2015/10/21

Horma-irudia


Hezkidetzaren gakoei buruz hausnartzen

Marian Moreno: "Hezkidetzari buruzko kontzeptuak"



Hezkidetzaren gakoei buruz hausnartzen 

 Aste honetan hezkidetzaren gakoak aztertu egin ditugu. Nire ustez gure lana hasteko ez da izan ideia txarra, denok pentsatzen dugulako argi dauzkagula gauzak, hau da, kontzeptuak, marko legalak ezartzen dituen erronkak eta egitasmoak eta abar, baina guk geuk ere “curriculum ezkutua” delakoa barneratuta daukagu.

 Hezkidetza kontzeptuaz definizio ugari entzun eta irakurri ditut. Oso zaila egiten zait nire definizio propioa asmatzea, nik baino askoz gehiago dakitenek ideia oso baliogarriak, sakonak, zehatzak...adierazi dituztela eta. Hala eta guztiz ere, nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko arrazoiak eman ahal ditut inolako arazorik gabe: 

 -Familian, eskolan, komunikabideetan, kaleetan... gero eta gizon eta emakumeen estereotipo gehiago ikusten dira eta, are kezkagarriagoa, gehienetan gazteekin daude lotuta. Nik uste dut hezkuntzan lan egin ahal dugula genero estereotipo hauek gainditzeko. 

 - Gizartean dauden eredu sexistak erreproduzitzen dira gure ikastetxeetan, eta horren ondorioz, benetako berdintasuna gainditzeko ostopo asko ere badaude ikastetxeetako espazio guztietan. Hau ikusita, irakasleok pertsonen garapen integralaren bila joan behar dugu. 

 -Bortxakeria matxista, “mikrobortxakeria”... oso kaltegarria da gure ikasleengan eta horren aurrean “maskulinitate berrien kontzeptuak” zabaldu behar ditugu. 

 -Benetako eskola inklusiboa lortu nahi badugu irakasteko eta ikasteko metodologiak aldatu behar ditugu, dauden bazterketa egoerak gaindituz. 

 -Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiten badugu lan, gizarte justago lortuko genuke.

 Heziberri 2020 Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan xede hau ezartzen da: 
...“ Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, aukera-berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe”.

Ildo honekin jarraituz, nik argi daukat hezkuntza-eskubidea modu berean bermatzeko pertsona guztiei ezinbestekoa dela gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez izatea. Hau da, ez dela nahikoa gauzak esatea eta kontzeptuak definitzea, jardun beharra dugu. 

 Hezkidetzaile izateak suposatzen du hausnarketa sendo bat egin behar duzula, zalantzan jartzen dituzula zure eguneroko praktikak, ohiturak, berbak. Horrela bada, konturatzen zara askotan nahi gabe kontzeptu eta sinesmen asko barneratuta dauzkazula eta agian ez dituzula berdin tratatzen neskak eta mutilak. 

 Bide luzea, erronka handia!


Marijose#hausnarketa#Hekidetza

Hezkidetza indarkeria sexista prebenitzeko gakoa da!


2015/10/19

Ni eta sare sozialak, benetako erronka

Sare sozialak saretu, saretu ... esaten dana ... ez dakit baina zoratuuuu! zati baten bai.
Dana ikertu behar dala eta aspaldian hasi nintzan, baina garau bateri be inongo lehentasunik emon barik. Twitter, google+, eta pinterest izan ziran sortzen joan nintzen kontuak eta azkena facebook. Ikastaroko oraingo erronka instagram izan da niretzako. kontua sortu dot baina oraindik ez dot elikatu. Izatez, ez dot bat bera ere elikatzen. Elikatu, hitz magikoa niretzat. noiz?, zelan?, ...Arakatu eta aukeratu beharra dago gauza interesgarriak eskaini ahal izateko. Hori bait dala nire ustez sare sozialen betebeharra edo emon beharko geunskion erabilera. Baina horretarako denbora behar dala batetik eta mesfidantza bestetik ez deutset inoiz garrantzi handiagorik emon. Mesfidantza bai. Facebookarekiko batez ere. Norberaren biziaren erakuslehio moduan ikusten neban nahiz eta Janire Estebanez-en ikastareoetan bestelakorik entzun. Norberak kontrolaten daualala norberaren buruarenganako informazioa, beraz, saretu gure dana edo ez norberaren eskuetan dagoela kriterio arduratsuari jarraituz.
Horrez gain, sare sozialen erabilera hezgarria be aipatzen dau. Hori agian izango da ikastaro honetan aipatzen dan ziberaktibismo hezkidetzailea behar bada. Interesgarriena?, komunikazioa, informazioa, interakzioa errazteko baliabideak dirala. Erabileraren kontura esan, informazioa konpartitzeko, elkartrukatzeko aukera handia emoten dabela sare sozialak . Twitter-ek adibidez jasotzen dozuna oso erraz hedatzeko aukera emoten dau.

2015/10/18

LEHENENGO ALDIZ SARE SOZIALETAN



Gaur arte ez neukan sare sozialik. Ezta bat ere!!!! Ezagunak bai, baina, besterik ez.
Facebook izan zen lehena, ezta? Orain dela 10 bat urte? Bada … nire lagun batzuk une horretan apuntatu ziren sare sozialera; ni, berriz, ez.
Ez naiz inoiz fidatu, edo, hobeto esanda, ez diot inoiz abantailarik atzeman. Desabantailarik bai, ez dakit zein puntutaraino nahi dudan niri buruzko informazioa zabaldu. Gainera, ikasleak direla medio, are gutxiago.
Harritu eta haserretu nau ikusteak erabat kontrolatua gaudela. Esate baterako, Twitter-en kontua sortu bezain laster telefonoan edo posta elektronikoan izandako kontaktuak agertu zaizkit zuzenean. Eta, kontaktuen artean  ikasle ohiena eta orain dela urte askoko ezagunak. Ez dakit… gehiegi da.
Ikusten denez, ez nabil oso baikorra. Ez nuen inoiz esango Facebook, Twitter eta holakoak izango nituenik!!! Egoera honetara moldatu behar…
Hala ere, seguru nago sare guztiei etekinik aterako diedala ikastaro honetan. Egon badaude gauzak eginak eta,seguru,  geuk ere ekarpen interesgarriak egingo ditugu.