoan ere kontatzea erabaki dutela, eta, horiei esker, testuliburuen
historian erabat isildu diren emakumeak aurki ditzakegu.”
Artikulu honetan, emakumeak
protagonista hartuta, gizateriaren historian zehar ibilbidea egitea proposatzen
du.
Historia emakumeen ikuspuntutik berridatzi behar da, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan egin zituzten eta egiten ari diren ekarpenak argitara atera behar dira.
Horretarako, Hezkuntza sistemarako erronkak diren II. Hezkidetza planaren bi helburu hauek aipatu behar dira:
- Emakumeen jakituria eta ekarpen sozial eta historikoa diziplina guztietan txertatzea. Planak dioenez: “Emakume asko dira eta izan dira historia aldatzen lagundu dutenak eta beren diziplinen barruan erreferente handiak izan direnak. Haiek berreskuratzeak, ikusgai egiteak eta gure ikasleei ezagutzera emateak ezabatu egiten du errealitatearen parte hori ezkutatzean sortzen zen genero-joera, baina gainera, erreferente femeninoak sortzen ditu neskentzat, baita mutilentzat ere”.
- Berdintasuna sartzea ezkutuko curriculumean eta ageriko curriculumean. Planaren hitzetan: “Ageriko curriculumetik kontua izango litzateke, besteak beste, hezkuntza-sisteman ezartzen diren edukien berrikusketa egitea, tradizioz femeninoak izan diren eta ikusezin bihurtu diren esferak sartzeko… Ildo horretan, behar-beharrezkoa da testuliburuek hizkuntza eta irudi inklusiboak txertatzea eta jakintza-arlo guztietan erreferente diren emakumeak barnean hartzea.”
Konbentzituta nago hezkidetza
dela emakumea ageriko egiteko bideetako bat, ezkutukoa esplizitua eginez,
emakumeak curriculumean integratuz, txikitatik desberdintasunak eta
diskriminazioa saihestuz, patriarkatuaren mekanismoak identifikatuz eta ikasleei
kontziente eginez.
Eskola hezkidetzaileak gizarte-eredu
bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen lagun dezake.
BLOGEAN EGINDAKO EKARPENAREN GOMENDIOA
Gomendatu nahi dut Nagorek blogean egindako ekarpena, oso ondo azaldu duelako
historia berridazteko beharra emakumeen ikuspuntutik. Bere ekarpenean agertzen den bideoa, Arantza Urretabizkaiarena, interesgarria iruditu zait.







