2021/02/01

CURRICULUM EZKUTUA AZALARAZI ZAITEZ.

Hezkuntza-sistemaren helburu nagusietako bat bi sexuen arteko berdintasuna sustatzea da. Balioak eta jarrerak sustatu nahi dira, ikasleak gai izan daitezen beren nortasunaren garapen integrala ahalbidetuko duen aukera-berdintasuna lortzeko.   Ikastetxeek, urteko lan-proiektuen barruan, hezkidetzari buruzko gaiak lantzen dituzte, hezkuntza-proiektuen bidez edo irakasleek, familiek eta ikasleek elkarrekin egiten dituzten beste jarduera batzuen bidez. Eta bide honi eusteko, erabiltzen ditugun baliabideak garrantzi berezia dutela konturatu naiz. Baina naiz eta horrela izan, askotan ez dugu erreparatzen ze nolako baliabideak erabiltzen ari garen.

Irakasleek hezkidetza landu behar dugu   hezkuntza-etapa guztietan, eta, beraz, beharrezkoa da gai horiei buruzko prestakuntza izatea. Nire ustez, formakuntza eta sentsibilizazioa behar beharrezkoa da , eta pixka bat nire inguruan ditudan hezitzaileak , arlo honetan oraindik ere, hutsune handiak dituztela  ikusi dut.
 
Behin , sentsibilizazioa eta formakuntza izanda, uste dut erresagoa dela erabiltzen ditugun baliabideetan  jarrera kritikoa izatea.

Askotan hezitzaileok konturatu gabe, hainbat eta hainbat mezu ezkutu transmititzen  ditugu.
Irakasleek hezkuntza ez-sexista irakatsi behar dugu; horretarako, gizartean dauden  estereotipo sexistak nola ezarrita dauden eta ikastetxeetan nola erreproduzitzen ditugun hausnartu eta aztertu behar dugu.
Honen inguruan Ondarruko herrian egindako 
egitasmoa oso interesgarria iruditu zait.
 
 Beraz, Curriculumean, hezkidetza bi ikasketa-eremutatik egin behar da: 
 
  • Curriculum esplizitua: ikastetxeko dokumentu guztietan garatzen duguna.
 
  •  
  •  Ezkutuko curriculuma: estereotipoek iraunarazten dituzten eta ikastetxeetan transmititzen diren arau eta balio inkontzienteen multzoa da. Curriculum ezkutua ez dago inon idatzita, baina propio, curriculum esplizitua bezain indartsu, edo gehiago, existitzen da.  

 
 
 Ni konturatu naiz, hezitzaileok askotan ezkutuko Curriculum ari ez diogula behar beste arreta jartzen egunerokotasunean, eta konturatu gabe gure ikasleei norberaren aurreiritziak, estereotipoak...transmititzen diegula. 
 
Niretzat arazo handia dago eskoletan, eta gordelekuetatik atera behar dugu Curriculum hori,  ikuspuntu hezkidetzaile batekin lan egiten hasteko. Hauxe da lehenetariko premisa baliabide egokiak aukeratu ahal izateko..
 
 
 
 
 

Ezkutuko  Curriculuma ekidin al daiteke? Nola?

Curriculum ezkutua ezin dala ekidin uste dut. Aldiz, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren artean kontraesana dagoenean, kontraesan hori saihestu behar da. Kontutan hartu behar dugu, batzuetan curriculum ezkutua eta formala osagarriak izan ahal direla ere. 
 
Kontraesan horiek ekidin al izateko, proposamen batzuk hauek izan daitezke:
  • Curriculuma aztertuz eta ikasleei irakatsi eta transmititu nahi dieguna zer den finkatuz, eskema bat egitea. Eskema horretan, transmititu nahi dugun hori nola transmitituko dugun adieraziko dugu. Hau da, irakaskuntza hori emateko zein pauso emango ditugun finkatzea. Baliabideak, eskema hau kontutan hartuta erabili edo moldatuko ditugu. Modu horretan, dena hasieratik pausuz pausu finkatuz, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren arteko kontraesanak saihestea lortuko dugu.
  • Irakaskuntza ematen den bitartean, irakasle guztiak astean behin gutxi gorabehera elkartzea eta curriculumaren inguruan hitz egitea eta erabilitako baliabideen inguruko hausnarketa egitea. Modu horretan, bakoitzak besteekin partekatuko du curriculumaren helburuak lortzeko erabiltzen dituen pausoak eta besteek bertatik ikasiko dute edo kontraesanen bat baldin badago esan egingo diote eta kontraesan hori saihestea lortuko dute denon artean. Horrela, irizpide bateratuak izatea lortuko dute, niretzat oso garrantzitsua .
 
 
Nire ustez curriculum a eta baliabide hezkidetzaileak txertatzeko arazo handienetarikoa bat , dauden baliabideen ezagutza eskasa da , euskarazkoak are gehiago.
Beste alde batetik , daudenak nola birmoldatzea kostatzen zaigu. Ondorengo bideoan nola moldatu jostailuak, liburuak... adibidea agertzen zaigu.
 
 

 
 
 
Aurreko urteetako posta aukeratzerako orduan Jarrilleraren IKUSTEN DUGUNA EGITEN DUGU?CURRICULUM A ERALDATZEA.  
 
Post honetan oso argi gelditzen da hezkidetzan sakondu nahi badugu, eskola komunitatearen osotasuna beharrezkoa dela. Irakasleek bakarrik edo batzuk bakarrik komunitatea sentsebilizatu gabe aurrera eraman nahi badugu, bidea oso luzea izango dela uste dut. Hobe bidai lagunak topatzea eta guztion artean aurrera eramatea irakasle,ikasle, guraso, langile... Baliabiderik hoberena adibidea ematea delako.
 
#ALAITZ #BALIABIDEAK 





Lehen pausua, (auto)diagonostikoa

 

Gailendu den hezkuntza eredua patriarkala izan dela ondorioztatu dugu orain arte ikasten ibili garen honetan. Aldi berean, hezkuntzak, genero-rol maskulino eta femeninoetan oinarritu da eta hauen hierarkia sustraitu du gizartea beraren ispilu bat izan delako. Orain, beste hausnarketa bat egitea dagokigu. Zein dira hau jakinik planteatu nahi ditugun erronkak?

Aste honetan, Currriculuma eta baliabide didaktikoei buruz hausnartzen ibili gara eta testuan zehar bada interesgarritzat jotzen dudan kontu bat. Hori dela eta,  Curriculum hezkidetzailea sortzeko lehen pausuan oinarritu nahiko nuke nire hausnarketa. Diagnostikoan hain zuzen ere.

Edozein neurri ezarri baino lehen edota helburuak finkatu aurretik, garrantzitsua iruditzen zait errealitatea aztertzea. Ariketa hau egitea uste dut oso garrantzitsua dela, gure usteetatik at, inguru hezitzailean dauden jarduera eta egunerokoak genero prespektibatik lantzeko. Hala, galdera bat luzatzen dut. EAE-ko zenbat ikastetxek dute hezkidetza edo berdintasun planik?

Honen arira ALBOAN erakundearen “Eskolahezkidetzatik birpentsatzea” hezkidetzarako autodiagnostiko gida proposatzen dizuet.



Dokumentu honetan, hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko gida metodologiko bat planteatzen da. Helburu nagusia gure hezkuntza-testuinguruaren behaketa eta azterketa gidatzea da hezkidetzaren betaurrekoen bidez, ikastetxean hezkuntza-jardunbide inklusiboak eta berdintasunekoak sustatzeko funtsezkoak diren eskolakulturako elementuak identifikatuz eta lehenetsiz. 

Sentsazioa dut, “planeri” nolabaiteko pereza diegula eta zentzu batean, egunerokoa astunago egiten duten tresnak izan daitezkeela irudika dezakete. Baina uste dut, ezinbestekoak direla ikastetxe edo hezkuntza eremu bateko helburu estrategikoak finkatzeko. Eta uste dut, aldi berean, hemen dagoela hezkidetza curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko zailtasun handienetako bat.

Bestalde, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) buruturiko BerdinHezi: Hezkidetzarako lehen urratsak txostenean atertako ondorioetako bat Hezkidetzak gizarte-politiketan garrantzia izatean datza. Honela dio: 

“Hezkidetza bermatzeko markoa eskaini dezaketen legeak badauden arren, genero-ikuspegia hezkuntzan nola txertatzen den aztertzea eta esku-hartzea gizarte-politiketako ildo nagusia izan beharko litzateke.

Horretarako autonomia mailan hezkidetzarako neurri zehatzak ezarri beharko litzatekeela uste da. Baita eskola guztietan hezkidetza planak egitea ere. Horretarako, baliabide ekonomikoak sortzea eta proiektu ezberdinetan dirua inbertitzeko nahia ezinbestekoa da”.

Uste dut, hau ere erronka potoloa dela hezkuntza formalarentzat.




Alda ezina bada, begirada KRITIKOA piztu!!

 Curriculuma eta baliabide didaktikoak aztertu edo horren inguruan hausnarketa egin aurretik, zuekin konpartitu nahiko nuke nire haserre eta sumindura, Gorputz Hezkuntzako EPEa prestatzen nengoenean MAD argitaletxean topatu nuena ikasteko edukien artean. Egia da, 2007ko urteari begira nabil, baina bertan adierazten zen emakumea ez zegoela prestatuta lehiaketarako, psikologikoki ahula zelako. Betidanik, gizonari jarraitu behar izan da, ez da gai erabakiak hartzeko, beraz lidergoa gizonentzako utzi behar zela. Gaitegi horrek halako bitxikeriaz josita zegoen. Momentu horretan ez nintzen jabetu salatu behar nuenik edo aukera hori zegoenik. Bakarrik nire kide eta lagunekin konpartitu nuen nire sumindura. Gaurko hausnarketa prestatzerakoan oroipen horiek etorri zaizkit burura, eta interneten hara-hona nengoela saiatu naiz testu horiek topatzen, azkenean zer edozer agertu da:



Azkeneko hilabetetan konturatu naiz nire gaiak, Gorputz Hezkuntzak, ematen didala aukera aparta ikasleen heziketan begirada hezkidetzailea txertatzeko. Baita ere, egiaztatu dut denbora luze eman behar zaio begirada hori txertatzeko; eta horren truke nire gaian programatuta nituen eduki batzuk geroko geratuko direla. Momentuz, horrek ez da gehien kezkatzen nauana.
Pentsatzen dut curriculumeko baliabideek sexismo eta androzentrismo kutsadura badaukate, sentsibilizazio apur batekin eta hausnartzeko jarraibide batzuekin kutsadura hori topatu ahal da eta aldatzerik ez balego ikuspegi kritikoa txerta daiteke. Niretzat zailena curriculum ezkutua aztertzea da. Horretarako norberak radar guztiak piztu behar ditu, betaurreko hezkidetzaileak jarri eta nork bere burua behatu behar du. Historian zehar jaso dugun informazio androzentrikoa eta sexista hain handia da, gure diskurtsoan batzuetan agertzen direla jabetu barik. Eta adi ez bagaude jarrera androzentrikoa eta sexista egonkortzen eta zabaltzen lagunduko dugu.









Aurreko edizioetako postak begira, zuekin partekatu nahi nuke Jarrilerarena, bi fase interesgarri azaltzen ditu –batez ere DBHrako- sensibilizazioa eta “tertulia” (solasaldia) –azken honen linka apurtuta dago-. Baita ere agertzen da Marian Morenok egindako ekarpena, nahiz eta beste gai batean ikusi dugun.
Eta bukatzeko, txertatuko dut #ItsasoGOren irudia Jaso Z.E.k partekatu zuela Curriculuma eta baliabide didaktiko post-an.





















2021/01/31

GAKOA LAN BATERATUA

 


Mariaren post hau ekarri nahi dizuet ikastaroaren hasieran ikusi genuen “Pepa eta Pepe “-ren ipuina euskaratu duelako eta baliabide erabilgarria izan daitekeelako klaustroekin lanketa egiteko.


Asteroko lanetan hasten naizenean eta  hausnarketa egiterakoan astez aste ondorio berera iristen naiz: hezitzaileon  lanak  koordinatua izan behar duela   eta hezitzaileon begirada  sistematikoki landu behar dugula.

Ikastetxeko bateko kide garen langile guztiok begirada hezkidetzailea landu beharra daukagu bertako ikasle bakoitzaren heziketa integrala lortu nahi badugu.

Aste honetako irakurgaian ere Nafar Gobernuko Skolae programaren koordinatzaileak , Pilar Mayok, dioen modura  “… ez da irakaslegoaren militantziaren araberakoa izango”.

Horretarako ikastetxeak hezkidetza plana egiterakoan diagnosia egitea ezinbestekoa dela ikusi dut. Diagnosi horretan ikusiko dugulako zein diren gure ahulgune eta indarguneak. Indarguneek aurrera jarraitzeko indarra emango digute eta ahulguneek non hobetua erakutsiko digute.

Behin diagnosia eginda, ikastetxerako plan estrategiko bat diseinatu beharko dugu erabakitako helburuak nola lortuko ditugun diseinatzeko.

 Jarduerak zehaztu beharko ditugu, nori zuzenduak egongo diren zehaztu; noiz,  nola gauzatuko ditugun, erabiliko ditugun baliabideak…

Jarduerak aurre-ezagutza batzuetatik hasi beharko ditugu, bakoitza non kokatzen den eta taldea non dagoen ikusteko, eboluzioa gauzatu den neurtzeko adierazle batzuk ere definitu beharko ditugu…

Koordinazio estruktural hau egingo bagenu agian baliabide didaktiko hezkidetzaileak txertatzeko gai izango ginateke modu eraginkor batean. Baina bizkar-hezur hau  hau ez bada ongi eraikitzen  zaila da bidea sendotasunez egitea.

Honako irakurgai hauek gomendatzen dizkizuet bizkar hezur hori diseinatzeko lagungarriak diren pistak ematen dituztelako. Ikastaroan ikusitako hainbat ideia gogoraraziko dizkigute.


 11. ORRIALDEAN


Berritzegune nagusiko helbide honetan 

Lidia Puigvert :Educación para la Igualdad & Prevención de la Violencia de Género

Ikastaroko hainbat bideo topatuko dituzue , hemen sarrerako hitzaldia:

           

BALIABIDE HEZKIDETZAILEAK GIZARTE JUSTUAGO BATERAKO

 


    Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoak hausnatu ditugu, azkenengo urteetan  hizkuntzaren inguruko  egindako legediak eta Heziberrin azpimarratzen da klaseetara eramaten ditugun material guztiek Hezkidetza kontuan hartu behar dute.

Horretarako " alderdi indibidualenetan oinarritutako prestakuntza eredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza-ereduak bultzatu , lekuan lekuko ikastetxeetarako premietara egokitutako proiektuen bitartez eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan".



    

 

Gizarte justuago eta enpatikoagoa sortzeko ikasleen

 garapen integrala bultzatu behar du eskolak: Garapen

 fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala,

 morala, afektiboa eta  emozionala, estetikoa eta

 espirituala.



Guzti hau oinarrizko-konpetentziei esker garatuko da: Hitzez, hitz gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, elkarbizitzarako konpetentzia, ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia eta izaten izateko konpetentzia.



Aurreko edizioetako BegoƱa Burgoaren  sarrera aukeratu dut. Bere esaldi bat azpimarratuko nuke: " Hezkuntzaren klabe nagusienetarikoa irakaslea da; hortik dator aberastasuna eta pobrezia ere"