Aste honetako gaiak ikastetxeetan eragin
handia du. Curriculuma legez hezkidetzailea izan daiteke, baina ditugun
baliabide didaktikoak hezkidetzaileak ez badira ezin gara geldi geratu. Curriculum
hezkidetzailea eraikitzeko pausu batzuk martxan jar ditzakegu:
Diagnosia
egin: nolako jarduerak, edukiak, metodología eta materialak sustatzen
ditugu?
Erabakiak
hartu: oso baliagarria da ondorengo eskema. Hezkidetzaileak ez badira
materialak aukera ezberdinak ditugu: salatu,
moldatu, osatu, ordezkatu, sortu... Beraz, aktiboak izan behar gara eta ez
konformatu.
Aurreko guztia aurrera eramateko formakuntza ezinbestekoa da.
Espero dezagun Hezkidetza Plan Berriak formazioari bere garrantzia ematea.
2016ko post
hau aukeratu dut gaia ondo laburtzen duelako eta proposamen ugari egiten
dituelako.2016/01/23
Aipatutako guztia kontuan izanik, hauek izango
lirateke erronka nagusiak:
Ikastetxeko estamentu guztiek oinarrizko formazioa jaso edo gutxienez
irakasleek.
Curriculum hezkidetzaile egin, ikuspuntu
androzentrikoa baztertzeko, diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landuz.
Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia
sustatu eta hezkidetzailea ez dela ikusten bada, erabakiak hartu: moldatu,
ordezkatu, baliabide berriak sortu, partekatu, saretu…
Aste honetan curriculumak aztertzen ari gara, badirudi askotan jasoa dagoela hezkidetza nola txertatu eta landu, baina beste kasu batzuetan exkax edota zaharkitua daukagu materiala. ESKOLAE edota EAEko hezkidetza plana kasu, Nafarroan hasi berria den programa berria Euska Herriko txoko ezberdinetara iristea litzateke nteresgarriena;ekarriko lituzkeen oztopoez jakitun izanik noski...
Eskolaez ari garela, honi buruz Pilar Mayo koordinatzaileak esandakoak atentzioa deitu dit: "progresiboa eta derrigorrezkoa" dela.
Geure lanean ikuspuntu eta ekite hezkidetzailean jardunez gero bi aspektu nagusi hauek kontuan izan beharrekoak direla pentsatu dut. Progresiboa, pixkanakakoa. Irakasle eta eskola komunitate asko oraindik hurrutik daudela kontuan izanik, bidea pausoz pausokoa egitea beharrezkoa iruditzen zait, modu konsziente batean emateko aldaketa. Honela soilik lortuko dugulako benetako paradigma aldaketa bat geure funtzionamenduan. Honela naturaliztuko genuke begirada hezkidetzailea eguneroko harreman anitzetan. Bestalde, derrigorrezkoa. Irakasle bakoitzaren militantzia ardura ez izateko. Denon ardura dela jabetzeko, ez dela soilik emakumeona, edota biolentzia zuzena jasaten duten ikasleena. Arazoa oinarrizkoa eta globala dela, guztion ardura dela onartzea eta hortik abitatuta kolektiboki jardutea. Bestela, egun moduan, batzuk gehiegi eginez eta beste batzuk horma zeharkaezinak ipiniz aurkitzen ditugulako ikastetxeak.
Estrategiei dagokienez, berriako artikulu honetan ikusten den moduan, "Mundua mugitzen duten langile ikusezinak" ikustaraztea lehen eginbeharretan ipiniko nuke. Zaintza lanak, geure amonek, geure amek eta gaur egun, beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeek geure errealitatea eta mundua sustengatzen dutela argi izatea, ikustaraztea, eta lantzea. Eta oztopoak aurkitzen ditugunean behin eta berriz lan hau ikustaraztea, argi hitz egiten dugunean inorrek ezin baitigu zalantzan jarri mundua emakumeek sustengatzen dutela. Beraz, ikasgeletan honetan zentratuz eduki ezberdinak landuko nituzke, berbaliztu bakoitzak beren etxeetan duten egoera zaintzari dagokionez, eta ikasleei hausnarraraziz.
Lehengo urteko post bat aukeratzerakoan, Janire Itsasoren honekin gelditzen naiz. Bertan "kilimak" bealako liburu ezberdinen berri eman digulako eta asko eta asko ez nituelako ezagutzen, benetan interesgarriak.
Agerian dago DBH-ko
ikastetxe gehienetan erabiltzen diren ohiko baliabide didaktikoek ikuspuntu
androzentrista bat dutela. Historia eta Geografiko ikasgaiaren barruan, esate
baterako, emakumeei buruzko aipamen eta ilustrazio kopurua oso txikia da. Ez
hori bakarrik, emakumeek historian zehar bete izan dituzten alorrei nahiz
funtzioei oso arreta txikia eskaini egiten zaie.
Gero eta sarriago
argitaletxe desberdinetatik saiatzen ari dira emakumeekin lotutako edukiak
barneratzen. Baina kasu gehienetan, parrafo eskas batzuetara edo gai nagusiaren
aukerako gehigarri gisa txertatuak izaten dira. Eta hori... EZ DA NAHIKOA!
Benetako material
hezkidetzaileak lortu nahi baditugu, testu-liburua alboratu eta bestelako
tokietara jo beharko dugu. Aukera bat materialen sorkuntza propioa izan
daiteke. Baina denok dakigu horrek hartzen duen denbora eta lan handia!
Hartara, Internet-en sortzen hasiak diren webguneetara jo dezakegu; gure lana
modu kritiko, eraginkor eta sortzailean burutzeko. Eta noski, guk sortzen
ditugun materialak ere partekatu eta zabaltzea!
SARETU DEZAGUN JAKINDURIA
HEZKIDETZAILEA!
Sarean, makina bat
baliabide daude erabiliak izatearen zain.
Youtube-n:
-Clara Campoamorri
buruzko dokumentala (DBH4 edo 2. Batxillergoko Historian)
Aurreko edizioetako post-etatik, Irati Mendigurenena
aukeratu dut:Curriculuma,
baliabideak... zeren zain gaude?. Izan ere, egiten
duen egoeraren irakurketa sakona eta zuzena dela irutzen zait; esaten baitu
egungo legeak hezkidetza bultzatzen duen arren, egunerokotasuneko praktikan
nolabaiteko erresistentzia pasiboa dagoela. Baina, jarrera oso baikor batetik,
horri erantzuteko dauden aukera sorta luzatzen du.
Partaidetzak zerbaiten edota nunbaiteko parte egiten gaitu, eta honek gure ideak partekatzeko, defenditzeko eta zabaltzeko aukera eman digu eta noski, besteen iritzi eta jakinduriak jasotzeko ere bai. Horregatik, ikusten dut erabat beharrezkoa eskola, auzo, herri, eta egunerokotasunean jarduten dugun guneetan parte hartzea. Gure eskubideak bermatzeko eta jendartean eragina duten gauzen aurrean iritzi eman ahal izateko.
Hala ere, parte hartzea, ikaskuntza bat dela argi dago. Hau da, ikasi egiten da, entzuten, hausnartzen eta gure ideak azaltzen.
Partaidetza ikasi egiten dela aipatu dudanez, hemen Pirritx, Porrotx eta Marimotost-n BOROBILEAN abestia. Parte hartzeari eta elkarbanatzeari garrantzia emanez, adostasunetara iristeko "asanblada" aurkezten die haurrei. Nire ustez, txikitatik parte hartzen erakusti ezkero, pertso orok du abilidade hori bereganatzeko gaitasuna.
Partaidetza hezkuntzan lantzeko material interesgarria topa dezakegu hikhasi-n.
Azkenik, aurreko urteetako lanetatik honako hau aukeratu dut. Idatzi interesgarria izateaz gain, Argia aldizkariaren adibidea oso egokia irutzen zaidalako.
Parte hartze ekintza bat antolatzerakoan, neskek eta mutilek beren ikaskuntza prozesuan izan duten genero-sozializazioa kontutan hartu behar dugu, hori kontutan hartzen ez badugu, gazteen artean inposatzen diren genero-rolak, gauzak egiteko moduak eta botere harremanak erreproduzituko dira era patriarkal batean. Hau guztia kontuan hartuta guztiz ezinbestekoa da gure gazteeentzat kontsientsia hartzea, hitz egiteko foroak edukitzea eta motibazioa.
Partaidetza eta giza eskubideak oso lotuta daude hori dela eta gizarte justuago bat lortzeko ezinbestekoa da demokratizatzea biztanle guztien ahotsa eta ez baztertzea emakumeen partaidetza. Hori egiten denean guztiok galtzen dugu bar emakumeak bai mutilak.
Garapen soziala ez da hitz egiterik genero ekitaterik ez baba, beraz, ezinbestekoa da harreman berrien balioetan heztea , identitate desberdinak errespetatuz eta gazteei garapen pertsonal askean lagunduz. Horretarako, gure neska mutilak txikitatik hezitu behar ditugu kultura berri honetan.
Iazko sarreren artean Irati Mendigurenena aukeratzen dut. Oso interesgarria iruditzen zaidalako berak egiten zuen hausnarketa muga sinbolikoen eraginaren inguruan eta nola nabarmentzen den edukietan, erantzukizunen banaketan, lidergoetan eta rolak aldatzeari diogun beldurretan. Hitz gogorra berak aipatzen duena : Beldurra.
Nondik hasi? Gure ikastetxean…zer egin?
Guztien interesak, kezkak, proposamenak jasotzeko foroak sortu.
Partehartzeari motibatzea izango da gure erronka nagusia: tertulia dialogikoak, irakur klubak …
Parte harte parekidean oinarrituko ditugu gure ekintza kritikoak.
Kurrikulumean emakumeak arlo guztietan ikustarazi eta genero ikuspegia txertatu bai ekintzetan, unitate didaktikoetan…
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal idazlea Azkoitian jaio zen 1782. Euskeraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartua izan da, eta garai hartan ez zegoen ondo ikusita emakumeek idaztea. Hain zuzen ere, emakume idazlez eta ikasia izateagatik azalpenak eman behar izan zituen:
Badakit, enzunaz beste gabe,
neskatx gaste baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen
aurkean,
jardungo dutela siñuka ez gutxik, diotela beren artean,
iñoren lumaz janzi nai duela bela-txikiak;
au da, besteren bearrak artu nahi ditudala neretzat;
dagokiola neskatxa bati bururik ausitzea liburugiñen:
asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea. (Mogel, B.A: 1991: 27’)
Bizenta Lumaren hereduan oinarrituta elhuyarrek berdintasunaren hitz egin eta gogoeta egiteko mahai inguruko solas-jolasa asmatu zuen “Bizentaren Lumak”. Oso jolas interesgarria eta erabilgarria da.
Astean zehar partaidetza parekideari buruz ikasten aritu gara. Ikasitakoa irudian sakatuz dagoen jolasean ikus dezakezue!
Aurreko edizioetakoLeire Garrok egindako postaPartaidetza parekidea, eskubidea baino gehiagoaukeratu, estekatu eta gomendatu nahi dut arras osatua dagoela iruditu zaidalakoz: partaidetza definitu, beharra argitu, adibide interesgarriak aipatu eta haurtzarotik hasi beharreko lana aldarrikatu du. Hortaz gainera, hezkuntzarako erronkak eta baliabideak partekatu ditu. Erran bezala, post ederra!
Aste honetan bereziki ukitu nau Sare sozialetan emakumeok dugun parte hartzeak. Nere buruan pentsatzen hasita... Egia da gutxitan parte hartzen dudala eta arrazoiak bilatzen hasita….asti falta izan da bururatu zaidana. Aurreko astean ikasi genuen errepresentazioa eta denbora estuki lotuak daudela generoen arabera, eta gai honetan ikertuz bezala, datuak aurkitu ditut:
Espainian, unibertsitate ikasketak egin dituzten emakumezko eta gizonezkoen kopurua berdintsua da. Hala ere, lan munduan, teknologia berriekin harremana duten ofizioei dagokienez emakumearen presentzia %25ekoa besterik ez da.
Generoari dagokion eten digitala ez da gizon eta emakumeen arteko berezko desberdintasunen ondorioz sortu (gezur hutsa da zientzia eta teknologiaren arloan emakumeak motz geratzen direla), gaur egungo gizartean indarrean dauden balore androzentristengatik baizik.
Hemen duzue informazio zabalagoa eskeintzen duten hainbat artikulu eta argitalpen:
Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatzerakoan sare sozialekin jarraitu nahi izan dut. Argi dago dago neskek sareetan parte hartzen dutela baina partaidetza aktibo horretan patriarkatuak beldurra sarrazi duela beraien egunerokoan (kontuz argazkiekin, ez solastu ezezagunekin,...). Sareetan parte hartzeak bizirako aukerak zabaltzea suposatzen du: enplegurako, harremanetarako, iritzia emateko, zenbait egin beharretan denbora aurrezteko. Baina batez ere, politikoki eta sozialki iritzia eta proposamenak aurkeztuz parte hartzeko aukera suposatzen du. .Egia da dapartaidetza parekide hezkidetzailea sustatu beharra dagoela. Janire Estébanezek idatzitako Sexismoa gizarte sareetan lanean ondorio hauek aipatzen ditu:
Alde batetik, ondorioztatzen dugu, neskek eta mutilek, adina gora-behera, giza-sareen erabilera bereiztua egiten dutela; neskek adierazpenerako erabiliz eta mutilek erabilera argi eta garbi instrumentalagoa eginez. Arriskuaz den bezainbatean, denak daude ados neskak sare sozialetan gehiago agertzen direla eta eraso arrisku handiagoa dutela.
Neskatilak, andereñoak eta amak teknologiarekin eroso sentitzeko ez da nahikoa eskolak ordenadorez hornitzea. "Ohiturak, giroa eta mezuak" aldatu behar dira, "kultura teknologikoa", kultura partehartzaile-hezkidetzaile teknologikoa sustatu beharra dugu azken finean.
Honako leloa egin dut partaidetza parekidea aldarrikatzeko helburuarekin:
Asko gustatu zait Equipo Clavesek 1994. urtean proposatu zituen parte hartzeko baldintzak; parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta nahi izatea, alegia. Proposamen honekin bat egiten dut, hiru horietakoren bat ez bada betetzen, ezinezkoa baita behar bezala parte hartzea egungo gizartean.
Aurreko edizioetako postetatik Irati Mendiguren Cosgayarenarekin geratzen naiz. Izan ere, post benetan interesgarria eta baliabide ugariz osatua eskaintzen digu. Hezkuntza ez-formalean eskuhartean eduki izan ditudan Oinherri liburuxkak benetan interesgarriak dira haurren parte hartzea sustatzeko, eta hezkuntza ez-formalerako idatziak badira ere (udaleku nahiz ludoteketarako), hezkuntza formalean aplika daitezkeen hainbat pauta interesgarri ere aurkezten zaizkigu bertan.
Beste hainbat kidek ere aipatu duen moduan, emakumeen partaidetza sozio-politikoaz diharduen eta horri buruzko gogoeta egitera bultzatzen gaituen ondorengo bideoa ere aipatzen du Iratik:
Nire inguruan gaiarekiko nolabaiteko kezka dagoela esan daiteke, baina jendeak kontraesan handiak ditu eta ez ditu botere-harremanak alde batera utzi nahi. Emakumeok subjektu pasibo izatetik aktibo izatera igaro beharra daukagu, alor ezberdinetan inplikatzen hasi beharra dugu.
Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea bultzatzeko erabilgarria izan daiteke Mujeres y Poder. Poder con, poder por; poder para izeneko unitate didaktikoa. Bertan, emakumeek eta gizonenek historikoki jasan dituzten (des)berdintasunak islatzen diren ariketak daude. Helburua ariketak egiten diren heinean emakumeen parte hartze aktiboa sustatzea izango litzateke.