2015/11/01

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen


Aste honetan, sexu-genero sistemaz aritu gara. Sexu (ezaugarri biologikoen arabera gizon edo emakume) eta genero (maskulino/femenino estereotipoak) kontzeptuen definizioak argituta, sexu-genero sistema hau izango litzateke De Barbieri-ren arabera:

“Sexu-Genero sistemak sexu ezberdintasunetik abiatuz gizarteek eratzen dituzten iharduera, sinbolo, irudikapen, arau eta balore sozialen multzoak dira”. (De Barbieri, 1992)

Sexu-genero sistema eraikuntza soziala dela azpimarratuko nuke; gure eguneroko bizitzan, emakume edo gizon jaio, paper desberdinak interpretatzea tokatzen zaizularik:



Emakume jaioz gero, besapean erratz bat duzula etorri zara mundura, arrosa kolorea maite duzu, edozeini entzuteko gai zara, “zure tokian” egoten dakizu, ama izatea zure ametsa da eta etxeko lanak egitea gauzarik gustukoena da ginasiora joatearekin batera, izan ere, gorputz perfektua izatea beharrezkoa da.

Gizon jaioz gero berriz, energia eta indar askoko pertsona zara, oso aktiboa, urdin kolorea gustatzen zaizu, futbola zure pasioa da, enpresa bateko zuzendari izatea da zure ametsa, ausarta zarela erakustea ezinbestekoa da eta irabaztera zoaz beti.

Sexu-genero sistema beraz, sexismoaren euskarria da, eta genero estereotipoek emakume eta gizonen garapen globala eragozten dute. 'Normala' izateko, genero-identitatea ondo garatuta izan behar duzu, tokatu zaizun papera eta arauak era egoki batean betez; geroz eta gehiago garatu, orduan eta onespen gehiago lortuko duzu ingurunetik.

Sexu-genero estereotipoak honela definituko nituzke: pertsonak bi taldetan banatzen dira, sexu biologikoaren arabera, hau da, emakumea edo gizona. Emakumea femeninoa izango da eta ezaugarri eta arau zehatz batzuk edukiko ditu (estereotipoak) eta mutila maskulinoa izango da eta beste ezaugarri eta arau batzuk izango ditu betetzeko.

Genero ikuspegia, patriarkatuan bizi garela ikustarazteko erabili daiteken ikuspegi bat dela iruditzen zait eta sexu-genero sistema hausteko beharrezkoa dena.

Jardueren inguruko datuak eta ondorioei dagokienez, Saioa Alkaiza Guallar-ek eginiko “Sexu banaketaren amildegia” izeneko artikuluan zentratu naiz:

  • Emakumeak gizonak baino prekarioago daude: %25 gutxiago kobratzen dute batez beste; kontratu eskasagoen jabe dira; eta goi kargu gutxiagoren arduradun.
  • Etxeko lanak eta zaintza oraindik emakumeen zereginak dira: lau ordu ematen dituzte egunean; gizonek, bi inguru.
  • Emakumeen kontratazioen ia %60 zerbitzu sektorean egin da. Eta hain zuzen ere hori da kalitate eskaseneko enplegua eskaintzen duena. Genero rol klasikoei lotuta ageri dira ofizioak.
  • Lanean dagoen emakumeen %28,8ak lanaldi partziala dauka Hego Euskal Herrian, eta gizonezkoen %5ak baino ez.
  • Seme-alabarik ez dutenen tasa %46,9 da: emakumeena %40,4koa; eta gizonena %53,4koa, 13 puntuko diferentziarekin. Seme-alaba bat duten emakumeen tasa, ordea, %55koa da eta gizonena %70ekoa, 15 puntuko aldearekin. Eta bi seme-alaba dauzkatenen kasuan, emakumeena %69,8koa da eta gizonena %87,6koa, 17 puntuko diferentziarekin. Lan erreproduktiboaren banaketa ezaren katebegietako beste bat da hau.
  • Kontraturik gabeko pertsonen kasuan ere aldea nabarmena da: %86,6 emakumea da, %13,4 gizona.
Datu hauek aztertuta, lan mundua sistema patriarkal baten aurpegietako beste bat baino ez dela ondoriozta dezakegu.

Ikastetxean lantzeko erronkak hauek izango lirateke:
  • Androzentrismoarekin bukatu eta genero-ikuspegia aplikatu.
  • Liburuetan agertzen ez diren emakume zientzialari, historialari, matematikari, etab.-en ekarpenak argitara ekarri eta daukaten garrantzia eman.
  • Jarrera sexistak ekidin.
  • Ikasleak genero estereotipoak kontutan hartu gabe hezi.   




Genero identitatearen inguruan zalantza dantza

“Sortu bezain laster (eta gaur egun sortu aurretik ere) jendea bi taldeetako batean kokatzen da: gizon edo emakume gara. Hau ez da beti horrela izan, duela mende pare bat hasitako kontua dugu”.Ikastaroko bideoan agertutako  baieztapen horrek, nere ustez, argitasun gehiago behar du.Ez dago baieztapenaren ondoren azalpenik  eta horrek hurrengo galdera egitera narama: Orain dela bi mendeko pertsonak ez ziren gizon eta emakume  bezala sailkatzen? Ez zituzten bere  sexuari buruzko funtzio berezirik? Ez zeuden esterotiporik?Orduan,non kokatuko genuke Erausoko KateriƱe bezalako pertsonai bat? Bere garaian,  XVI. mendean,  gizonezko mozorrotu eta borrokatzera joan zena garaiko  gizarteak agindutako arau guztiak hautsiz? KateriƱek emakume izateko  eta harremanak izateko  bestelako eredu bat aukeratu zuela diote (Juan Luis Zabala, Berria 2012). Norbaitek argitzea gustatuko litzaidake sailkapen hori hain berria bada pertsonai honek zer hautsi zuen.


Erauso KateriƱe.jpg
"Genero" kontzeptuak maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko prozesuari egiten dio erreferentzia. Gizarte bakoitzean sexu bakoitzari atxikitzen zaiona  adierazten du, hau da, emakume eta gizon izatearen gizarte mailako eraketa beste batzuren artean...  antropologia feministaren aportazioa  hau da  ikastaroaren  atal   honetan jaso dudan ideia argiena . Baina aurrekoarekin lotuz ez dut ikusi emakumeei sozialki atxikitutakoa asko aldatu denik mendeen poderioz: besteek zaintzeko agindua, edertasunaren eredua ( nahiz eta mendeetan  edertasunaren kanona aldatu izan ), gizonarekiko menpekotasuna...





Aste honetako blokea bukatutzat eman arren, genero identitate gaiaren inguruan  oraindik zalantza asko ditut .Binarismoan hasi eta hezi ginenok formazio sendo bat behar dugu daukagun generoaren ikuspegi mugatutik  ateratzeko. Gaur egun ikastetxeetan irakasle gehienak  ere ikuspegi anitzaren beharra dute,  eta erronka horretan lan handia dugula uste dut.

Bukatzeko, gai honetan izan dudan zalantza-dantza honen ostean   Gerard  Coll- Planas-ek genero identitatea argitzeko egindako   definizio xume honekin gelditu naiz . Horrela dio:  “sentipen horri esker bagara eta ulergarriak gara guretzat eta besteentzat” ( los deseos olvidados. nahia).


SEXU-GENERO SISTEMARI AURRE EGITEN


Gaurko gizartea sexu-genero sisteman oinarritzen dela argi dugu Hezkidetzaileok (sentsibilizaio apur bat daukagunok). Baina gainerakoen buruan sartzen garenean hauxe aurkitzen dugu: Sexu Genero sistema zer den ez dakitela eta,  nahiz eta jakin, hain barneratuta dugun bizi-programa denez, ondorioak ikustea zaila izaten da, dana normaltzat hartzen baitute.

Sexu-genero estereotipoak emakumeei eta gizonei atxikitzen zaizkien ezaugarriak dira. Baina zer dago honen atzean? Atxikitzen zaizkien ezaugarri horiek ez daude berdintasunean oinarriturik, jerarkizatuta eta inposatuta izaten dira.


Lehen komentatu dugun bezala egoera hau normaltzat hartzen dugu, mutilek edo gizonek nagusitasuna izatea onartzen dugu txikitatik. Adibide bat eskolako patioa izaten da, zergatik ez dira neskak altxatzen bere espazioa berreskuratzeko? Onartzen dute mutilek behar dutela espazio gehiago "futbolean" aritzen direlako. Futbola munduko proiekzioa duen kirola denez, neskek ulertzen dute horrela izan behar dela, beti horrela izan delako.

Gainera, txikitatik erakutsi digute biolentzia eta indarkeria ez datozela gurekin, beraz, neskaren bat saiatzen bada bere jolastokiaren espazioa berreskuratzen berehala iskanbila sortzen da, eta zein da nesken erantzuna, pausu bat atzera eman, isilik egon eta bronkarik ez sortu, badaezpada, indarkeririk ez jasateko. Hori izan baita betidanik transmititu egin diguten jarrera.

Hau, adibide ba baino ez da, baina hainbat eremutan eragina izaten du Sexu-Genero sistema.

Beraz, argi dago Sexu-genero sistemaren barruan ez dauden pertsonak berehala indarkeria jasotzeko arriskuan egoten dira, bai bere espazioa aldarrikatu nahi duen neskak, bai bere identitate sexuala dikotomia horretan ez denean sartzen, bai atxikitutako ezaugarriei aurre egiten diegunean.

Orduan, nola egin aurre egoera honi? Ba dokumentuan adierazten den bezala Sexu-genero sistema desegin beharko dugu. Beste sistema bat sortuz, aniztasuna oinarri duen sistema. Horretarako hainbat ikuspegi txertatu beharko genituzke gure egunerokotasunean: Genero ikuspegia (hauxe da, gizonen eta emakumeen arteko baldintzen, beharren eta egoeren ezberdintasunak aztertzen duen enfokea),  Sexu kontzeptu berriaren ikuspegia, Identitate anitzen ikuspegia,...


Proposamen honetan eskolak zerbait egin dezake, noski,  Genero Ikuspegia integratzen, Aniztasuna kontuan harturik, sexu-sistema gelditzeko gaitasunak identifikatzen/ sustatzen baita sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak eta praktikak  modu aberasgarrian transmititzen.

Argi dago, Mundua ez dela ikusten dugun bezala erreproduzitu behar, gu egunero egiten ari garen mundua izan behar da, guk   baitugu mundu horretan bestelako bizi-programa sustatzeko gaitasuna.