2021/02/22

EMAKUME BIZARDUNON IRAULTZA


Bizarra daukat 15 urte ditudanetik. Bizarra ateratzen hasi zitzaidanean, emakumea eta bizarra lotzen zituen bi aurrekontzeptu neuzkan; bata, zirkuko pertsonaia lotsagarriak; bestea, amona eroen kontua. Egun lasai bizi dudan arren, hamaika komeria bizi eta sortu ditut honen inguruan eta nire ikasleekiko errespetuz eta gorputzen aniztasuna erakutsi nahiean, honen inguruko hausnarketak eta ebidentziak erakutsi eta lantzen ditut gelan, hauxe izaten ari da nire iraultza txikia.

Hasieran, bizarra kendu gabe ikusten didatenean asko harritzen dira (bigoteaz gain, perila ere baduen irakasle bat sartzen denean gelara, ikustekoak diren aurpegiak geratzen zaizkie jajajaj). Zumurruak hasten direnean, lasaia gaia ateratzen dut eta estereotipoak, edertasun ereduak eta genero identitate eta sexualitea lantzeko paregabea izaten da (batzuek usten dute transa naizela, besteek bollera izan behar dudala derrigor... elkarrizketa aberatsak eratzen dira.

Edertasun eredua eta estereotipoak hausten ditugun irakasleak bagara, aniztasn hori modu naturalago batean bizitzen erakusten diegu eta baita beraien aniztasna lasai erakusteko plaza sortu ere. Orain lasai egiten dudan arren, hasieran aurreko gauean ez nuen lorik egiten eta beldurra ematen zidan gelan sortuko zenak... Orain lasai egiten dut. Curriculum ezkutuaren zati handiena gu geu gara, erabiltzea ezinbestekoa dela iruditzen zait.

Orain dela hilabete batzuk Katalunian sortu den talde bati egindako elkarrizketa irakurri nuen eta badira historian zehar egondako emakume bizardunon lorpenak biltzen dabiltzanak ere, badirudi bat baino gehiago garela zirkuko kateak hausten gabiltzanak! 

Nago gure burua desikasiz eta besteekin hitz egiten soilik sortuko ditugula identitate askeak, eta noski, ikusgarritasuna izanik gure iraultza. 

Aurreko urteetako postak irakurtzen, Ixik egindako hau oso interesgarria iruditu zait, maistraki erakusketan du askatasuna dela gure jomuga. Gure gorputzak kartzelak bilakatzera behartzen gaituen sistema honetatako barroteak hautsi eta kartzela dena plazererako plaza bilakatzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. 

Amaitzeko, Kataluniako emakume bizardun talde batek egin duen bideo bat elkarbanatuko dizuet, niri asko gustatu zaitzaidan:



 

NI HORRELAKOA NAIZ


Aste honetan identitateari buruzko kontzeptu anitz ikusi ditugu, oraindik jende askorentzat ezezagunak direnak. Baina, argi geratu dena da bakoitza den moduan izan behar dela eta besteok errespetatu behar dugula. Beste hitzekin esanda, bakoitza unibertso bat da, bata bestearengandik oso desberdinak eta desberdintasun hori aniztasunari ateak irekitzen dizkio. Horri esker, jendarte aberasgarri bat dugu gaur egun, genero, kultura, jatorri, sexu orientazio askotako herritarrak ditugu gure inguruan eta horren aurrean ERRESPETUA gailendu beharra dago.

Gainera, identitateen garapenerako curriculum ezkutuak eragin handia dauka. Izan ere, curriculum ezkutuan komunikazio eta transmititzen diren baloreak daude, modu inkontzientean helarazten ditugu mezuak daude. Horregatik, ezinbestekoa da hezkidetzan heztea; ideia eta mezu diskriminatzaileak baztertzeko, umeak nahi duten izaera, zaletasunak etab izateko.

Genero-identitateen inguruan behaketa egin dut eta oraindik umeek zenbait jolas edo ariketa sexuen arabera sailkatzen dituzte: “eso es de chicas”. Modu horretan, azazkalak margotzeko aukera eman nien umeei, baina mutil batzuek aurreko esaldia aipatu zuten eta horregatik ez zuten azazkalak margotu nahi. Hala ere, ez nuen etsi, nire kideari (mutila dena) esan nion azazkalak margotzeko, ikasleek ikus zezaten bai neskek baita mutilek ere azazkalak margotzen zituztela. Horri esker, lortu genuen bi mutil azazkalak margotu nahi izatea. Beraz, berebizikoa da eskolan baita familian ere argi uztea jolasak ez direla sexuen arabera sailkatzen.

Honen harira, hurrengo POSTa gomendatzen dut, kontzeptua ondo lantzen duelako eta hausnarketa sakona ematen duelako. Gainera, asko gustatu zaidan bideoa utziko dizuet genero estereotipoen ingurukoa, TedXMadrid-eko Yolanda Dominguez-en “Revelando estereotipos que no nos representan”
 

 

2021/02/21

HEZKIDETZAREN BIDETIK ASKATASUNERA!!

 



Aste honetan jorratu dugun gaia funtsezkoa iruditzen zait. Izan ere, nekez izanen gara libre ezin baldin badugu garena izan. Argi adierazten du Epsy Cambell-ek blokearen irakurgaian ematen zaizkigun hitzetan: “Uste dut identitatea garrantzitsua dela, nork bere burua baieztatzen ahalbideratzen duelako” (…).

Heziberri 2020 Planak ikasleen garapen integralaz hitz egiten du, eta etapa bakoitzeko curriculuma zehazten duten dekretuek hori nola egin aginduzko bihurtzen dute. Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuak bat datoz haien xede eta irizpide orokorretan funtsezko hainbat alderditan:

237/2015 Dekretua        HAUR HEZKUNTZA        (3. art)

236/2015 Dekretua OINARRIZKO HEZKUNTZA  (2. art.)

127/2016 Dekretua BATXILERGOA (2. art.)

a)    Haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta.

b)    Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.

g) Oinarrizko Hezkuntzak pertsonaren garapen integralari laguntzen dio, alde batera utziz sexua­ren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatuz. Horretarako, ikastetxeek emakumeen eta gizo­nen benetako berdintasuna bultzatuko dute alor guztietan: curriculuma, antolaketa eta abar.

 i) Eskolako bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubi­deetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan.

c)       Batxilergoko eskola-bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan.

d)      Batxilergoko ikasleek konpromisozko sentsibilizazioa garatu behar dute; elkartasuna, enpa­tia eta hurbiltasuna izan behar dute indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimekin eta sexu-ustiapen eta -abusuen arriskuekin; nork bere burua babesteko baliabideak ere garatu behar dituzte,

Teoria argi dago, beraz. Badakigu zer egin behar dugun. Baina… eta curriculum ezkutua? Zein da bere eragina identitatearen garapenean? “Betaurreko moreak gida”-n hainbat pista ematen dira:

  • Ikusezina da, zalantzan jartzeko aukerarik ez du ematen eta “naturala dena” berezkotzat hartzen du.
  • Sozialki onartuak diren posizio edo jarreretara egokitzen den pertsonari esleitutako aitorpen sozial eta balorazio itxaropenetan ikusten da.
  • Arrakasta/porrotaren aukera eta esfortzu pertsonal eta laboralaren errekonozimendua baldintzatzen du.
  • Mikromatxismoetan argi ikusten dugu. Adibidez: mutilak bizkarrean kolpetxo bat emanez agurtu, eta neskak goxotasunez.
  • Ikusezintasuna: ikusezina dena ez da ezkutukoa, ukatua baizik; eta honela indarkeria genero arteko harremanen eratzailea da.

 

Ziur gure ikasleek horrelako gauzak entzuten dituztela:



Hezitzaileen jarrera kritikoa izan ezean, haur eta nerabeek onartua denaren eredu ezarriak barneratu eta errepikatuko dituzte, batez ere garai pasibo eta harkorrenean. Hezitzaileak jabetu egin behar dira beren balioak, jarrerak, jokabideak eta trebetasunak errepikatzeko duten gaitasunaz, horiek haur eta nerabeengan ondorio zuzenak izango dituztelako. Horretarako, beharrezkoa da hezitzailea bere bizi-historiaz jabetzea, bere barnean aurkitu baitezake haur eta nerabeekin dituen harremanetan bere esperientziek eta ikasketa pertsonalek duten eragina.

Hori horrela baldin bada, curriculum ezkutua gainditzeko lan kontzientea egin behar dugula argi dago. Nola, ordea? Nire ustez, klaustroetan honi buruzko sentsibilizazioa landu beharko litzateke, eta berau gainditzeko prestakuntza garatu. Hortik aurrera, ikastaro honetan ikusten ari garen beste hainbat eta hainbat estrategia: emakumeen ekarpenak azaleratu, hizkuntzaren erabilera ez sexista, errepresentazioa, partaidetza, curriculum baliabideak, etab.

Uste dut ESKOLAK TRATU ONEN GUNE BIHURTU behar ditugula. Leku segurua, non ikasle bakoitza askea den nahi duena izateko. Elkarbizitza positiboa eta aniztasuna ikastetxeen erdigunera eraman behar ditugu. Ez dira gutxi dauzkagun jazarpen kasuak. Bakar bat ere asko da. Eta ez dira gutxi ere jazarpen kasu horietan kutsu sexista edo/eta homofobikoa dutenak. Horrek kalte larriak dauzka pertsonen garapenerako, eta indar guztia jarri behar dugu hori gainditzeko.

FELGTB-k (Federación Estatal de Lesbianas, Gais, Transexuales y Bisexuales) egindako “Acoso escolar (y riesgo de suicidio) por orientación sexual e identidad de gĆ©nero: Fracaso del Sistema Educativo” txostenean datu beldurgarriak ematen ditu. Irakurtzera gonbidatzen zaituztet. 


 Zorionez, badaude gaia lantzeko eskolarako materialak ere. Bi aipatuko ditut:

  1. Gehitu elkarteak ekintza eta programa ugari garatzen du. Hementxe hezkuntza programak. 
  2. Rainbow proiektua

Bukatzeko, erreportaje pare bat. Ongi izan!