2018/01/09

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORA

Aste honetan,errepresentazioa eta denboraren erabilera izan ditugu hizpide. Errepresentazioak espazio fisikoetan, espazio birtualetan eta ikus-entzunezko eta espazio literarioetan duen garrantzia ikusi dugu; denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea ahaztu gabe. Irakurgaia irakurrita, emakumearen errepresentazio maila baxua dela ondorioztatzen da, horrek, berez, emakumearen jarduna, ekintzaletasuna eta ekarpenak gutxiago direla esan nahi ez badu ere.

Espazio fisikoari dagokionez, gaur egun, gure herri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak %10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek santu edo ama birjina baten izena hartzen dute. Teresa Del Vallek dioen bezala hiria ekoizpen-ugalketa binomioare arabera diseinatu den heinean sexista eta diskriminatzailea da; horregatik, espazioen konfigurazioan eta segurtasun pertzepzioan: gune ilunak identifikatu, aztertu eta hobekuntza proposamenak martxan jartzea ezinbestekoa da. Kaleen izenak, plazenak, parkeenak, eraikin esanguratsuenak eta espazio publikoan ageri diren ikonoak izendatzerakoan/sortzerakoan emakumeen presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da.

Eskoletan berriz, neska zein mutilentzako guneak al daude? Lehen begiratuan, ikasgelak,pasabideak, jantokia, liburutegia… nahiko gune neutroak dirudite. Baina benetan hala al da? Zer gertatzen da gure eskoletako jolas-tokiekin? Nire lantokian esate baterako futbol eta saskibaloi zelaiak dira hein handi batean espazioa bereganatzen dutenak. Lur sail oro marrez josia dago eta marra horiek zelai jakin bat irudikatu edota mugatzen dute. Edozein irakaslek ikusi dezakeen bezala mutilek eta neskek jolas-tokia modu oso desberdinetan erabiltzen dute. Erabiltzen dituzten espazioaren zabalerari dagokionean, mutilek neskek baino eremu zabalagoak erabiltzen dituzte. Espazioaren kalitateari dagokionean, ikerketa ugarik azaldu dute, normala dela neskek espazio marjinal eta identifikazio falta duten espazioak erabiltzea, mutilek espazio zentralagoak erabiltzen dituzten bitartea. Ondorioz, espazio bakoitzean burutzen diren aktibitateak, modu desberdinean baloratuak dira. Mutilek, alde batetik, beren jolas-garaia sozialki baloratuak diren ekintzetan ematen dute (adibidez kirolean, futbolean zehazki). Bestalde, neskek, beren jolas-garaia leku ezberdin gehiagotan ematen dute, horren baloratuta ez dauden ekintzetan, denbora pasa edo entretenimenduan. Beraz, esan genezake jolas-tokiak indar handiko gunea dala eta ondorioz ezinbestekoa litzatekeela berdintasunezko erabilera bat baimentzea eta bermatzea. Hau da, espazioaren erabilera baldintzatzen dituzten hierarkiak apurtzea. Eskola espazioa sexu eta adinaren inguruan antolatua dago, honek dakartzan hierarkiak eta desberdintasunak kontutan izan gabe (mutilen espazioak balore handiagoa dute nesken espazioek baino, eta helduen espazioan txikien espazioak baino handiagoa). Mutilentzako kirol -eta lehia- jokoen aurrean alternatibak ematea. Alde batetik, mutilek burutzen dituzten ekintza fisikoak indarra eta lehia eskatzen duten kiroletara mugatzen dira, beste habilidade batzuk garatzen dituzten ariketa fisikoak alda batera 4 utziz (adibidez, dantza). Bestalde, burutzen dituzten kirolak nahiz jokoak, gehiegizko lehiakortasuna dute, hezikidetza, zainketa eta sentsibilitatea bezalako baloreekin txoke egiten dutenak. Espazio-mota gehiago eskaintzea, jarduera-mota gehiago egiteko edo espazioen erabilera-motak ere ugaritzeko. Jolas-tokia ia guztiz kirol ekintzak burutzeko lekuz osatuta dago. Gehiengoak burutzen dituen kirol ekintzak gustoko ez dituzten neska eta mutilentzako erakargarriak diren alternatiba falta nabari da. Espazioak erraz aldatzeko bitartekoak ipintzea.

Jolas-tokiaren espazioaren diseinua oso zurruna da, eta aktibitate kantitate txiki eta mugatu bat soilik baimentzendu. Espazioaren eraldaketa erraztu beharko litzateke, behar ezberdinetara moldatu ahal izateko.

Jolas-tokien inguruko ikerketa hau oso aproposa iruditu zait: https://urbesforall.files.wordpress.com/2015/03/eskola-jolastokiak.pdf

Eta zer gertatzen da komunekin? Komunei dagokionez berriz, genero logika binarioa gainditu eta zutik/eserita (neska) dikotomia apurtu behar ditugu. Amelia Barquinek luzatutako hausnarketa komunen erabilerari buruzkoak oso berritzaileak izan dira. Berdintasuna bultzatu nahian, ikastetxean komunaren erabilera eserita egitea oso proposamen egokia dela baiezta daiteke. Etxeko eta kaleko komunak ez dira berdinak. Zergatik? Erabilera pribatua eta publikoa desberdina direlako.

Hala, ondorioztatu genezake espazio fisiko ugari oraindik ere gizonen baitan egituratu izan direla.  Eta espazio birtualei so eginez gero?Sare sozialen baitan mugitzen garen bizitza honetan garrantzi handikoa da internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea eta sexismoa salatu eta erreproduzitzen ez dutenekin konektatzea eta eredu berriak zein ez estereotipatuak bistaratzea. Harreman sozial birtualak sortu, kudeatu eta bizitzeko era berrietan murgildu behar honetako hedabideak, gazteentzako atariak, sare-sozialak,… pertsonen errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko saiakerak, pentsaera kritikoa eta salaketa zuzenak ahalbideratzeko hautuak, interakzioa eta partaidetza zuzena bilatzen eta sustatzen dutenak oso garrantzitsuak dira. Teknologiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea ezinbestekoa bada ere, emakumeen jabekuntza eta talde-antolakuntza sustatzeko gaitasunak lantzea garrantzi handikoa da internet eta sare sozialak beldur gabe erabiltzeko.

Azkenik, denboraren erabileran jendarteratze sexistaren eragina nabaria denez, desberdinkeriak detektatzea, kontziente egitea eta aldaketetarako bideak irekitzea xedeak ditugu eskola hezkidetzailean aritzen ari garenok. Izaskun Landaidak dioen bezala, hezkuntza sistemak ikasleen entretenimendu bisualen eta literarioen aukeraketan eragin handiagoa izan beharko luke, eredu berdinkideagoak bistaratzeko. Arazoa da, hezkuntza sistemari ahalmena eman behar zaiola hori egin ahal izateko. Adibide bat izan liteke, gaur eguneko erlijio-denbora horretarako ematea.

2018/01/08

Ospakizunetan ere Feminismoari heldu!


Kaixo lagunak

Hona hemen Eguberrietarako proposamena:







Bai, badakit... berandu dator...

Baina, berandu datorrenez.... molda dezagun eta edozein ospakizunetarako erabil dezakegun leloa bihur dezagun. Hona adibidea:



Noski, hau baliagarrai da edozein momentutarako... bai familia bileretan eta baita ere, lagun arteko bileretan, guraso bileretan, laneko bileretan, ikastolako bileretan, urtebetetzetan, ezkontzetan, jai-aurrekoetan, jai- artekoetan, jai ondorengoetan.....

Edozein unea egokia da, FEMINISMOARI HELTZEKO

URTE FEMINISTA BERRI ON GUZTIEI!


Hurrengo arte lagunak

El feminismo....








2018/01/07

gure bidea eraikitzen

“Emakumeek ekiteak ez du esan nahi botere maskulinoan parte hartzea, boterea bera kuestionatzea baizik” Carla Lonzi


 






Iparraldera ala hegoaldera,
Basoan zehar, zuhaitzen artean
Itxasoan barna, mendi tontorrerantz
Batzutan poliki, bestetan azkar
Bakarrik ala lagunen artean
Baina beti
Feminismotik abiatuta berdintasunerako bidean
Gizarte igualitarioa helburu


hizkuntza hezkidetzailea


 “Hizkuntza guztiena izan daiteke, ez da sistema estua, aldaezina, kontrakoa baizik. Aldaketa bere egituren baitan aurreikusten da, bitarteko malgua, etengabe aldakorra, bere baitan milaka esanahi idatzi daitekeena eta horregatik aurreikusten du emakumeen giza-esperientziaren adierazpena ere.” Francesca Graziani








2018/01/05

HIZKUNTZA HEZKIDETZAILEA


Hizkuntza komunikazio sistema konplexuak bereganatu eta erabiltzeko giza gaitasuna da; komunikazioa informazioa transmititzearen jarduera da, pertsonen arteko ezinbesteko ekintza  eta pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko beharrezkoa da. Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza.

Hala, hizkuntza da komunikatzeko dugun era eta tresna nagusia: batez ere hitzak, baina baita ere zeinuak, sinboloak, doinuak, gorputz adierazpena, keinuak eta irudiak, besteak beste. Eta hizkuntzaren bitartez sentimenduak, pentsamenduak eta ideiak transmititzeaz gain, gure inguruko kultura transmititzen dugu, eta kulturarekin batera, estereotipoak. Egoera honetan, neutroa da hizkuntza? Aseptikoa? 

“Feminismo, género y patriarcado” artikuluan Alda Faciok dion bezala, kultura batetik bestera gorabeherak egon arren, eta munduko leku bakoitzean bere erara azaldu, kultura ezagun guztiek partekatzen dituzten ezaugarrien artean patriarkatua aurkitzen dugu. Ideologia zehatz horretan  pertsonen artean komunikatzeko sortutako sinbologia barne, modu esplizituan emakumeak eta beraiekin zerikusia duten rolak, lanak, tresnak, ingurune soziala eta abar debaluatzen dituen hizkera.

Jessica Murillok bere aldetik El lenguaje, la gran violencia contra la mujer  dokumentuan azaltzen du hizkuntzaren bidez ikasten ditugula balioak eta errealitatea interpretatzeko modu konkretu bat, eta hori dela, hain zuzen, gero guk transmititzen duguna gure ekintza komunikatiboetan.  Dugun errealitatean androzentrismoa da barneratzen ari garena eta transmititzen duguna, gizona delarik erreferentzia bakarra, emakumea haren mendekotzat hartuz. Beraz, hizkuntza, edo hizkuntzaren erabilera, ez da “errugabea”; aukeratu egiten du zer eta nola transmititu, eta, ondorioz, bizitza nola irudikatu. 

Horrek esan nahi du erabiltzen dugun hizkuntza maskulinoa baldin bada, gure imaginario eta iruditegiak ere androzentrikoak izango direla. Bortizkeria sinbolikoaz hitz egin dezakegu muga jartzen diolako irudikariari eta emakumeak isilarazten dituelako. 

Nola, orduan, ez aldarrikatu gu aipatzeko beharra? Populazioaren erdia baino gehiago gara eta hizkuntzak baditu errekurtso nahikoak eta gehiago emakumeak gizonak beste irudikatuak egotea lortzeko. Georges Steinerrek zion bezala “aipatzen ez dena ez dago, izendatzen ez dena ez da existitzen”. Gu hemen gaude, ez? Existitzen gara, hizkuntza eta ordena sinbolikoan ere lekua izan behar dugu. 

Hizkuntza nola erabiltzen den hiztegietan aztertzeko hainbat hitz bilatu ditut euskaraz eta gaztelaniaz. Behaketa horren ondorioz, hiztegiek sexismoa ezkutatzen dutela jakin ahal izan dut. Euskarazko femeninoak diren hitzen definizioetan adiera gutxiago, azalpen laburragoak, aipamen asimetrikoak eta gizonen edo arren "zerbait direla" agertzen baitira. Gaztelaniazko hitzen kasuan, bat ez da agertzen eta besteen kasuan, maskulino hitzen “bukaerak” dira agertzen direnak.

Beraz, euskarazko hiztegian emakumeen presentzia txikiagoa da, garrantzi gutxiagokoa eta asimetrikoa. Gaztelaniazko hiztegietan larriagoa da oraindik, femeninoak diren hitz osoak ez baitira agertzen eta hori da emakumeari protagonismoa ez ematea eta ondorioz, identitatea garatzeko oztopoak jartzea. Arrazoia lengoaiaren ekonomizatzea ote? Izan ere, Igancio Bosquek Real Academia españolak onartua den txostenean dio: 
El uso gramatical no tiene connotación machista alguna sino que se funda en el criterio de cualquier lengua, la gramática y la economía, es decir, expresar un contenido con el menor número de palabras posible. 

Hitz gutxi batzuk aurrezteagatik emakumeok sakrifikatu behar ditugu?

Bukatzeko, eskolak egin beharreko erronkak hauek izan beharko liratekela iruditzen zait:
  • Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta aldatzeko prest agertu.
  • Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako gomendioak komentatu eta praktikan jarri.
  • Kantak (gabonetakoa), ipuinak , begiratu eta aztertu eta beharrezkoa balitz egokitu.
  • Emakumezkoen presentzia bermatu.
  • Gurasoekin bilerak, askotan euskaraz eta gazteleraz egiten direnez, gazteleraz zer esan behar den aldez aurretik prestatu orokortasunean (maskulinoan) ez erortzeko.

2018/01/04

Emakumeon ekarpenak eta bizitzak jaso eta erakutsi!!

                      APROPIAZIOA eta
                      LAPURRETARI aurre egiteko
                        OROIMENA
                      ETA
                       AITORMENA
                       GAILENDU
                       ONDOREN,
EMAKUMEON
                       ISTORIAK
                  JASO
                    ETA
                      AZALDU,
          DEMOKRAZIA IRABAZTEKO

EMAKUME BAKANAK AUKERATZEA ETA ERAKUSTARAZTEA GARRANTZITSUA da baina baita ere bakoitzak bere herriko memoria historiko kolektiboa landu eta ezagutaraztea. Horretarako gure herrian "emakumeen aztarnen proiektua"( Zaida Fernandezen gidaritzapean) aurrera eraman zen eta herriko historia, bizitza eta ekonomiari lotuta emakumeen ekarpenak berreskuratu izan dira. Aztarna hoiek ezagutzeko ikastetxeei ibilaldiak eskaintzen zaizkie eta bide interesgarria da gaur egungo ikasleek historiaren zati hori ezagutzeko ere.